Sanse garaipenarekin estreinatu da Bigarren Mailan
Sansek hasiera ezin hobea izan du Bigarren Mailan. 1-0 irabazi dio Zaragozari Hypermotion Ligako lehen jardunaldian, Anoetan, Job Ochiengek lehen zatian sartutako gol ikusgarri bati esker.
Zaragozarena izan da ekimena, baina talde txuri-urdinak ere neurketa oso ona jokatu du, batez ere defentsa lanetan, eta bigarren zatian ondo kudeatu du markagailuko abantaila.
Berdinketa 34. minutuan hautsi da. Realak kontraeraso bikaina egin du, hiru paserekin. Ochiengek baloia zelai erdian jaso du, eta zuzenean joan da Adrian Rodriguezen atearen bila. Patxadaz eta maila handia erakutsita, baloia loratuta bidali du sarera. Gol ederra izan da 1-0ekoa.
Zaragoza ez da kikildu, eta talde txuri-urdina estu hartu du hurrengo minutuetan, 1-1ekoa lortu nahian. Edonola ere, ez da beste golik izan lehen zatian.
Bigarrenean, Aitor Fraga erabakigarria izan da Zaragozako jokalariek area barrutik egindako bi errematetan geldiketa bikoitza eginda.
Gabik zuzendutako taldea behin eta berriro saiatu da markagailua parekatzen, baina azken metroetan ez dute asmatu. Gainera, Sanse sendo egon da atzealdean, eta Fraga ere bikain aritu da.
Luzapeneko azken segundoan ere gola egiteko aukera izan du Zaragozak, baina ez du asmatu, eta hiru puntuak etxean geratu dira, jokalari eta zale txuri-urdinen gozamenerako.
Sansek gaurkoan erakutsitakoaren arabera, badaki sufritzen eta talde lehiakorra izango da denboraldi honetan.
FITXA TEKNIKOA
1 - Sanse: Fraga; Dadie, Luken Beitia, Peru Rodríguez (Kazunari Kita, 69. min), Agote; Gorka Gorosabel, Tomas Carbonell, Mikel Rodriguez (Lebarbier, 62. min); Mariezkurrena (Carrera, 62. min), Orobengoa eta Ochieng (Astiazaran, 83. min).
0 - Zaragoza: Adrian Rodriguez; Tasende, Radovanovic (Calero, 56. min), Pomares, Serrano; Raul Guti, Francho; Paulino (Bazdar, 87. min), Sebas Moyano, Aketxe (Pau Sansa, 70. min) eta Dani Gomez (Soberon, 56. min).
Epailea: Miguel Gonzalez. Txartel horia atera die Mikel Rodriguezi, Gorosabeli, Mariezkurrenari, Sebas Moyanori, Radovanovici eta Tomas Carbonelli.
Gola: 1-0, 34. min: Ochieng.
Zure interesekoa izan daiteke
Puntu banaketa Anoetan jokatutako derbi eroan (3-3)
Alavesek berdinketa agonikoa lortu du Realaren aurka (3-3), 97. minutuan sartutako golari esker. Alternatibaz betetako partida frenetiko batean, talde babazorroak azken jokaldian berdindu du markagailua, puntu bat irabazteko.
Sansek barkatu egin du Ceutan, eta saririk gabe geratu da (0-0)
Talde txuri-urdina nagusi izan da eta abagune onenak sortu ditu, baina ate aurrean asmatu ez izanak eta aurkariaren atezainaren lan onak eskura zirudien garaipena eragotzi dute.
Matarazzo: “Badakigu zer datorkigun, baina orain Alavesen aurkako partida da garrantzitsuena"
Pellegrino Matarazzok azpimarratu du Realak Alavesen aurka larunbat honetan jokatuko duen derbia soilik daukala buruan, Kopako finalerako astebete gelditzen bada ere.
Jon Martin: “Ongi defendatzen badugu, irabazteko aukera asko izango ditugu”
Jon Martin Realeko jokalariak datorren apirilaren 18an Atletico Madrilen aurka jokatuko duten finalaz hitz egin du elkarrizketa honetan. Partida parekatua dela iruditzen zaio Martini, eta irabazteko aukerekin ikusten du taldea.
Juanan Larrañaga: “Reala ondo dago; erakutsi zion Altletico Madrili gai dela aurre egiteko”
Errege Kopako atarian, Juanan Larrañaga Realeko jokalari ohia elkarrizketatu dugu. 87ko partidaz eta ostean bizitzakoaz aritu gara berarekin. Oraingoan, ordea, Larrañagak “beste leku batetik eta lasaiago” ikusiko du finala.
Sansek porrota jaso du Sportingen aurka, Gijonen (1-0)
Txuri-urdinek Asturiasko taldea asko estutu dute azken minutuetan, baina ezin izan dute norgehiagoka berdindu.
Aguirre: “Begirada gora izan behar da beti, eta honek indarra ematen digu"
Ibai Aguirre Realeko jokalariaren adierazpenak, EA Sports Ligako 30. jardunaldiko partidan debutatu eta Levanteren aurka 2-0 irabazi ondoren.
Realak Europarako postua sendotu du Levanteren aurka 2-0 irabazita
Jon Martinek markagailua ireki du, eta Brais Mendezek partida erabakita utzi du, Alex Remirok atea hutsean mantendu duen bitartean.
Realak “bostekoa" eman dio Alhamari (1-5)
Reala 1-0 galtzen hasi da Alhamaren aurka etxetik kanpo jokatu duen partida, baina berehala erreakzionatu du, eta nagusitasun handiarekin gailendu zaio: 1-5.
Matarazzo: “Pausoz pauso eta partidaz partida joan behar dugu"
Pellegrino Matarazzok adierazi du ulertzen duela zaleak Kopako finalean pentsatzen egotea, baina Realeko entrenatzaileak azpimarratu du aurretik Ligako bi partida jokatu behar dituztela, eta horren harian esan du taldea larunbat honetan Levanteren aurka etxean jokatuko duen partidan kontzentratuta dagoela.