Osasunak denboraldiko lehen partida galdu du Sadarren, Celtaren mesedetan (2-3)
Osasunak denboraldiko lehen partida galdu du etxean, Celtaren mesedetan (2-3). Gorritxoak galtzen hasi dira, baina Budimirrek sartutako bi golei esker, emaitza irauli dute lehen zatia bukatu orduko.
Bigarrenean, binakoarekin, aurrelari kroaziarrak penalti batean huts egin du, eta, azken txanpan, Galiziako taldeak 2-3koa egin du, denboraldiko lehen garaipena lortzeko.Â
Partida ona eta bizia jokatu du Osasunak hasieratik. Gorritxoak erasokor aritu dira, baina Celta ipini da aurretik markagailuan, Jutglak gol ederra sartuta. Â
Borja Iglesiasek baloia bere zelaian lapurtu du, azkar atera da kontraerasoan, eta pase luzea eman dio aurrelari katalanari. Jutgla zuzenean joan da Sergio Herreraren bila, eta baloia loratuta bidali du sarera.
Hamar minutu geroago iritsi da Osasunaren berdinketa, penaltiz. Manu Fernandezek Budimirri area barruan heldu dio, eta Alejandro Jose Hernandez epaileak penaltia adierazi du. Aurrelari kroaziarrak berak jaurti du, eta banakoa ezarri du markagailuan.
Lehen zatia amaitzear zegoela irauli du emaitza Alessio Lisciren taldeak. Horretan ere, Budimir izan da golegilea. Korner batean, erremate polita egin du, baloia Raduren gainetik sarean sartuta. Â Â
Atsedenaldiaren ostean ere, Osasunarena izan da ekimena. Hala ere, Celtak neurketa berdintzea lortu du, etxekoek gaizki defendatutako korner batean. Behetik egin dute erdiraketa, Borja Iglesiasek baloia pasatzen utzi du, eta Jutglak oina jartzea nahikoa izan du gola sartzeko.
Handik gutxira, Abel Bretonesi egindako penaltia adierazi du epaileak. Nola ez, Budimirrek hartu du jaurtiketa egiteko ardura. Alabaina, huts egin du. Panenka erara bota du, eta baloia kanpora joan da, langa jo eta gero.
Berriro aurretik jartzeko aukera ezin hobea galdu du Osasunak. Ez du baliatu, eta partidaren azken txanpan garaipenaren bila joan da itsu-itsuan, atzealdean arriskuak hartuta.
Galiziako taldea, berriz, kontraerasoaren zain geratu da, eta horrelako jokaldi batean egin du 2-3koa. Pablo Duranek sartu du, Iago Aspasen pase onari bukaera bikaina emanda. Â
Gol horrek min handia egin dio Osasunari, eta partidaren azken minutuetan ez du aukera garbirik sortzeko ahalmenik izan, bukaeraraino saiatu arren.
Horrenbestez, Alessio Lisciren taldeak lehen porrota jasan du Sadarren. Celtak, ostera, denboraldiko lehen garaipena lortu du. Â
Zure interesekoa izan daiteke
Lisci: “Osasunari ondo ematen ez zaion aurkaria dugu aurrean"
Osasunako entrenatzaileak Betisen aurka jokatuko duten EA Sports Ligako 31. jardunaldiko partidaz hitz egin du.Â
Iker Muñozek 2030era arte berritu du kontratua Osasunarekin
Klubak akordioa lortu du futbolariarekin beste hiru urtez gorritxo bezala jarraitzeko.
Sergio Herrera, kritiko bigarren penaltiarekin
Osasunako atezainak Alavesen aurka lortutako berdinketaren ostean hitz egin du (2-2) Mendizorrotzan jokatu den EA Sports Ligako 30. jardunaldiko euskal derbian.
Lisci: “Oso partida ezberdina izango da, aurrekoekin alderatuz"
Osasunako entrenatzaileak EA Sports Ligako 30. jardunaldian Alavesen aurka jokatuko duten euskal derbiari buruz hitz egin du.
Muñoz: "Oso garrantzitsua zen gaur irabaztea"
Iker Muñoz Osasunako jokalariaren adierazpenak, EA Sports Ligako 29. jardunaldiko partidan Gironaren aurka 1-0 irabazi ostean.
Budimirren golak merezitako saria eman dio Osasunari Gironaren aurkako partidan (1-0)
Lisciren mutilek hiru puntu oso garrantzitsu lortu dituzte. Gazzaniga atezainaren geldiketek nafarrek markagailu zabalagoa lortzea saihestu dute.Â
Lisci: "Denok ehuneko ehuna ematen dugunean, guztiei aurre egiteko gai gara"
Osasunako entrenatzaileak Gironaren aurkako EA Sports Ligako 29. jardunaldiko partidari buruz hitz egin du. Horren arabera, irabazteko joaneko partidan baino partida hobea egin behar dute.
Moncayola: "Argi dago zuzendu egin behar ditugula gauza batzuk"
Jon Moncayola Osasunako jokalariaren adierazpenak, EA Sports Ligako 28. jardunaldiko partidan Realaren aurka 3-1 galdu ostean.
Lisci: "Partida jokatzeko eta egoera iraultzeko gogoak ditugu"
Osasunako entrenatzailea EA Sports Ligako 28. jardunaldian Realaren aurka jokatuko duten partidari buruz aritu da. Horren arabera, urteko gaurik gogorrenak Realaren aurkako partiden ostean izan dira.Â
Osasunak puntu bat lortu du Mallorcaren aurka, azken hasperenean partida iraulita (2-2)
Talde gorritxoak azken minutuan irauli du markagailua Malllorcaren aurka, 2-2 berdinduz, 89. minutura arte 0-2 galtzen joan ostean. Kike Barjak egin du lehen gola, 89. minutuan, eta Budimirrek berdinketa ezarri du 93.ean, epaileak jokalari bi kanporatu izanak markatu duen partidan.