Realak PSVren aurka berdinketa lortuta ekin dio Europa Ligari
Realak bina berdindu du PSVren aurka (2-2) Eindhovenen (Herbehereak) jokatu duen Europa Ligako multzoen faseko lehen jardunaldiko partidan. Txuri-urdinak dauden B multzoko beste norgehiagokan, Monakok garaipena lortu du Sturm Grazen aurka (1-0).
Silva hasieratik jokatzekoa zen, baina min hartu du beroketa ariketak egiten ari zenean, eta Guevara sartu da hasierako hamaikakoan. Neurketaren hasieran PSV izan da nagusi. Herbehereetako taldeak erritmo bizia ezarri dio norgehiagokari eta ez dio utzi Realari baloiaren jabe izaten. Lehiako zortzigarren minutuan izan du lehen abagunea etxeko taldeak, baina Remiro atezainak gola saihestu du, Zahaviren jaurtiketa desbideratuta. Txuri-urdinen erantzuna lau minutu beranduago iritsi da kontraeraso baten bidez, Isaken azken jaurtiketa, ordea, ez da atera joan Ramalho erdiko defentsak moztu duelako. PSV Eindhovenek erasokorrago jokatu du, baina Reala kondo eutsi dio. Hala ere, 24.minutuan, Moduekeren jaurtiketa kanpora joan da, oso gutxigatik. Hurrengo jokaldian, Januzajek langara bidali du jaurtiketa.
Talde txuri-urdinak gola sartzeko aukerak izan dituen arren, PSVk erasokor jokatzen jarraitu du, eta 31. minutuan gola sartu du; Götzek sartu du 1-0ekoa. Remirok desbideratu egin du hegaletik etorri den erdiraketa, baloia solte geratu da arean, eta Götzek sare barrura bidali du errematea. Pozak, ordea, ez dio asko iraun PSVri, bi minutu beranduago Realak banakoa jarri baitu markagailuan (1-1), Januzajen golari esker. Zalduak erdiraketa egin du eskuin hegaletik, eta belgikarrak boleaz erremate bikaina egin du.
Partidak ez du etenik izan. Etxeko taldeak erasora jo nahi izan du bigarren golaren bila, baina talde gipuzkoarrak ondo itxi dizkio ateak. Gainera, 39.minutuan, Realak bigarren gola sartu du; Zalduak hegaletik erdiraketa egin, eta Isakek gola sartu du (1-2), PSVko defentsako jokalariei aurrea hartu ostean.
Bigarren zatiko lehen bi jokaldietan arriskua sortu du Realak PSVren ate inguruan, nahiz eta ez duen abagune argirik sortu. Hala ere, etxeko taldea ez da kikildu, erasokor jokatzen jarraitu du, eta binakoa jarrai du markagailuan, 54.minutuan: Mario Götzek jokaldi bikaina egin du Zaldua atzean utzita, pase bikaina eman du Elustondoren hankapetik, eta Gapkok ez du barkatu (2-2) Remiro atezainaren aurrean.
Herbehereetako taldeak bigarren gola sartu ostean, bi taldeetako bat ere ez da gai izan partidaren kontrola izateko. Azken minutuetan, ordea, PSV izan da nagusi, eta Realak lan eskerga egin behar izan du defentsan. Ekinean ibili da Eindhoveneko taldea, eta abaguneak izan ditu; 85. minutuan Gapkok langa gainetik kanpora bidali du errematea, Tezek hirugarren gola sartzeko aukera ezin hobea alferrik galdu du, talde txuri-urdinaren ate aurrean kanpora errematatuta.
Luzapenean, Tezek jaurtiketa bikaina egin du, baina zutoinera joan zaio. Minutu bat beranduago, Realak garaipena lortzeko aukera izan du; Oyarzabal bakarrik geratu da atezainaren aurrean, baina ez da gai izan Drommel gainditzeko. PSVk itsu-itsuan jo du erasora azken minutuetan, baina ez du abagune argirik sortu, eta norgehiagoka bina berdinduta amaitu da.
Fitxa teknikoa:
2 - PSV Eindhoven: Drommel; Max, Obispo, Ramalho, Mwene (68. min: Teze); Boscagli, Götze, Van Ginkel (64. min: Thomas); Gakpo (89. min: Bruma), Zahavi (63. min: Vinicius) y Madueke (m.64: Vertessen).
2. Reala: Remiro; Muñoz (m.61: Pacheco), Le Normand (m.61: Zubeldia), Elustondo, Zaldua (m.79: Romero); Guevara, Merino, Zubimendi, Januzaj (m.79: Gorosabel); Isak (83. min: Sorloth) eta Oyarzabal.
Golak: 1-0, 31.min: Götze. 1-1, 34. min: Januzaj. 1-2, 39. min: Isak. 2-2, 54. min: Gakpo.
Epailea: William Collum (Eskozia). Txartel horiak atera dizkie Van Ginkel eta Vinicius PSV Eindhoveneko jokalariei, baita Muñoz, Guevara, Oryazabal, Elustondo eta Zubeldia Realeko futbolariei.
Zure interesekoa izan daiteke
Puntu banaketa Anoetan jokatutako derbi eroan (3-3)
Alavesek berdinketa agonikoa lortu du Realaren aurka (3-3), 97. minutuan sartutako golari esker. Alternatibaz betetako partida frenetiko batean, talde babazorroak azken jokaldian berdindu du markagailua, puntu bat irabazteko.
Sansek barkatu egin du Ceutan, eta saririk gabe geratu da (0-0)
Talde txuri-urdina nagusi izan da eta abagune onenak sortu ditu, baina ate aurrean asmatu ez izanak eta aurkariaren atezainaren lan onak eskura zirudien garaipena eragotzi dute.
Matarazzo: “Badakigu zer datorkigun, baina orain Alavesen aurkako partida da garrantzitsuena"
Pellegrino Matarazzok azpimarratu du Realak Alavesen aurka larunbat honetan jokatuko duen derbia soilik daukala buruan, Kopako finalerako astebete gelditzen bada ere.
Jon Martin: “Ongi defendatzen badugu, irabazteko aukera asko izango ditugu”
Jon Martin Realeko jokalariak datorren apirilaren 18an Atletico Madrilen aurka jokatuko duten finalaz hitz egin du elkarrizketa honetan. Partida parekatua dela iruditzen zaio Martini, eta irabazteko aukerekin ikusten du taldea.
Juanan Larrañaga: “Reala ondo dago; erakutsi zion Altletico Madrili gai dela aurre egiteko”
Errege Kopako atarian, Juanan Larrañaga Realeko jokalari ohia elkarrizketatu dugu. 87ko partidaz eta ostean bizitzakoaz aritu gara berarekin. Oraingoan, ordea, Larrañagak “beste leku batetik eta lasaiago” ikusiko du finala.
Sansek porrota jaso du Sportingen aurka, Gijonen (1-0)
Txuri-urdinek Asturiasko taldea asko estutu dute azken minutuetan, baina ezin izan dute norgehiagoka berdindu.
Aguirre: “Begirada gora izan behar da beti, eta honek indarra ematen digu"
Ibai Aguirre Realeko jokalariaren adierazpenak, EA Sports Ligako 30. jardunaldiko partidan debutatu eta Levanteren aurka 2-0 irabazi ondoren.
Realak Europarako postua sendotu du Levanteren aurka 2-0 irabazita
Jon Martinek markagailua ireki du, eta Brais Mendezek partida erabakita utzi du, Alex Remirok atea hutsean mantendu duen bitartean.
Realak “bostekoa" eman dio Alhamari (1-5)
Reala 1-0 galtzen hasi da Alhamaren aurka etxetik kanpo jokatu duen partida, baina berehala erreakzionatu du, eta nagusitasun handiarekin gailendu zaio: 1-5.
Matarazzo: “Pausoz pauso eta partidaz partida joan behar dugu"
Pellegrino Matarazzok adierazi du ulertzen duela zaleak Kopako finalean pentsatzen egotea, baina Realeko entrenatzaileak azpimarratu du aurretik Ligako bi partida jokatu behar dituztela, eta horren harian esan du taldea larunbat honetan Levanteren aurka etxean jokatuko duen partidan kontzentratuta dagoela.