Osasuna
2025/03/28 - 00:01
Osasunak ezin izan du Bartzelona geldiarazi (3-0)
Ferranek, Olmok, penaltiz, eta Lewandowskik sartu dituzte Kataluniako taldearen golak, gorritxoak defendatzeko aukera baino ez dutelarik izan aurkarien nagusitasun argiaren aurrean.
2025/03/26 - 17:14
Vicente Moreno: ''Helburua ahalik eta lasterren gauzatzea da gure nahia''
Ostegunean, Lluis Companys Olinpiar Estadioan, Osasunak Bartzelonaren aurka jokatuko du, alegia, EA Sports Ligako 27. jardunaldian atzeratu zen partida. Neurketaren aurreko egunean, Vicente Moreno entrenatzaileak zehaztu du nola egingo dion aurre Osasunak norgehiagokari.
2025/03/17 - 21:02
Bryan Zaragozak Espainiako selekzioaren kontzentrazioa utzi du, arazo fisikoen ondorioz
Osasunako jokalariak arazo muskularrak izan zituen Osasunak eta Getafek igandean jokatutako partidan (Sadar), eta zelaia utzi behar izan zuen.
2025/03/17 - 13:00
Atzeratutako Bartzelona-Osasuna partida martxoaren 27an jokatuko da
Espainiako Futbol Federazioko Lehiaketa Epaileak erabaki du martxoaren 8an Miñarro Barçaren medikuaren heriotzarengatik atzeratu zen EA Sports Ligako 27. jardunaldiko partida, martxoaren 27an, ostegunean, jokatuko dela.
2025/03/16 - 22:16
Moreno: ''Denbora gutxian partida joan zaigu''
Vicente Moreno Osasunako entrenatzaileak Getaferen aurka jasotako porrotaz (1-2) hitz egin du, Sadarren jokatutako EA Sports Ligako 28. jardunaldiko partidan (adierazpenak gaztelaniaz).
2025/03/16 - 21:32
Terratsen bi golek saririk gabe utzi du Osasuna Sadarren (1-2)
Budimirrek penaltiz gorritxoak aurreratu dituen arren, jokalari katalanak bi gol sartu ditu partida iraultzeko eta Madrilgo taldeari garaipena emateko.
2025/03/15 - 15:25
Vicente Moreno: ''Guk plus bat dugu, Sadar, eta irabazteko partida da biharkoa''
Vicente Moreno Osasunako entrenatzaileak adierazi du Getaferen aurkako norgehiagoka "irabazteko" partida dela. "Guk plus bat dugu, Sadar, eta denok batera jokatu behar dugu, irabazteko aukerak areagotuko baititugu", esan du.
2025/03/09 - 16:08
Luis Sabalza: ''Data Bartzelonaren lehiaketa egutegiak aginduko du''
Oraindik ez dago argi Bartzelona-Osasuna partida noiz jokatuko den. Partida atzeratzea erabaki zuten larunbatean, Bartzelonako medikua bat-batean hil baitzen.
2025/03/09 - 15:33
Bartzelona-Osasuna partida atzeratu dute, talde blaugranaren medikua bat-batean hil baita
Partida hasteko ordubete eskas falta zenean jaso dute Carles Miñarro medikuaren ezusteko heriotzaren berri, eta Bartzelonako jokalariek neurketa atzeratzeko eskatu dute.
2025/03/09 - 15:18
Noiz jokatuko da larunbat honetan atzeratutako Bartzelona-Osasuna partida?
Egutegiak aukera gutxi ematen ditu, are gehiago Bartzelona Liga, Kopa eta Txapeldunen Liga lehiatzen ari dela kontuan izanda.
2025/03/07 - 17:35
Vicente Moreno: ''Zaila izango da, baina partida jokatu aurretik ez nuke berdinketa ontzat emango''
Osasunak Bartzelona liderraren aurka jokatuko du larunbatean, Montjuicen (21:00). Honatx Vicente Morenoren adierazpenak, partidaren atarikoan. (Jatorrizkoa, gazteleraz)
2025/03/04 - 21:52
Aimar Oroz lesionatu da eta ezin izango du jokatu Osasunak Bartzelonari egingo dion bisitan
Arazuriko jokalariak min hartu zuen, igandean, Valentziaren aurka, Sadarren, ezker hankako bizeps femoralean; gutxienez hamar egun egongo da bajan, eta, beraz, zalantza da Osasuna-Getafe partidarako osatuko ote den.
2025/03/04 - 00:48
Ante Budimir, 58 gol sartuta, Osasunak Lehen Mailan izandako golegilerik onena da
Nafarroako taldeko aurrelari kroaziarrak Valentziaren aurka gola sartu zuen, igandean, penaltiz, eta, horrenbestez, Osasunako marka historikoa gainditu zuen; duela bi aste berdindu zuen Budimirrek Sabino Andoneguik zuen errekorra.
2025/03/03 - 00:58
Bretones: ''Lehen zatian lan ona egin dugu; bigarrenean, guztiz kontrakoa''
Abel Bretones Osasunako jokalariak Valentziaren aurka lortutako berdinketari buruz hitz egin du (3-3) EA Sports Ligako 26. jardunaldian.
2025/03/03 - 00:08
Osasunak eta Valentziak puntuak banatu dituzte Sadarren jokatutako partida eroan (3-3)
Gorritxoek birritan berdindu dute markagailua, eta Budimirrek aurretik jarri ditu bereak hamaika metroetatik. Sadiqek festa zapuztu du azken minutuetan.
2025/03/01 - 16:38
Moreno: ''Valentziari irabaztea garrantzitsua izango da, denboraldiko fase erabakigarrian indartsu sartzeko''
Vicente Morenok adierazi du Osasunak espero baino emaitza kaxkarragoak izan dituela azkenaldian, eta, horrenbestez, oso garrantzitsutzat jo du igandean Valentziari irabaztea, garaipenaren bidera bueltatu eta denboraldiko fase erabakigarriari baikortasunez heltzeko.
2025/02/22 - 00:42
Moreno: ''Zerbait gehiago falta izan zaigu partida irabazteko''
Vicente Moreno Osasunako entrenatzailea EA Sports Ligako 25. jardunaldian Celtaren aurka izandako porrotaz (1-0) aritu da. Beren nagusitasunari fruitua ateratzeko sendotasuna falta izan zaiela esan du. (adierazpenak gaztelaniaz)
2025/02/22 - 00:04
Herreraren geldiketak ez dira nahikoa izan Osasunaren porrota ekiditeko Celtaren aurka (1-0)
Herrera izan da gorritxoen artean onena, funtsezko geldiketak egin baititu, baina horrek ere ezin izan du Nafarroako taldearen porrota saihestu, Aspasek sartutako penalti bat nahikoa izan baita partida irabazteko.
2025/02/20 - 15:01
Moreno: ''Celta indartsua da bere etxean, garaipena lortzeko motibazioa daukagu''
Vicente Moreno Osasunaren entrenatzaileak talde gorritxoak Celtaren aurka ostiralean, otsailaren 21ean, Balaidosen jokatuko duen EA Sports Ligako partidari buruz hitz egin du. (Adierazpenak, gaztelaniaz)
2025/02/15 - 21:56
Aimar Oroz: ''Egia da garaipena lortzea kostatzen ari zaigula, baina gaurko puntuarekin pozik nago''
Aimar Oroz pozik agertu da Osasunak Real Madril ahaltsuaren aurka Sadarren 1-1 egin eta gero.