Osasunak salbazioa ziurtatzeko urratsa eman du Valladoliden kontura (2-3)
Osasunak bigarren garaipena lortu du jarraian EA Sports Ligan, gaur, Valladolidi 2-3 irabazita etxetik kanpo, eta, horrenbestez, beste urrats garrantzitsu bat eman du mailari eusteko helburua lehenbailehen ziurtatu ahal izateko.
Partida ez da ona izan, baina Vicente Morenoren taldea oso eraginkorra izan da aurkariaren ate aurrean, eta horrekin nahikoa izan zaio arimarik ez duen Valladolid menderatzeko. Ante Budimirrek bi gol sartu ditu, eta dagoeneko 18 pilatu ditu denboraldi honetan.
Valladoliden egoera zein den jakinda, aurreikusitakoa bete da Jose Zorrilla estadioan. Osasunak neurketa hasi eta berehala eman du lehen abisua. Moncayolaren erdiraketa defentsak urrundu du, eta baloia gutxigatik ez da Andre Ferreiraren atean sartu.
Handik gutxira, Latasak izan du gola egiteko aukera, baloi galdu bat area barruan harrapatu eta jaurtiketa gogorra eginda, baina Herrandok zapuztu dio jokaldia.
Talde gorritxoaren gola 10. minutua bete orduko iritsi da. Ruben Garciak ezker hegaletik egindako erdiraketa bikain errematatu du, buruz, Budimirrek.
Ondorengo minutuetan, norgehiagokak ez du erritmo handirik izan, eta ez da aparteko ezer gertatu, Aimar Oroz jokoan sartu den arte. Erdilari trebeak pase ona eman dio Jesus Aresori, eta honek behetik erdiratutako baloia sarera bidali du Ruben Garciak oina jarrita: 0-2.
Partida bideratuta joan dira atsedenaldira jokalari gorritxoak. Lehen zatiko ustekabeko oker bakarra Moncayolaren lesioa izan da. Erdilari nafarrak zelaia utzi behar izan du bosgarren minutuan, min hartuta. Pablo Ibañez sartu da haren ordez.
Bigarren zatia ez da ondo abiatu Osasunarentzat. Raul Morok aurrea hartu dio Boyomori, eta ziztu bizian joan da atearen bila, Sergio Herreraren aurrean ez du hutsik egin, eta 1-2koa jarri du markagailuan.
Gol horrek ezustean harrapatu du Vicente Moreneron taldea, eta hurrengo minutuetan Valladolidek aurrerapausoa eman du, berdinketa lortu nahian.
Zorionez, ez da halakorik izan. Alderantziz, Latasak falta egin dio Catenari area barruan, eta Budimirrek hirugarrena sartu du, penaltiz: 1-3.
Osasunak neurketa berriro kontrolpean izan du, baina lasaitasunak ez dio askorik iraun; izan ere, bost minutu geroago, Gil Manzanok Valladoliden aldeko penaltia adierazi du, jokaldia VAR-eko monitorean ikusi eta gero. Syllak jaurti du, eta baloia sarera bidali du, Sergio Herrerak nora bota behar zuen asmatu badio ere: 2-3.
Pucelako taldea hobeto aritu da bigarren zatian, eta saiatu da Osasunari min egiten, hirugarrena sartuta, baina ez du erreakziorako ahalmenik izan, eta gorritxoek uste baino gutxiago sufrituta eutsi diote abantailari.
Horrela, bada, denboraldi honetako bigarren garaipena lortu dute etxetik kanpo, eta ia ziurtatuta dute salbazioa. Valladolid, berriz, gehiago hondoratu da sailkapeneko azken postuan.
FITXA TEKNIKOA
2 - Real Valladolid: Ferreira; Candela, Javi Sanchez, Aidoo, Henrique (Aznou, 63. min.); Juric; Machis (Ivan Sanchez, 46. min.), Grillitsch (Sylla, 46. min.), Chuki (Mario Martin, 63. min.), Moro; Latasa (Marcos Andre, 85. min.).
3 - Osasuna: Sergio Herrera; Areso (Ruben Peña, 86. min.), Boyomo, Catena, Jorge Herrando, Abel Bretones; Moncayola (Ibañez, 5. min; Iker Muñoz, 86. min.), Torro, Aimar Oroz; Ruben Garcia (Moi Gomez, 73. min.), Ante Budimir.
Golak: 0-1, 9. min.: Budimir. 0-2, 34. min.: Ruben Garcia. 1-2, 49. min.: Raul Moro. 1-3, 60. min.: Budimir, penaltiz. 2-3, 65. min.: Sylla, penaltiz.
Epailea: Jesus Gil Manzano. Txartel horia atera die Valladolideko Javi Sanchezi eta Osasunako Aimar Orozi.
Zure interesekoa izan daiteke
Moncayola: "Gaur erakutsi dugu taldea ondo dagoela, liderren aurka garaipen borobila lortuta"
Jon Moncayola Osasunako jokalariaren adierazpenak, EA Sports Ligako 25. jardunaldiko partidan Real Madril 2-1 garaitu ostean.
Raul Garciak azken minutuetan sartutako gol bikainak garaipena eman dio Osasunari Real Madrilen aurka (2-1)
Lehenengo gola Budimirrek egin du lehen zatian, penaltiz. Bigarrenezn, Viniciusek banakoa egin du 73. minutuan, eta, luzapenean, Raul Garciak garaipena eman die nafarrei.
Lisci: "Real Madrilen aurkako partidetan Sadarreko giroa ikaragarria izaten dela esan didate"
Real Madrilen aurkako neurketa jokatu aurreko prentsaurrekoan esan duenez, Osasunako entrenatzaileak badaki Madrilgo taldearen aurkako partidetan Sadarren giro "ikaragarria" izaten dela.
Alessio Lisci: "Talde batek irabaztekotan, Elxek irabazi behar zuen"
Osasunako entrenatzaileak Elxen aurkako berdinketaz (0-0) hitz egin du EA Sports Ligako 24. jardunaldian. (Adierazpenak gazteleraz)
Sergio Herrera harresi bilakatu da Osasunari puntu bat emateko Elxen aurka (0-0)
Elxek hainbat aukera izan ditu gola sartu eta aurretik jartzeko, baina atezain gorritxoak partida bikaina burutu du aukera bakoitza zapuzteko.
Alessio Lisci: "Ondo gaude eta edozertarako gai garela uste dugu"
Alessio Lisci Osasunako entrenatzaileak prentsaurrekoa eman du ostiral honetan gorritxoek Elxen aurka jokatuko duten partida aztertzeko.
Lisci: "Pozik gaude, baina berdinketa emaitzarik justuena zela uste dut"
Osasunako entrenatzaileak Celtaren aurka lortutako garaipenaz (1-2) hitz egin du Balaidosen jokatutako EA Sports Ligako 23. jardunaldian.
Osasunak hiru puntu eskuratu ditu Balaidosen euripean (1-2)
Euri zaparradek markatutako partidan, Budimirrek aurreratu ditu gorritxoak, baina Borja Iglesiasek berdinketa jarri du penaltiz. Raul Garcia de Harok sartu du garaipenaren gola.
Alessio Lisci: "Konfiantza handiz joan behar dugu"
Alessio Lisci Osasunako entrenatzaileak prentsaurrekoa eman du ostiral honetan Celtaren aurka jokatuko duten LaLigako partida aztertzeko.
Osasunak Sheraldo Beckerrek Mainz 05era joateko lagapena itxi du, derrigorrez erosteko aukerarekin
Futbolariak Bundesligan jarraituko du denboraldi honetan, bi kluben artean itxita geratu den operazio baten ostean.