Osasuna
2025/07/18 - 20:16
Aresok Osasunarekin entrenatu gabe jarraitzen du, bere etorkizuna erabaki bitartean
Athleticek denbora darama Osasunako hegaleko defentsa fitxatu nahian, baina azken orduotan Atletico Madrilek aurrea hartu omen dio talde zuri-gorriari. Aresok entrenamendua utzi du gaur goizean, telefono-dei bat erantzuteko, eta zurrumurruak hasi dira.
2025/07/15 - 19:33
Braulio Vazquez, Jesus Aresoren gainean: ''Hiru eskaintza egin dizkiogu, irten nahi du, horretan gaude''
"Azkenaldian, kluben baten kontuaktuak izan dira", adierazi du Osasunako kirol zuzendariak, "baina zain gaude eskaintza formal bat jaso arte, baloratu ahal izateko".
2025/07/15 - 16:41
Rosier: ''Osasunan egoteak pozten nau, Ligako talde nagusietako bat da''
Osasunak Valentin Rosier aurkeztu du, Sadarren. Leganesetik fitxatu du talde gorritxoak, eta jokalariak adierazi du pozik dagoela, Osasunan dago eta.
2025/07/14 - 15:07
Budimir taldearekin entrenatzen hasi da
Selekzioarekin izandako partidak direla eta, opor-egun gehiago izan ditu kroaziarrak. Gaur itzuli da Taxoarera, taldekideekin denboraldiaurrea hasteko.
2025/07/11 - 21:39
Osasunak Victor Muñoz fitxatu du datozen bost denboraldietarako
Futbolariak Kluben Munduko Txapelketan parte hartzea amaitu berri du Real Madrilekin, eta uztailaren 22an hasiko da lanean taldearekin.
2025/07/04 - 18:02
Mediku-proben lehen eguna Osasunako jokalarientzat
Ostiral honetan, Herrando, Torro, Iker Muñoz, Kike Barja, Aimar, Areso eta Moncayolaren txanda izan da. Datorren ostiralean hasiko dira entrenatzen.
2025/06/27 - 20:28
Osasunak Laura Teruel fitxatu du datorren denboraldirako lehen errefortzu gisa
24 urteko defentsa madrildarra Albacetetik dator taldearen lehen fitxaketa izateko, 13 baja baieztatu ondoren.
2025/06/24 - 22:15
Braulio, Aresoren gainean: ''Ez dut uste urte amaieran libre joango denik, kluba asko maite duela dakidalako''
Osasunako kirol zuzendariak, Alessio Lisci talde gorritxoaren entrenatzaile berriaren aurkezpenean, Cascanteko jokalariaren egoera izan du hizpide; Jesus Aresok 2026ra arteko kontratua du, eta, oraingoz behintzat, ez du hori berritu nahi izan.
2025/06/24 - 20:21
Lisci: ''Niretzat aukera ona da Osasuna zuzentzea, klub handia da, lanean hasteko gogoz nago''
Alessio Lisci Osasunako entrenatzaile berria aurkeztu du klubak Sadarren. Italiarrak prentsaurrekoan hitz egin du, eta taldeak zer nolako jokoa egitea nahi duen azaldu du. (adierazpenak gaztelaniaz)
2025/06/23 - 21:37
Alessio Lisci da Osasunako entrenatzaile berria, 2027ra arte
Entrenatzaile italiarra, 39 urtekoa bera, Mirandesetik iritsi da Nafarroako taldera; azken bi denboraldietan izan da Mirandesen, eta, berriki amaitutako denboraldian, talde horrek EA Sports Ligarako igoerako finala jokatu du. Liscik hurrengo bi urteetan zuzenduko Osasuna.
2025/06/19 - 17:54
Taxoare 3.0 Metodoaren lehen fasea aurkeztu du Osasunak, 2025-26 denboraldirako eta harrobiko taldeetarako
Angel Alcalde Taxoareko zuzendaria, Patxi Puñal harrobiko futboleko zuzendari teknikoa eta Felix Vergara talentuko kudeaketako arduraduna izan dira aurkezpenean, ostegunean.
2025/06/12 - 16:50
Luis Sabalza berriro ere aurkeztuko da Osasunaren presidente izateko
Egungo presidenteak 2014an hartu zuen kargua, eta, beste behin gailenduz gero, laugarren agintaldia izango luke. Aurreko hiruretan ez zuen aurkaririk izan, eta baliteke oraingoan ere ez izatea. Hauteskundeak udazkenean egingo omen dituzte.
2025/05/29 - 17:16
Braulio Vazquezek balorazio ona egin du, eta baieztatu du Arnaizek zein Peñak ez dutela jarraituko
Braulio Vazquez Osasunaren kirol zuzendariak prentsaurrekoa egin du ostegun honetan, gorritxoek egindako denboraldiaren balantzearen berri emateko.
2025/05/28 - 23:23
Osasunak Valentin Rosier fitxatu du, hurrengo hiru denboraldietarako
Leganesetik iritsi da Osasunara; Madrilgo taldearekin, ekainaren 30era arte du kontratua. Eskuin alboko atzelari frantziarrak 15 milioi euroko etete klausula izango du; 2024-25 denboraldian, 36 partida jokatu ditu.
2025/05/25 - 01:59
Unai García: ''Gure eskuan izan dugu. Gutxi falta izan da''
Unai Garcia Osasunako jokalariak Ligako azken jardunaldian Alavesen aurka berdindu ondoren (1-1) Europatik kanpo geratu izanaz hitz egin du. Gutxi falta izan zaiela esan du, baina ezin izan dutela lortu.
2025/05/23 - 16:52
Vicente Moreno: ''Europarako sailkatuta esan nahi dut agur''
Osasuna gidatzen denboraldi bat eman ostean, entrenatzaileak larunbatean esango du agur, Alavesen aurkako partidan. Anbizioa du oraindik; izan ere, talde nafarrak datorren denboraldian Europan jokatzeko aukerak ditu.
2025/05/22 - 15:39
Unai Garcia: ''Aldagela honetako kapitaina izatea erraza da, dena ondo doalako''
25 urte eta gero, Unai Garciak agur esan dio Osasunari, prentsaurreko batean. Klubari, taldekideei eta familiari eskerrak emateaz gain, etorkizunari begira ilusionatuta dagoela azpimarratu du. (Jatorrizko adierazpenak, euskaraz).
2025/05/19 - 13:26
Aimar Oroz: ''Mendizorrotzara joango gara hiru puntuak ateratzera, eta ea Europan sartzerik daukagun''
Aimar Oroz Osasunako jokalariak EITB Mediarekin hitz egin du Espanyolen aurka garaipena bereganatu ostean (2-0). Europa Ligara zein Konferentzia Ligara sailkatzeko aukerak ditu talde gorritxoak. Azken jardunaldian derbia jokatuko du Alavesen kontra Mendizorrotzan.
2025/05/18 - 23:10
Osasunak mendean hartu du Espanyol, baina Europako postuak azken jardunaldian erabakiko dira (2-0)
Rayo Vallecanok Celtaren aurka 1-2 irabazita, Osasuna Konferentzia Ligarako sailka daiteke, baita Europa Ligarako ere.
2025/05/16 - 20:07
Unai Garciak ez du Osasunan jarraituko
Gorritxoen erdiko atzelari eta taldeko kapitaina denak igandean esango die agur Sadarreko zaleei, Espanyolen aurkako partidan.