Sansek porrot egin du etxean Ceutaren aurka (1-3)
Txuri-urdinek partida indartsu hasi duten arren, Ceutak maila tekniko handia erakutsi du, eta hiru puntuak eraman ditu.
Irudia: Reala.
Sansek 1-3 galdu du Ceutaren aurka igande honetan Anoetan jokatu den 19. jardunaldiko partidan. Zelaira indartsu irten diren arren, partidan zehar Ceuta taktikoki nagusi eta eraginkor aritu da.
Sanse oso indartsu irten da zelaira, eta, 7. minutuan, Alex Marchalen golari esker, markagailuan aurrea hartu du. Golaren ondorioz, lasaiago jardun dute etxekoek, izan ere, lehen zatiko une askotan jokoaren kontrola izan du.
Sansek baloiaren jabetza gehixeago izan arren, Ceutak ez du amore eman, eta minutuak igaro ahala presioa handitzen joan da. 43. minutuan, Jose Luis Zalazarrek markagailua berdindu du, gol ikusgarria eginda.
Partidaren lehen zatia parekatua izan da, baina atsedenaldiaren ostean, Ceuta askoz ausartago irten da zelaira. Presioa aeragotuta eta intentsitatea bizituta, Sanse atzean uztea lortu du.
50. minutuan, Kialy Konek gola egin du, eta partida gaitz jarri zaie txuri-urdineni. Ceuta nagusitzen hasia zela ikusita, Sanse jokoa aldatzen saiatu da, baina ez da nahikoa izan, Ceutak maila oso ona erakutsi du jokoan.
70. minutuan Ibai Aguirrek penaltia egin du, eta horri esker Ruben Diezen gola iritsi da, markagailua 1-3 jarrita. Hirugarren golak min handia egin dio Sanseri.
Kenyako jokalariak, 84.minutuan, 2-3koa oinetan izan du, baina ez du asmatu baloia sare barrura botatzeko orduan. Etxekoak amaierara arte saiatu diren arren, Ceutara joan dira hiru puntuak.
1-0: Alex Marchalen gola
1-1: Jose Luis Zalazarren gola
1-2: Kialy Koneren gola
Ibai Aguirreren penaltia
1-3: Ruben Diezen gola
Zure interesekoa izan daiteke
Puntu banaketa Anoetan jokatutako derbi eroan (3-3)
Alavesek berdinketa agonikoa lortu du Realaren aurka (3-3), 97. minutuan sartutako golari esker. Alternatibaz betetako partida frenetiko batean, talde babazorroak azken jokaldian berdindu du markagailua, puntu bat irabazteko.
Sansek barkatu egin du Ceutan, eta saririk gabe geratu da (0-0)
Talde txuri-urdina nagusi izan da eta abagune onenak sortu ditu, baina ate aurrean asmatu ez izanak eta aurkariaren atezainaren lan onak eskura zirudien garaipena eragotzi dute.
Matarazzo: “Badakigu zer datorkigun, baina orain Alavesen aurkako partida da garrantzitsuena"
Pellegrino Matarazzok azpimarratu du Realak Alavesen aurka larunbat honetan jokatuko duen derbia soilik daukala buruan, Kopako finalerako astebete gelditzen bada ere.
Jon Martin: “Ongi defendatzen badugu, irabazteko aukera asko izango ditugu”
Jon Martin Realeko jokalariak datorren apirilaren 18an Atletico Madrilen aurka jokatuko duten finalaz hitz egin du elkarrizketa honetan. Partida parekatua dela iruditzen zaio Martini, eta irabazteko aukerekin ikusten du taldea.
Juanan Larrañaga: “Reala ondo dago; erakutsi zion Altletico Madrili gai dela aurre egiteko”
Errege Kopako atarian, Juanan Larrañaga Realeko jokalari ohia elkarrizketatu dugu. 87ko partidaz eta ostean bizitzakoaz aritu gara berarekin. Oraingoan, ordea, Larrañagak “beste leku batetik eta lasaiago” ikusiko du finala.
Sansek porrota jaso du Sportingen aurka, Gijonen (1-0)
Txuri-urdinek Asturiasko taldea asko estutu dute azken minutuetan, baina ezin izan dute norgehiagoka berdindu.
Aguirre: “Begirada gora izan behar da beti, eta honek indarra ematen digu"
Ibai Aguirre Realeko jokalariaren adierazpenak, EA Sports Ligako 30. jardunaldiko partidan debutatu eta Levanteren aurka 2-0 irabazi ondoren.
Realak Europarako postua sendotu du Levanteren aurka 2-0 irabazita
Jon Martinek markagailua ireki du, eta Brais Mendezek partida erabakita utzi du, Alex Remirok atea hutsean mantendu duen bitartean.
Realak “bostekoa" eman dio Alhamari (1-5)
Reala 1-0 galtzen hasi da Alhamaren aurka etxetik kanpo jokatu duen partida, baina berehala erreakzionatu du, eta nagusitasun handiarekin gailendu zaio: 1-5.
Matarazzo: “Pausoz pauso eta partidaz partida joan behar dugu"
Pellegrino Matarazzok adierazi du ulertzen duela zaleak Kopako finalean pentsatzen egotea, baina Realeko entrenatzaileak azpimarratu du aurretik Ligako bi partida jokatu behar dituztela, eta horren harian esan du taldea larunbat honetan Levanteren aurka etxean jokatuko duen partidan kontzentratuta dagoela.