Realari garaipenak luzapenean egin dio ihes Valentzian (1-1)
Take Kubok sartutako golarekin aurreratu da Reala markagailuan, baina Levantek berdinketa lortu du, penaltiz, 92. minutuan. Ion Ansotegiren taldeak garaipena merezi izan du, baina porrot sentsazioarekin itzuliko da Donostiara.
Take Kubo, aurrera egin nahian. Argazkia: EFE
Realak 1-1 berdindu du Levanteren aurka Valentzian jokatu duen EA Sports Ligako partida. Talde txuri-urdina Levante baino gehiago izan da, eta garaipena merezi izan du, baina puntu bakarrarekin itzuliko da Donostira.
Reala lehen zatian ipini da aurretik markagailuan, Take Kubok buruz egindako golari esker. Neurketa horrela bukatuko zela ematen bazuen ere, luzapenean, Mariezkurrenak penaltia egin du eta Levantek markagailua parekatu du.
Lehen zatian, neurketa nahiko parekatua izan da. Realarena izan da baloiaren jabetza, erasoko jokoan arrisku handirik sortu ez arren. Levantek, berriz, ondo ekin dio lehiari, baina minutuak igaro ahala behera egin du, eta talde txuri-urdinak lehen kolpea eman dio atsedenaldira joan aurretik.
Lehen zatiko azken jokaldian, Realak baloia lapurtu du zelai erdian. Guedes ziztu bizian joan da Ryanen atearen bila, erdiraketa egin du, eta Take Kubok gola sartu du, buruz.
Bigarren zatian, etxekoak nahi eta ezin ibili dira berdinketaren bila. Pixkanaka-pixkanaka, Ion Ansotegiren mutilak berriro jabetu dira baloiaz, eta Mikel Oyarzabalek bigarren gola egiteko aukera paregabea galdu du 71. minutuan. Ryanen aurrean bakarrik gelditu ostean, atezainari iskin egiten saiatu da, baina honek baloia kendu dio eta jokaldia ezerezean geratu da.
Realak Levanteren zelaian jokatu du partidaren azken txanpa, eta bigarrena edozein unetan sartuko zuela ematen zuen. Ez da horrela izan, eta luzapenean, norgehiagoka amaitzear zegoenean, Marizkurrenak penaltia egin du. Delak ez du barkatu, eta 1-1ekoa jarri du markagailuan.
Azken bi minutuetan, gainera, Levantek gora jo du, eta emaitza iraultzeko zorian egon da.
Gol horrek min handia egin dio talde txuri-urdinari, irabazita zuen neurketa balio gutxiko berdinketa batekin amaitu baitu.
Zure interesekoa izan daiteke
Puntu banaketa Anoetan jokatutako derbi eroan (3-3)
Alavesek berdinketa agonikoa lortu du Realaren aurka (3-3) 97. minutuan sartutako golari esker. Alternatibaz betetako partida frenetiko batean, talde babazorroak berdindu egin du azken jokaldian puntu bat berreskuratzeko.
Sansek barkatu egin du Ceutan, eta saririk gabe geratu da (0-0)
Talde txuri-urdina nagusi izan da eta abagune onenak sortu ditu, baina ate aurrean asmatu ez izanak eta aurkariaren atezainaren lan onak eskura zirudien garaipena eragotzi dute.
Matarazzo: “Badakigu zer datorkigun, baina orain Alavesen aurkako partida da garrantzitsuena"
Pellegrino Matarazzok azpimarratu du Realak Alavesen aurka larunbat honetan jokatuko duen derbia soilik daukala buruan, Kopako finalerako astebete gelditzen bada ere.
Jon Martin: “Ongi defendatzen badugu, irabazteko aukera asko izango ditugu”
Jon Martin Realeko jokalariak datorren apirilaren 18an Atletico Madrilen aurka jokatuko duten finalaz hitz egin du elkarrizketa honetan. Partida parekatua dela iruditzen zaio Martini, eta irabazteko aukerekin ikusten du taldea.
Juanan Larrañaga: “Reala ondo dago; erakutsi zion Altletico Madrili gai dela aurre egiteko”
Errege Kopako atarian, Juanan Larrañaga Realeko jokalari ohia elkarrizketatu dugu. 87ko partidaz eta ostean bizitzakoaz aritu gara berarekin. Oraingoan, ordea, Larrañagak “beste leku batetik eta lasaiago” ikusiko du finala.
Sansek porrota jaso du Sportingen aurka, Gijonen (1-0)
Txuri-urdinek Asturiasko taldea asko estutu dute azken minutuetan, baina ezin izan dute norgehiagoka berdindu.
Aguirre: “Begirada gora izan behar da beti, eta honek indarra ematen digu"
Ibai Aguirre Realeko jokalariaren adierazpenak, EA Sports Ligako 30. jardunaldiko partidan debutatu eta Levanteren aurka 2-0 irabazi ondoren.
Realak Europarako postua sendotu du Levanteren aurka 2-0 irabazita
Jon Martinek markagailua ireki du, eta Brais Mendezek partida erabakita utzi du, Alex Remirok atea hutsean mantendu duen bitartean.
Realak “bostekoa" eman dio Alhamari (1-5)
Reala 1-0 galtzen hasi da Alhamaren aurka etxetik kanpo jokatu duen partida, baina berehala erreakzionatu du, eta nagusitasun handiarekin gailendu zaio: 1-5.
Matarazzo: “Pausoz pauso eta partidaz partida joan behar dugu"
Pellegrino Matarazzok adierazi du ulertzen duela zaleak Kopako finalean pentsatzen egotea, baina Realeko entrenatzaileak azpimarratu du aurretik Ligako bi partida jokatu behar dituztela, eta horren harian esan du taldea larunbat honetan Levanteren aurka etxean jokatuko duen partidan kontzentratuta dagoela.