Sergio Franciscok agur esan dio Realari, gutun hunkigarri batean: "Betiko eramango dut guztion maitasuna"
Txuri-urdinen entrenatzaile ohiak eskerrak eman dizkie zaleei "une zailenetan ere babes leiala" emateagatik. Gainera, futbol profesionalean "erronka berriei" aurre egiteko prest agertu da.
Sergio Francisco, Realaren entrenatzaile ohia, partida batean. Artxiboko argazkia: Europa Press
Sergio Francisco Realaren entrenatzaile ohiak gutun hunkigarri batekin esan dio agur gaur talde txuri-urdinari: "Betiko eramango dut guztion maitasuna". Realak igandean ofizial egin zuen entrenatzaile irundarraren kargugabetzea, lehen taldean denboraldi erdia baino gutxiago eman ondoren.
Gaur, kargua utzi eta bi egunera, gutun hunkigarri bat argitaratu du klubari, lantaldeari, jokalariei eta zaleei eskerrak emateko. Idatzian, Zubietan 11 urte baino gehiago igaro ondoren nola sentitzen den hitzez adieraztea zaila dela onartzen du. "Nire bizitzaren garai bat amaitu egin da, familia txuri-urdinaren barruan arlo pertsonalean eta profesionalean hazteko aukera eman didan bidaia", nabarmendu du.
Zubietako etapa guztietan pertsona "konprometituak, grinatsuak eta profesionalak" alboan izan dituela gogorarazi du, eta haiekin "asko" ikasi duela esan.
Sergio Franciscok ez ditu ahaztu nahi izan "taldeen inguruan bigarren maila batean lanean ari diren" guztiak. "Haien lana ez da hain agerikoa, baina balio kalkulaezina du", azpimarratu du.
Sergio Franciscoren gutuna
Nire onena eman arren, ez da nahi bezala atera
"11 urte hauetan Easo, Reala C eta Sanse zuzentzeko pribilegioa izan dut eta, azkenik, lehen taldeko entrenatzailea izateko ohorea izan dut. Amets hori, nire onena eman arren, ez da nahi bezala atera, baina harrotasunez bete nau eta betiko eramango dudan esperientzia izan da", erantsi du prestatzaileak.
Era berean, esker oneko hitzak izan ditu bide honetan lagundu dioten "entrenatzaile eta jokalarientzat, une ahaztezinak" biziarazi dizkiotelako, besteak beste, "Pasaiako igoera, Eldense eta Alcorconen aurkako playoffak, Sanseren igoera Zubietan edo Gorrok derbian sartutako gola".
Eta, jakina, jarraitzaile txuri-urdinei ere eskerrak eman dizkie, "une zailenetan ere baldintzarik gabeko babesa emateagatik". "Betiko eramango dut guztion maitasuna. Erronka berriei aurre egiteko energia izango da, jakinda ezinezkoa izango dela hemen bezala egotea, sentitzea eta gozatzea", aitortu du.
Hitz horiekin, Sergio Franciscok agur esan dio azken hamaika urteetan bere etxea izan denari, eta futbol profesionalean "erronka berriei" ekingo die.
Zure interesekoa izan daiteke
Puntu banaketa Anoetan jokatutako derbi eroan (3-3)
Alavesek berdinketa agonikoa lortu du Realaren aurka (3-3), 97. minutuan sartutako golari esker. Alternatibaz betetako partida frenetiko batean, talde babazorroak azken jokaldian berdindu du markagailua, puntu bat irabazteko.
Sansek barkatu egin du Ceutan, eta saririk gabe geratu da (0-0)
Talde txuri-urdina nagusi izan da eta abagune onenak sortu ditu, baina ate aurrean asmatu ez izanak eta aurkariaren atezainaren lan onak eskura zirudien garaipena eragotzi dute.
Matarazzo: “Badakigu zer datorkigun, baina orain Alavesen aurkako partida da garrantzitsuena"
Pellegrino Matarazzok azpimarratu du Realak Alavesen aurka larunbat honetan jokatuko duen derbia soilik daukala buruan, Kopako finalerako astebete gelditzen bada ere.
Jon Martin: “Ongi defendatzen badugu, irabazteko aukera asko izango ditugu”
Jon Martin Realeko jokalariak datorren apirilaren 18an Atletico Madrilen aurka jokatuko duten finalaz hitz egin du elkarrizketa honetan. Partida parekatua dela iruditzen zaio Martini, eta irabazteko aukerekin ikusten du taldea.
Juanan Larrañaga: “Reala ondo dago; erakutsi zion Altletico Madrili gai dela aurre egiteko”
Errege Kopako atarian, Juanan Larrañaga Realeko jokalari ohia elkarrizketatu dugu. 87ko partidaz eta ostean bizitzakoaz aritu gara berarekin. Oraingoan, ordea, Larrañagak “beste leku batetik eta lasaiago” ikusiko du finala.
Sansek porrota jaso du Sportingen aurka, Gijonen (1-0)
Txuri-urdinek Asturiasko taldea asko estutu dute azken minutuetan, baina ezin izan dute norgehiagoka berdindu.
Aguirre: “Begirada gora izan behar da beti, eta honek indarra ematen digu"
Ibai Aguirre Realeko jokalariaren adierazpenak, EA Sports Ligako 30. jardunaldiko partidan debutatu eta Levanteren aurka 2-0 irabazi ondoren.
Realak Europarako postua sendotu du Levanteren aurka 2-0 irabazita
Jon Martinek markagailua ireki du, eta Brais Mendezek partida erabakita utzi du, Alex Remirok atea hutsean mantendu duen bitartean.
Realak “bostekoa" eman dio Alhamari (1-5)
Reala 1-0 galtzen hasi da Alhamaren aurka etxetik kanpo jokatu duen partida, baina berehala erreakzionatu du, eta nagusitasun handiarekin gailendu zaio: 1-5.
Matarazzo: “Pausoz pauso eta partidaz partida joan behar dugu"
Pellegrino Matarazzok adierazi du ulertzen duela zaleak Kopako finalean pentsatzen egotea, baina Realeko entrenatzaileak azpimarratu du aurretik Ligako bi partida jokatu behar dituztela, eta horren harian esan du taldea larunbat honetan Levanteren aurka etxean jokatuko duen partidan kontzentratuta dagoela.