Denboraldiaren amaieran
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Realak Maddi Torre, Allegra Poljak, Gemma Gili eta Gabriela Garcia jokalarien bajak iragarri ditu

Jade Le Guilly utzita aritu den jokalariak ere taldea utziko du denboraldiaren amaieran. Duela egun batzuk, Iraia Iparragirrek futbola uzteko erabakia iragarri zuen.
Realeko jokalariak
Realeko jokalariak. Irudia: realsociedad.eus

Maddi Torre, Allegra Poljak, Gemma Gili eta Gabriela Garcia jokalariek Reala utziko dutela iragarri du talde donostiarrak astelehen honetan. Halaber, Jade Le Guilly Donostian utzita aritu den jokalaria ere denboraldiaren amaieran joango dela adierazi dute.

Maddi Torreren kasuan aurretik ezaguna da 27 urteko gazteak Reala utziko duela, jokalariak berak duela egun batzuk sare sozialetan iragarri zuelako.

Klubaren hitzetan, guztiek garrantzi handia izan dute emakumezkoen taldearen azken lorpenetan: Txapeldunen Ligarako sailkapen historikoa lortu zuten eta 2022-23ko Superkopako finala jokatu zuten. Gainera, Maddi Torre 2019an Erreginaren Kopa (Realak bere historian lortutako lehen titulua) irabazi zuen taldean izan zen.

Klubak onena opa die guztiei euren ibilbidea pertsonalean zein profesionalean.

Aurreko egunetan, Iraia Iparragirrek eman du taldea eta futbol profesionala uzteko erabakiaren berri. Ekainaren 30ean amaituko zaio kontratua, eta jokatzeari uztea erabaki du, zortzi denboraldi profesionaletan eman ostean.

Iragarkia
18:00 - 20:00

Zure interesekoa izan daiteke

Ander Barrenetxea en rueda de prensa
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Barrene: “Helburua lehiaketa guztietan ahalik eta gorenen egotea da”

Ander Barrenetxeak eta Realak hainbat egun daramatzate denboraldi berria prestatzen. Donostiako erasotzaileak argi du taldearen helburua "lehiaketa guztietan ahalik eta gorenen egotea" izan behar dela. Zentzu horretan, Superkopa titulu berri bat lortzeko aukera egingarria dela adierazi du, eta aldi berean, taldea denboraldi honetan sistema berri batekin lehiatzea ez litzatekeela batere arraroa izango adierazi du. (Bideoa gazteleraz).

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X