Merezitako garaipena lortu du Realak Betisen aurka (2-0)
Realak 2-0 irabazi du Betisen aurka igande honetan Reale Arenan jokatu den EA Sports Ligako 15. jardunaldiko partida. Diego Llorentek bere atean egindako gol batek eta Oyarzabalek penaltiz sartutako beste batek hiru puntuak eman dizkiete txuri-urdinei.
Partidako lehen minutuak oso parekatuak izan dira, joko patxadatsuarekin, baina protagonismo gehixeago izan dute txuri-urdinek. Laster, Euskal Herriko taldearen alde jarri da Aihen Muñozen erdiraketa baten ostean. Diego Llorente, Realeko jokalari ohia, erdiraketa mozteko asmoz oldartu da eta bere atean sartu du gola (1-0).
Partida hasi eta ordu erdira, epaileak Realaren aldeko penaltia adierazi du, Perraudek Oyarzabali area barruan egindako faltagatik. Kapitainak ez du hamaika metroetatik huts egin (2-0).
Lehen zatiko bi une aipagarriak izan dira, eta abagune gutxi izan da, talde biek aldi banatan bakarrik bota dute atera, eta jokoa zelai erdian zentratu da.
Bigarren zatian Betis izan da protagonista, eta aurrerapausoa eman du partidaren norabidea aldatzeko helburuarekin. Realak ere hurbilketaren bat edo beste izan du, baina areara iritsitakoan ez zuen arriskurik sortzen eta bigarren zatia atera jaurti gabe amaitu du.
Horrela, markagailua ez da mugitu eta hiru puntuak Reale Arenan geratu dira.
Fitxa teknikoa:
2 - Reala: Remiro; Aramburu, Zubeldia, Aguerd (Pacheco, 46. min), Aihen; Zubimendi, Turrientes (Marin, 55. min), Brais Mendez (Olasagasti, 80. min); Kubo, Oyarzabal (Sadiq, 71. min) eta Barrenetxea (Sergio Gomez, 55. min).
0 - Betis: Rui Silva; Sabaly, Bartra, Llorente, Perraud; Altimira (Flores, 83. min), Guirao (Losada, 55. min), Lo Celso; Jesus Rodriguez (Juanmi, 83. min), Vitor Roque (Bakambu, 71. min) eta Ez Abde (Chimy Avila, 55. min).
Golak: 1-0, 14. min: Llorente (bere atean); 2-0, 31. min: Oyarzabal (penaltiz).
Epailea: Francisco Jose Hernandez Maeso. Txartel horia atera die Oyarzabal, Aguerd, Barrenetxea, Bartra eta Chimy Avila jokalariei eta Pellegrini entrenatzaileari.
Zure interesekoa izan daiteke
Alazne Estensorok 2028ra arte berritu du Realarekin
19 urteko atezain lazkaotarrak Moeve F Ligan egin du debuta denboraldi honetan, talde txuri-urdinarekin.
Sansek nagusitasunez irabazi dio Cadizi Nuevo Mirandillan (0-2)
Txuri-urdinen bigarren taldeak ondoz ondoko hirugarren garaipena lortu du Cadiz mendean hartuta. Donostiako taldeak sendotasuna eta eraginkortasuna erakutsi ditu, etxeko harmailetan atsekabea nagusitu den norgehiagokan.
Unai Marrerok kontratua luzatu du 2030era arte
Azpeitiako atezainak txuri-urdinen atea defendatuko du lau denboraldi gehiagoz.
Alvaro Odriozolak ezker belauneko aurreko lotailu gurutzatua hautsi du
Realeko atzelariak belauna bihurritu zuen larunbatean, Anoetan, Oviedoren aurka jokatutako partidan.
Realak beste garaipen bat eskuratu du Espanyol garaituta (2-1)
Realak beste garipen bat lortu du RCD Espanyioli 2-1 irabazita gaur arratsaldean Zubietan jokatu den F Moeve Ligako 21. jardunaldiko partidan. Txuri-urdinak jaun eta jabe izan dira hasieratik amaierara arte.
Berdinketa mingotsa lortu du Realak Oviedoren aurka (3-3)
Realak buelta eman dio Oviedoren 0-2koari, baina Asturiasko taldeak markagailua berdindu du azken hasperenean.
Elustondo: "Ez gara eroso sentitu, saiatu gara, baina gauzak ez ziren ateratzen"
Aritz Elustondo Realeko jokalariaren adierazpenak, EA Sports Ligako 25. jardunaldiko partidan Oviedoren aurka 3-3 berdindu ostean.
Job Ochiengek 2028ko ekainera arte berritu du Realarekin
Hegalekoak debuta egin du dagoeneko lehen taldean, Matarazzoren gidaritzapean, eta beste bi denboraldi emango ditu txuri-urdinez jantzita.
Rino Matarazzo, Reala-Real Oviedo partidaz: "Erakutsi behar dugu gose garela eta gehiago nahi dugula"
Realak Real Oviedoren aurka jokatuko du Anoetan larunbatean, 14:00etan. Txuri-urdinen entrenatzailearen iritziz, Realak Bernabeun galdu ondoren, “errekzionatu beharra daukagu, aurkariarekiko errespetua erakutsi, eta maila igo”.
Oskarsson: "Denboraldiko unerik onenean nago"
"Egunetik egunera sentsazio hobeak ditut, erritmo eta konfiantza handiagoa", aitortu du Realeko aurrelariak, ETBk egindako elkarrizketan. Islandiarrak izan dituen lesioak gogora ekarri ditu, eta atzean utzi nahi dituela erantsi du. Bestalde, bere abestiari buruz hitz egin du: "Oso ezaguna da". Azkenik, eskerrak eman dizkie zaleei abestiagatik, eta une zailetan emandako babesagatik.