FITXAKETA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Osasunak Catena fitxatu du hurrengo bost denboraldietarako

Jokalari madrildarra Rayo Vallecanotik iritsiko da talde gorritxora, eta 2028ra arte egongo da bertan.
20230609202008_catena_
18:00 - 20:00
Catena: ''Oso pozik nago hemen egoteagatik, etortzeko irrikitan nengoen eta jendea ezagutzeko gogoa dut''

Osasunak ostiral honetan jakitera eman duenez, Alejandro Catena futbolariarekin akordioa itxi du datozen bost denboraldietarako. Lotura hori datorren uztailaren 1etik 2028ko ekainaren 30era arte luzatuko da.

Iruñeko taldeak ez du ordaindu behar izan ezer atzelari madrildarra fitxatzeko, Rayo Vallecanorekin zuen kontratua behin amaituta helduko baita. Aurkezpen ekitaldia Osasunarekin izango duen lotura berria indarrean sartzen denean egingo da.

Catenak (29 urte), 71 partidu jokatu ditu Rayorekin Lehen Mailan azken bi denboraldietan, Andoni Iraola entrenatzailearen aginduetara. Jokalari handia da, 194 zentimetrokoa, eta ezin hobeto moldatzen da buruzko jokoan.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X