Osasuna
2024/02/09 - 18:36
Arrasate, Reala-Osasuna derbiaz: ''Meritu handia dauka Reala egiten ari den denboraldiak''
Osasunak Reale Arenan jokatuko du larunbatean, aurreko igandean Celtaren aurka 0-3 galdu ostean. Entrenatzailearen esanetan, Donostian emaitza ona lortzeko, Osasunak erakutsi egin behar du talde lehiakorra dela.
2024/02/04 - 19:55
Arrasate: ''Etxean 0 eta 3 galtzen dugunean, balorazioa ezin da ona izan''
Jagoba Arrasate Osasunako entrenatzaileak prentsaurrekoan hitz egin du talde gorritxoak Celtaren kontra 0-3 galdu ostean, Sadarren, EA Sports Ligako 23. jardunaldiko neurketa.
2024/02/04 - 19:25
Celtak mendean hartu du Osasuna (0-3)
Osasunak 0-3 galdu du Celtaren aurka Sadarren, otsailaren 4an, EA Sports Ligako 22. jardunaldiko partida. Larsenek eta Luca de la Torrek minutu bakarrean sartutako bi golek norgehiagoka ezegonkortu dute, eta Douvikasen hirugarren golak erabakita utzi du.
2024/02/02 - 15:22
Braulio: ''Chimyren zikloa Osasunan amaituta zegoen, burua beste leku batean zeukan''
Braulio Vazquez Osasunako kirol zuzendariak neguko merkatuaren itxieraren balorazioa egin du. Batez ere, taldea utzi duten Chimy Avila, Darko Barsanac, Nacho Vidal eta Adama Boiro jokalariez hitz egin du. (adierazpenak gaztelaniaz)
2024/02/02 - 00:07
Chimy Avilak Osasuna utzi du, eta Betisek fitxatu du
Jokalari argentinarrak, ia 30 urtekoa bera, lau denboraldi eta erdi eman ditu Nafarroako klubean; guztira, 123 partida ofizial jokatu ditu Iruñeko taldean, eta 28 gol sartu. Eragiketa sei bat milioi euroko zenbatekoan itxi dute, zehaztu du Osasunak.
2024/02/01 - 23:28
Osasunak Darko Brasanac transferitu dio Leganesi
Jokalari serbiarrak lau denboraldi eta erdi eman ditu Osasunan; orain, Brasanacek Hypermotion Ligako liderrean jarraituko du kirol ibilbidea. Leganesek 200.000 euro ordainduko dizkio Osasunari EA Sports Ligara igotzen bada, eta beste 200 000 euro Lehen Mailan jarraituko balu.
2024/02/01 - 09:55
Jagoba Arrasate: ''Pena bat izan da, berdintzeko aukerak izan ditugu, baina ez dugu asmatu''
Jagoba Arrasate Osasunako entrenatzaileak Bartzelonaren kontrako ligako neurketaren balorazioa egin du prentsaurrekoan. Pena izan dela azpimarratu du, izandako aukerak aprobetxatzen ez dutelako jakin.
2024/01/31 - 22:13
Osasunak 1-0 galdu du Bartzelona aurkari, Superkoparengatik atzeratutako partidan
Vitor Roquek egin du Bartzelonari garaipena eman dion gola, bigarren zatiko 18. minutuan. Azken ordu erdian, Osasuna hamar jokalarirekin aritu da, epaileak Unai Garcia kanporatu baitu; hala ere, neurketako azken jokaldira arte ibili da Nafarroako taldea berdinketaren bila.
2024/01/30 - 22:24
Jagoba Arrasate, Chimy Avilaz: ''Ostegunean, taldearekin entrenatuko da; inork ez dit beste ezer esan''
Fitxaketak egiteko epea bi egun barru amaituko da, eta zurrumurru askok Betisekin lotzen dute Chimy Avila; Osasunako entrenatzaile Jagoba Arrasatek, baina, nabarmendu du espero duela ostegunean izatea jokalaria prest, bi egunez bakarka entrenatu ostean.
2024/01/30 - 19:02
Aresorena izan da urtarrileko golik onena Ligan
Joan den igandean, Getaferen aurkako partidan, Jesus Aresok sekulako gola sartu zuen, baloia kornerretik oso hurbil jaurtita, eta garaipena eman zion Osasunari. Golik onenaren bozketan, hirugarren tokian geratu da Realeko Brais Mendez.
2024/01/28 - 22:11
Jagoba Arrasate: ''Berdinketa ontzat eman behar dugu''
Sevillak eta Osasunak bana egin dute LaLiga EA Sportseko 22. jardunaldiko partidan.
2024/01/28 - 21:36
Osasunak puntu bat eskuratu du, Sevillaren kontra 1-1 berdinduta
Gorritxoek 1-1 berdindu dute Andaluziako taldearen aurka Sanchez Pizjuan estadioan jokatutako EA Sports Ligako 22. jardunaldiko partida. Sevillak sartu du neurketako lehen gola, baina bigarren zatian Budimirrek jarri du 1-1ekoa markagailuan.
2024/01/26 - 13:46
Nacho Vidalek utzita jokatuko du Mallorcan denboraldi amaierara arte
Osasunak utzita jokatuko du Balear Uharteetako taldeak Alacanteko hegaleko defentsak. Sasoi amaieran Mallorcak jokalaria erosteko aukera izango du Nafarroako klubari 350.000 euro ordainduta.
2024/01/22 - 14:17
Osasunak hiru puntu eskuratu ditu Getaferen aurka (3-2) Sadarreko partida zirraragarrian
Gorritxoek 3 eta 2 irabazi diote Madrilgo taldeari EA Sports Ligako 21. jardunaldiko partida. Osasuna bi goleko abantailarekin heldu da atsedenaldira; ondoren, Getafek berdindu egin du bigarren zatiko lehen 20 minutuetan; eta, azkenean, Aresoren gol bikainak eman dio garaipena Nafarroako taldeari.
2024/01/21 - 18:35
Arrasate: ''Behar genuen Ligara bueltatu eta irabazi, 25 puntu, beheko postuak pixka bat urrun ikusi''
Osasunako entrenatzaileak talde gorritxoak Getaferen aurka eskuratutako garaipena izan du hizpide prentsaurrekoan. Jagoba Arrasateren iritziz, hiru puntuek lasaitasuna emango diote Osasunari.
2024/01/18 - 02:01
Arrasate: ''Ez gara Reala baino gutxiago izan, baina jokaldi batzuk erabakiorrak bihurtu dira''
Jagoba Arrasate Osasunako entrenatzailearen aburuz, bere taldea lehiakor agertu da realaren aurkako Kopako kanporaketan, baina epaileak hartutako erabakiek neurketa baldintzatu dute uste du.
2024/01/16 - 18:09
Arrasate: ''Une onean gaude, eta ahal dugu Realaren aurkako partida aurrera atera''
Jagoba Arrasate Osasunako entrenatzailea sinetsita dago bere taldeak Reala kanporatu dezakeela Errege Kopako final-zortzirenetako kanporaketan, eta berriro ere "gau magiko" bat bizi ahal izateko, aurreko denboraldian gertatu legez.
2024/01/12 - 00:25
Arrasate: ''Arean gehiago asmatzea falta izan zaigu''
Jagoba Arrasate Osasunako entrenatzaileak Superkopako finalerdian Barçaren aurka galdu ostean hitz egin du. Kontrako golak partida aldatu duela uste du, eta eraginkortasun faltak kalte egin diela.
2024/01/11 - 23:02
Osasuna lehiakor batek porrot egin du Barçaren aurka Superkopan (2-0)
Gorritxoek partida ona egin dute, baina Lewandowskik eta Lamine Yamalek sartutako golei esker Kataluniako taldeak lortu du finalerako txartela.
2024/01/11 - 17:27
Zale gorritxoak Saudi Arabian dira jada
Osasunako zaleak Riadera iritsi dira Superkopan euren taldea animatzeko. Baikorrak dira, eta Osasuna handi bat ikustea espero dute.