Osasuna
2025/10/30 - 17:56
Aimar Oroz taldekideekin entrenatzen hasi da berriz
Jokalari arazuriarrak hilabete eta erdi darama zelaietatik kanpo, ezkerreko oin-zolako faszian lesioa zeukalako; ostegun honetan taldekideekin entrenatu du.
2025/10/29 - 23:37
Liscik onartu du Raul Garciak ''minutu gehiago merezi'' dituela
Osasunako aurrelari kataluniarrak Sant Jordi talde xumearen aurka lortutako hat-trickak Errege Kopako hurrengo kanporaketarako sailkapena bideratu du. Budimirrek gorritxoen laugarren gola egin du, eta Kike Barjak, bosgarrena, nafarren garaipena borobiltzeko.
2025/10/29 - 23:12
Sant Jordi-Osasuna partidaren laburpena eta golak (0-5)
Osasunak 0-5 irabazi dio Mallorcako Sant Jordi taldeari; beraz, gorritxoek aurrera egin dute txapelketan. Neurketaren laburpena eta golak, bideo honetan ikusgai.
2025/10/29 - 22:01
Raul Garcia de Haroren hat-trickak eraman du Osasuna sailkatzera, Sant Jordi apalaren aurrean (0-5)
Budimirrek eta Kike Barjak gorritxoen garaipena borobildu dute Mallorcako talde apalaren aurka. Iker Benitok eta Mauro Echegoyenek, min hartuta, futbol-zelaia utzi behar izan dute.
2025/10/28 - 17:26
Alessio Lisci: ''Erritmoa eta abiadura baditugu, oso gertu izango dugu Sant Jordi menderatzea''
"Kopak ilusioa izan behar du", adierazi du Osasunaren entrenatzaileak, asteartean. Asteazkenean, Nafarroako taldeak aurreneko partida jokatuko du 2025-2026 denboraldiko Errege Kopan; lehenengo kanporaketan, Ohorezko Mailako Sant Jordi izango du aurkari.
2025/10/27 - 13:13
Osasunak denboraldiko lehen partida galdu du Sadarren, Celtaren mesedetan (2-3)
Budimirrek bi gol sartu ditu, baina binakoarekin, aurrelari kroaziarrak penalti batean huts egin du, eta, azken txanpan, Galiziako taldeak 2-3koa egin du. Celtaren lehen garaipena da ligan.
2025/10/26 - 21:54
Asier Osambela: ''Gehiago merezi izan dugu''
Osasunak 2-3 galdu du etxean, Sadarren, Celtaren aurka EA Sports Ligako 10. jardunaldian jokatutako partida.
2025/10/25 - 17:08
Lisci: ''Sistema aldatzeko eguna hurbil dago; eman dizuet titularra''
Alessio Lisci Osasunako entrenatzaileak adierazi du igande honetan alda dezakeela jokatzeko sistema, eta azpimarratu du fokua Celtaren aurkako partidan soilik jarri nahi duela. Ildo horretan, esan du bere taldeak dena emango duela garaipena lortzeko, baja garrantzitsuak izan arren.
2025/10/23 - 22:21
Osasunak hauteskundeak deitu ditu azaroaren 23rako
Azaroaren 23an ohiko asanbladaren ostean ezohiko asanblada ospatuko da, honetan hauteskunde-batzordearen berriztatzeari ekingo dio talde nafarrak.
2025/10/22 - 10:28
Rosier, urtarrilera arte lesionatuta
Braulio Osasunako kirol zuzendariak eman du horren berri. Rosier larunbatean lesionatu zen, Atletico Madrilen aurkako partidan.
2025/10/21 - 16:05
Asier Osambela: ''Osasunan jokatzeko txikitatik nuen ametsa bete dut''
Asier Osambela Osasunako jokalariak kontratua berritu berri du talde gorritxoarekin. Nola sentitzen den kontatu du astearte honetan emandako prentsaurrekoan.
2025/10/20 - 21:07
Asier Osambelak, Taxoareko azken harribitxiak, 2029ra arte luzatu du kontratua
Jokalari gorritxoari datorren urteko ekainean agortzen zitzaion kontratua. Orain 15 milioi euroko etete klausula izango du.
2025/10/19 - 01:05
Osasunak ezin izan dio eutsi Atleticoren erasoari, eta etxetik kanpo punturik lortu gabe jarraitzen du (1-0)
Almadak sartu du partidako gol bakarra, eta gorritxoek kanpoan punturik lortu ezinik jarraitzen dute.
2025/10/17 - 20:40
Alessio Lisci: ''Sinesten badugu, ziurrenik puntuak lortzetik gertuago egongo gara''
Osasunak Atletico Madrili egingo dio bisita larunbatean, bederatzietan. Gorritxoek ez dute oraindik denboraldi honetan etxetik kanpo irabazi, eta Sadartik urruti lehen garaipena eskuratzea izango dute helburu.
2025/10/15 - 17:00
Kike Barja: ''Aulkitik zelaira irteten naizenean, saiatzen naiz zerbait aktibatzen, energia pixka bat ematen''
Noaingo jokalariak, Osasunaren kapitainetako bat bera, EITBrekin hitz egin du. Barjak hizpide izan du talde gorritxoak denboraldi hasieran nola aritu den, bai eta berak Alessio Liscirekin zein rol duen ere. Indarrean duen kontratua 2026an amaituko zaio.
2025/10/04 - 13:13
Ruben Garcia: ''Hobetzeko tarte handia dugula uste dut''
Osasunak galdu gabe jarraitzen du Sadarren, Getaferen aurka lortutako garaipenarekin (2-1). Bretonesen eta Catenaren golei esker, gorritxoek hiru puntuak lortu dituzte etxean.
2025/10/04 - 01:10
Osasunak luzapenean irauli du Getafe (2-1)
Bretonesen eta Catenaren golei esker, gorritxoek hiru puntuak lortu dituzte Sadarren.
2025/10/02 - 18:37
Alessio Lisci: ''Getaferen aurka, ehuneko ehunean lehiatu behar duzu; bizi-bizi izan beharko gara''
Osasunak Getaferen aurka jokatuko du ostiralean, 21:00etatik aurrera, Sadarren. Talde gorritxoaren iritziz, aurkariaren ezaugarri nagusiena da lehiatzeko gaitasun handia duela; hortaz, Nafarroako taldeak ahalegin handia egin beharko du.
2025/09/29 - 01:26
Osasunak berandu erreakzionatu du Betisen aurka (2-0)
Abderen eta Cuchoren golen ondorioz, Nafarroako taldeak garaipenik gabe jarraitzen du hirugarren jardunaldiz jarraian.
2025/09/28 - 00:06
Lisci: ''Partida zaila dugu, Betisen maila agerikoa baita''
Osasunako entrenatzaileak EA Sports Ligako 7. jardunaldian Betisen aurka jokatuko duten partidaz hitz egin du.