LESIOA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Moncayolak lesioa du eskuin hankako bizeps femoralean

Futbolari nafarrak zelaia utzi behar izan zuen joan zen igandean, Real Valladoliden aurkako partidaren (2-3) hasierako minutuetan.
Jon Moncayola, Ligako neurketa batean. Argazkia: EFE
Jon Moncayola, Ligako neurketa batean. Argazkia: EFE

Jon Moncayola Osasunako jokalariak lesio muskularra du eskuin hankako bizeps femoralean, Nafarroako Unibertsitate Klinikan astearte honetan egindako osasun-azterketen arabera.

Futbolari nafarrak zelaia utzi behar izan zuen joan zen igandean, Real Valladoliden aurka jokatutako partidaren (2-3) hasierako minutuetan.

Horren harira, klubak ohar batean adierazi du Moncayolak sendatze-prozesua hasiko duela eta bilakaeraren zain dagoela.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X