Osasunak hiru puntu eskuratu ditu Balaidosen euripean (1-2)
Euri zaparradek markatutako partidan, Budimirrek aurreratu ditu gorritxoak, baina Borja Iglesiasek berdinketa jarri du penaltiz. Raul Garcia de Harok sartu du garaipenaren gola.
Osasunako jokalariak, lehen gola ospatzen. Argazkia: EFE
Osasunak 1-2 garaitu du Celta ostiralean, Vigon, EA Sports Ligako 23. jardunaldia abiatu duen partidan. Budimirrek aurreratu ditu gorritxoak, baina Borja Iglesiasek berdinketa jarri du penaltiz. Raul Garcia de Harok sartu du garaipenaren gola.
Norgehiagoka oso parekatuta hasi da, arrisku gutxirekin bi taldeen aldetik. Pixkanaka, etxeko taldea nagusitasuna erakusten hasi da, eta 15. minutuan partidako lehen aukera argia sortu du. Jokaldi on baten ostean, Hugo Alvarez area barruraino sartu da, baina Sergio Herrera atezainak bikain estali dio atea gola saihesteko.
Hala ere, Celtak jokoan agintzen jarraitu du, min askorik egin gabe. Ondoren, 5 minutuko tartean, gorritxoek aurkia eta ifrentzua ikusi dituzte. 30. minutuan, Boyomok zelaia utzi behar izan du, talka batean min hartu ostean. 5 minutu geroago, Budimirrek Mororen erdiraketa jaso du hegaletik, eta markagailua ireki du, buruz baloia sare barrura bidalita (0-1).
Atsedenalditik bueltan, jokaldi polemiko batean, epaileak Celtaren aldeko penaltia adierazi du. Catenak eskuarekin eman dio baloiari, baina gorritxoek aurretik falta izan dela eskatu dute.
Azkenean, epaileak VARa kontsultatu, eta aurretik hartutako erabakia berretsi du. Borja Iglesiasek jaurti, eta markagailua parekatu du (1-1).
Celtari indarra eman dio golak, eta arrisku gehiago sortu du. Hainbat hurbilketa izan ditu, baina azken metroetan ez da fin ibili, eta Sergio Herrerak geldiketa bikainak egin ditu bere taldea salbatzeko.
Partida amaitzeko 10 minuturen faltan, zelaian gutxi zeraman Raul Garcia de Harok Osasunaren alde jarri du markagailua. Eskuin hegaletik erdiraketa jaso ostean, Catenak baloia ukitu eta Raulek hanka luzatu du sarera bidaltzeko (1-2).
Hala, Osasunak garaipen baliotsua lortu du eta Europako postuen lehian sartu da.
Zure interesekoa izan daiteke
Sergio Herrera, kritiko bigarren penaltiarekin
Osasunako atezainak Alavesen aurka lortutako berdinketaren ostean hitz egin du (2-2) Mendizorrotzan jokatu den EA Sports Ligako 30. jardunaldiko euskal derbian.
Lisci: “Oso partida ezberdina izango da, aurrekoekin alderatuz"
Osasunako entrenatzaileak EA Sports Ligako 30. jardunaldian Alavesen aurka jokatuko duten euskal derbiari buruz hitz egin du.
Muñoz: "Oso garrantzitsua zen gaur irabaztea"
Iker Muñoz Osasunako jokalariaren adierazpenak, EA Sports Ligako 29. jardunaldiko partidan Gironaren aurka 1-0 irabazi ostean.
Budimirren golak merezitako saria eman dio Osasunari Gironaren aurkako partidan (1-0)
Lisciren mutilek hiru puntu oso garrantzitsu lortu dituzte. Gazzaniga atezainaren geldiketek nafarrek markagailu zabalagoa lortzea saihestu dute.
Lisci: "Denok ehuneko ehuna ematen dugunean, guztiei aurre egiteko gai gara"
Osasunako entrenatzaileak Gironaren aurkako EA Sports Ligako 29. jardunaldiko partidari buruz hitz egin du. Horren arabera, irabazteko joaneko partidan baino partida hobea egin behar dute.
Moncayola: "Argi dago zuzendu egin behar ditugula gauza batzuk"
Jon Moncayola Osasunako jokalariaren adierazpenak, EA Sports Ligako 28. jardunaldiko partidan Realaren aurka 3-1 galdu ostean.
Lisci: "Partida jokatzeko eta egoera iraultzeko gogoak ditugu"
Osasunako entrenatzailea EA Sports Ligako 28. jardunaldian Realaren aurka jokatuko duten partidari buruz aritu da. Horren arabera, urteko gaurik gogorrenak Realaren aurkako partiden ostean izan dira.
Osasunak puntu bat lortu du Mallorcaren aurka, azken hasperenean partida iraulita (2-2)
Talde gorritxoak azken minutuan irauli du markagailua Malllorcaren aurka, 2-2 berdinduz, 89. minutura arte 0-2 galtzen joan ostean. Kike Barjak egin du lehen gola, 89. minutuan, eta Budimirrek berdinketa ezarri du 93.ean, epaileak jokalari bi kanporatu izanak markatu duen partidan.
Alessio Lisci: "Mallorcaren aurkako partida oso garrantzitsua da"
Osasunako entrenatzaileak prentsaurrekoa eman du bihar Mallorcaren aurka jokatuko duten partidaren atarian. "Gogo handia dugu, partida oso garrantzitsua da, finalaren tankera duen neurketa", azpimarratu du. "Irabaziz gero, ez ginateke matematikoki salbatuta egongo, baina bai birtualki", adierazi du.
Braulio Vazquez: “Egon nahi dudan lekuan nagoela erakutsi dut, zoriontsu naizen lekuan”
Braulio Vazquez aurkeztu dute Osasunako kirol zuzendari 2029ra arte. Galiziarra Osasunan kirol zuzendari gisa denbora gehien egon den gizona izango da. Prentsaurrekoan adierazi duenez, "hori niretzat harro egoteko modukoa da", eta klub garrantzitsuen aukerak izan dituela gaineratu du.