Anoetan
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Denboraldiko hirugarren garaipena lortu du Realak (1-0)

Carlos Velak 63. minutuan egindako golak hiru puntuak eman dizkie donostiarrei.
Hector, Joaquin Betiseko jokalariarekin. Argazkia: Efe.
Hector, Joaquin Betiseko jokalariarekin. Argazkia: Efe.

Realak Betisi irabazi dio Anoetan (1-0) partida txukuna egin ostean. Gipuzkoarrak nagusi izan dira futbol zelaian eta hiru puntuak Donostian geratu dira Carlos Velak bigarren zatian egindako golari esker.

Txuri-urdinek lanak eman dizkiote andaluziarren atezainari; batez ere, William Jose goleatzaileari baloiak etengabe bidaliz. Baina Realaren nagusitasuna ez da markagailuan islatu bigarren zatia iritsi arte. Orduan, Velak Betisen atzelariak ezustean harrapatu ditu eta neurketako gol bakarra sartu du.

Poyeten taldeari dagokionez, Alex Alegriak izan ditu aukerarik garbienak.

Andaluziarren entrenatzailea bere taldea pizten saiatu da, Joaquin eta Ruben Castro aurrean jarriz, baina aldaketek ez dute jokoan eraginik izan.

Gaurko hiru puntuei esker, Reala bederatzigarren postura igo da, eta Betis, berriz, hamaikagarrenera jaitsi da.

Fitxa teknikoa

1 - Reala: Rulli; Zaldua (Mikel González, 89. min), Iñigo Martínez, Raúl, Héctor Hernández; Illarramendi, Zurutuza, Xabi Prieto; Oyarzabal, Vela (Canales, 74. min) eta Willian José (Juanmi, 90. min).

0 - Betis: Adán; Alex Martínez, Bruno González, Pezzela, Piccini; Ceballos, Petros, Gutiérrez (Darko, 46. min); Joaquín (Musonda, 69. min), Alex Alegría eta Rubén Castro (Leiva, 69. min).

Gola: 1-0, 63. min: Carlos Vela.

 

 

t="utf-8">

Zure interesekoa izan daiteke

Jon Ansotegi (Reala)
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Jon Ansotegi: “Partida berezia da neretako, jokalariendako eta hemen gauden guztiendako"

Jon Ansotegik prentsaurrekoa eman du ostegun honetako derbiari begira. Sanseko entrenatzaileak taldearen lan bikaina azpimarratu du, nahiz eta Almeriaren aurkako partida kaskarra izan. Partidarako eskuragarri izanen dituen jokalari guztiak ezagutzeko, lehen taldearen beharren zain daudela adierazi du Ansotegik. Gainera, derbi honen berezitasuna nabarmendu du, izan ere, Eibarreko hainbat jokalarik Realan jokatu dute iraganean.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X