Osasuna
2025/05/12 - 01:34
Moreno: ''Iruditzen zait bidean bi puntu utzi ditugula''
Vicente Moreno Osasunaren entrenatzaileak Betisen aurka (1-1) Benito Villamarinen jokatu den LaLiga EA Sportseko 35. jardunaldian lortutako berdinketaz hitz egin du. (Adierazpenak, gaztelaniaz).
2025/05/12 - 01:01
Budimirrek puntu bat eskuratu du Osasunarentzat Betisen aurka (1-1)
Cucho Hernandezek eta Ante Budimirrek sartu dituzte golak, puntu banaketarekin bukatu den eraginkortasun gutxiko partidan.
2025/05/10 - 16:48
Vicente Moreno: ''Europan sartzeko aukerak ditugun bitartean, gogor saiatuko gara''
Osasunak Betisen aurka jokatuko du igandean Sevillan. Vicente Morenok azpimarratu du gorritxoek dena emango dutela liga bukatzeko gelditzen diren lau jardunaldietan, Europan sartzeko postu bat eskuratzeko aukerak dituzten bitartean.
2025/05/03 - 21:23
Moreno: ''Gaur bezalako emaitzarekin, gauza asko falta zaizkizu''
Vicente Moreno Osasunak EA Sports Ligako 34. jardunaldian Vila-realen aurka jasandako porrotaz (4-2) aritu da.
2025/05/03 - 20:32
Osasunak porrot egin du La Ceramicako gol festan (4-2)
Vila-real oso eraginkorra izan da erasoko jokoan, eta Vicente Morenoren taldeak hiru gol jaso ditu lehen zatian. Atsedenaldiaren ostean, emaitza itxuratzea lortu dute gorritxoek, Ruben Garciak eta Aimar Orozek sartutako golei esker.
2025/05/02 - 15:59
Vicente Moreno: ''Hurrengo helburua lortzeko gogor borrokatuko dugu''
Osasunak Vila-reali egingo dio bisita larunbat honetan. Prentsaurrekoan, Vicente Morenok azken ahalegina eskatu die bere jokalariei Ligako azken txanpara begira, Europara sailkatzeko.
2025/05/01 - 21:37
Josune Urdaniz Osasunako kapitainak erretiroa hartuko du denboraldi amaieran
32 urte dituela, erdiko atzelari iruindarrak Nafarroako klubari jakinarazi dio denboraldiaren amaieran amaituko duela futbolari gisa izandako ibilbidea. Urdaniz azken zazpi denboraldietan aritu da Osasunan, 2018tik.
2025/04/30 - 17:53
Osasunak Sadarren egin du entrenamendua, Aula Rojilla ekimenean dabiltzan zentroetako ikasleen babespean
Ikasleak eta irakasleak batuta, 5.500 lagun elkartu dira harmailetan. Osasuna Fundazioaren hezkuntza egitasmoa 52 zentrotan egiten dute, eta horietako 47 izan dira, asteazkenean, Vicente Morenok egindako saioan.
2025/04/29 - 16:46
R. Garcia: ''Gehiago sinestea falta izan zaigu, baina Europara sailkatzeko aukerekin heldu gara amaierara''
Ruben Garcia Osasunako jokalariak EITB Mediarekin hitz egin du talde gorritxoak denboraldi amaierara arte dituen helburuez. (Adierazpenak, gaztelaniaz)
2025/04/24 - 23:42
Osasuna Europara begira jarri da, Sevillari irabazita (1-0)
Ruben Garciaren gol ikusgarri batek hirugarren garaipena jarraian eman dio talde gorritxoari eta Europako postuen lehian jarri da bete-betean 44 punturekin. Vicente Morenoren taldeak jokalari bat gehiagorekin jokatu du 60 minutuz, Lukebakiok txartel gorria ikusi ostean.
2025/04/23 - 21:05
Vicente Moreno: ''Sevillak partida bat irabazteko gai diren jokalariak ditu''
"Gure zaleek aukera buruan izatea merezi dute, baina horretarako ostegunean irabazi behar dugu", adierazi du Morenok, Europako lehiari buruz.
2025/04/23 - 00:02
Moncayolak lesioa du eskuin hankako bizeps femoralean
Futbolari nafarrak zelaia utzi behar izan zuen joan zen igandean, Real Valladoliden aurkako partidaren (2-3) hasierako minutuetan.
2025/04/20 - 18:36
Vicente Moreno: ''Gaur garaipena behar genuen eta lortu egin dugu''
(Jatorrizkoa, gaztelaniaz). Osasunak garaipen garrantzitsua lortu du Valladoliden etxean, 2-3, EA Sports Ligako 32. jardunaldiko partidan.
2025/04/20 - 18:05
Osasunak salbazioa ziurtatzeko urratsa eman du Valladoliden kontura (2-3)
Ante Budimirrek (bi) eta Ruben Garciak sartu dituzte talde gorritxoaren golak Jose Zorrilla estadioan. Osasunak ia ziurtatuta dauka mailari eustea; Valladolid, berriz, gehiago hondoratu da zuloan.
2025/04/19 - 17:24
Vicente Moreno: ''Mailari eusteko helburua eskura dugu orain''
Osasunak Valladoliden aurka jokatuko du igande honetan, etxetik kanpo. Vicente Moreno entrenatzaileak agerraldia egin du, partida horren atarikoan.
2025/04/13 - 19:26
Unai Garcia: ''Garaipen hau oso garrantzitsua da eta asko emango digu''
Osasunak amaiera eman dio azken jardunaldietako bolada txarrari Girona Sadarren 2-1 mendean hartuta.
2025/04/13 - 18:13
Osasunak Girona mendean hartu du, eta Lehen Mailan jarraitzeko pauso erabakigarria eman du (2-1)
Gaurko garaipenarekin gorritxoek ziurgabetasun etapa itxi dute, eta lehen mailan jarraitzeko aurrerapauso handia egin du Vicente Morenoren taldeak. Partidako golegileak Budimir eta Pablo Ibañez izan dira Osasunarentzat, eta Asprilla Kataluniako taldearentzat.
2025/04/12 - 16:40
Vicente Moreno: ''Denboraldiko partidarik garrantzitsuenaren aurrean gaude''
Osasunak Girona hartuko du igandean, Sadarren (14:00). Vicente Morenok azpimarratu du hil ala biziko partida izango dela, baina erantsi du irabazteko aukera handia izango dutela, golik jasotzen ez badute.
2025/04/11 - 17:20
Atzera bota dute Osasunak Bartzelonaren aurka jarritako errekurtsoa, Iñigo Martinez zelairatzeagatik
Diziplina Batzordeak atzera bota du Nafarroako taldearen erreklamazioa. Osasunak iragarri du helegitea jarriko duela Apelazio Batzordean.
2025/04/08 - 01:32
Aimar Oroz: ''Etxera zapore txarrarekin goaz''
Osasunari ihes egin dio garaipenak azken minutuetan eta bana egin du Leganesekin, EA Sports Ligako 30. jardunaldiko partidan.