Erabakia
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Mai Garde Osasunako kapitaina denboraldiaren amaieran erretiratuko da

Osasunako lehen taldeko kapitainak prentsaurrekoa eskainiko du maiatzaren 4an Sadarren.
Mai Garde, Osasunako kapitaina. Argazkia: EITB MEDIA
Mai Garde, Osasunako kapitaina. Argazkia: EITB MEDIA

Mai Gardek emakumezkoen Osasunako taldea utziko du, talde gorritxoak emakumezkoen futbola berreskuratu zuenetik bost denboralditan besokoa eraman ondoren.

Iruñeako taldeak jakinarazi duenez, maiatzaren 4an, asteazkenean, futbolariak prentsaurrekoa eskainiko du Sadarren, 17:00etan.

Mai Garde C.D. Burlades taldean hasi zen futbolari gisa jokatzen. 2009an, Osasunaren elastikoa janzteko aukera eskaini zitzaion. Bi denboraldi egin zituen bertan, S. D. Lagunakera joan aurretik. 2017-18 denboraldian, berriz, Iruñeako jokalaria talde gorritxora itzuli zen, emakumezkoen futbol-proiektu berriaren buru izateko. Proiektu horrekin, Reto Iberdrolara igotzea lortu du, eta maila gorenera heldu da behin baino gehiagotan.

 

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X