Budimirrek penaltiz egindako golak garaipena eman dio Osasunari Valladoliden aurka (1-0)
Osasunak beste hiru puntu lortu ditu larunbat honetan EA Sports Ligan Valladolidi etxean 1-0 irabazita, Ante Budimir kroaziarrak penaltiz sartutako golari esker. Garapen honekin, nafarrak laugarren jarri dira sailkapenean.
Nafarrek joko bizia egin dute eta aurkariari ez diote arnasa hartzeko ere aukerarik eman. Zelai erdia kontrolpean izan dute neurketa osoan, eta horri esker arazo handirik gabe bideratu dute garaipena.
Partidako gol bakarra 19. minutuan iritsi da, VARak berrikusitako jokaldi baten ondorioz. Valladoliden ateazainak erantzun bikaina eman dio Bryan Zaragozaren erremate ati eta jokaldi horretan Ante Budimirri falta egin diote area txikian. Garcia Verdura epaileak penaltia adierazi du jokaldia berriro aztertuta. Zigorra Budimirrek jaurti eta sartu du, denboraldi honetako seigarren gola egin du kroaziarrak, eta Osasunarekin sartzen duen berrogeita hamargarrena. Gola ospatzeko, 'Fuerza Valencia' leloa zuen kamiseta atera du aulkitik, Espainia ekialdeko uholdeetako biktimen omenez.
Lehen 35 minutuetan, Vicente Morenoren taldeak 9 erremate egin ditu eta horietako bat ate barrura sartu du. Iruindarrek eroso jokatu dute.
Aldagelatik bueltan, gauzak ez dira aldatu. Bryan, oso erasokor partida osoan, pasea eman dio Budimirri eta honen jaurtiketak zutoina jo du.
Valladolid taldeko entrenatzaileak hiru aldaketa egin ditu bere taldea suspertzen saiatzeko. Moncayola ere saiatu da, baina Heinen ondo erantzun dio bere jaurtiketari. Nafarrek gehiago nahi zuten.
Vicente Morenok palkotik ikusi du neurketa zigortuta zegoelako eta Iker Muñoz zelairatzea erabaki du, taldeari oreka gehiago emateko.
Budimirrek aukera argia izan du bigarren gola egiteko. Osasunak aise kontrolatu du neurketa, baina jokalari batzuek neka-neka eginda amaitu dute partida.
Vallladolid azken minutuen erasora joaten saiatu da, baina ahaleginei etekinik atera gabe. Hala ere, luzapenean berdinketa lortzeko aukera argia izan dute, baina Catenak baloia desbideratzea lortu du.
Azkenean, 1 eta 0 Osasunaren alde, gorritxoak laugarren postura igo dira.
Fitxa teknikoa:
1 - Osasuna: Sergio Herrera; Areso, Catena, Boyomo, Juan Cruz, Moncayola (Pablo Ibañez, 85. min), Torro, Aimar (Bretones, 90. min); Peña (Iker Muñoz, 63. min), Budimir (Raul, 85. min), Bryan (Ruben Garcia, 85. min).
0 - Valladolid: Hein; Luis Perez, Javi Sanchez, Torres, Rosa; Amallah (Ivan Sanchez, 58. min), Comert (Kike Perez, 60. min), Mario Martin (Marcos Andre, 81. min), Moro, Sylla eta Anuar (Meseguer, 60. min).
Golak: 1-0, m.19: Budimir, penaltiz.
Epailea: Victor Garcia Verdura (Kataluniako batzordekoa), Villaseñor Julian eta Garcia Gonzalez laguntzaile lanetan aritu dira. Txartel horia atera dio Moncayolari eta Valladolideko Anuar, Kike Perez, Sanchez, Martin eta Luis Perez jokalariei.
Zure interesekoa izan daiteke
Iker Muñozek 2030era arte berritu du kontratua Osasunarekin
Klubak akordioa lortu du futbolariarekin beste hiru urtez gorritxo bezala jarraitzeko.
Sergio Herrera, kritiko bigarren penaltiarekin
Osasunako atezainak Alavesen aurka lortutako berdinketaren ostean hitz egin du (2-2) Mendizorrotzan jokatu den EA Sports Ligako 30. jardunaldiko euskal derbian.
Lisci: “Oso partida ezberdina izango da, aurrekoekin alderatuz"
Osasunako entrenatzaileak EA Sports Ligako 30. jardunaldian Alavesen aurka jokatuko duten euskal derbiari buruz hitz egin du.
Muñoz: "Oso garrantzitsua zen gaur irabaztea"
Iker Muñoz Osasunako jokalariaren adierazpenak, EA Sports Ligako 29. jardunaldiko partidan Gironaren aurka 1-0 irabazi ostean.
Budimirren golak merezitako saria eman dio Osasunari Gironaren aurkako partidan (1-0)
Lisciren mutilek hiru puntu oso garrantzitsu lortu dituzte. Gazzaniga atezainaren geldiketek nafarrek markagailu zabalagoa lortzea saihestu dute.
Lisci: "Denok ehuneko ehuna ematen dugunean, guztiei aurre egiteko gai gara"
Osasunako entrenatzaileak Gironaren aurkako EA Sports Ligako 29. jardunaldiko partidari buruz hitz egin du. Horren arabera, irabazteko joaneko partidan baino partida hobea egin behar dute.
Moncayola: "Argi dago zuzendu egin behar ditugula gauza batzuk"
Jon Moncayola Osasunako jokalariaren adierazpenak, EA Sports Ligako 28. jardunaldiko partidan Realaren aurka 3-1 galdu ostean.
Lisci: "Partida jokatzeko eta egoera iraultzeko gogoak ditugu"
Osasunako entrenatzailea EA Sports Ligako 28. jardunaldian Realaren aurka jokatuko duten partidari buruz aritu da. Horren arabera, urteko gaurik gogorrenak Realaren aurkako partiden ostean izan dira.
Osasunak puntu bat lortu du Mallorcaren aurka, azken hasperenean partida iraulita (2-2)
Talde gorritxoak azken minutuan irauli du markagailua Malllorcaren aurka, 2-2 berdinduz, 89. minutura arte 0-2 galtzen joan ostean. Kike Barjak egin du lehen gola, 89. minutuan, eta Budimirrek berdinketa ezarri du 93.ean, epaileak jokalari bi kanporatu izanak markatu duen partidan.
Alessio Lisci: "Mallorcaren aurkako partida oso garrantzitsua da"
Osasunako entrenatzaileak prentsaurrekoa eman du bihar Mallorcaren aurka jokatuko duten partidaren atarian. "Gogo handia dugu, partida oso garrantzitsua da, finalaren tankera duen neurketa", azpimarratu du. "Irabaziz gero, ez ginateke matematikoki salbatuta egongo, baina bai birtualki", adierazi du.