Gehiegizko zigorra nafarrentzat (0-3)
Osasunak eta Atletico Madrilek Santander Ligako 25. jardunaldiko partida jokatu dute Sadarreko futbol-zelaian. Gorritxoek ezin izan dituzte hiru puntuak lortu (0-3) nahiz eta partida ona egin.
Jagoba Arrasatek ez du aldaketarik egin hasierako hamaikakoan, beraz, Rayo Vallecanoren kontra jokatu eta irabazi (0-3) zuten jokalariek izan dute protagonismoa Sadarreko berdegunean
Atletico Madrilen ordea Cholo Simeonek bost aldaketa egin ditu: Carrasco, Suarez, Joao Felix, Herrera eta Vrsaljko hasieratik atera dira.
Neurketa hasi eta berehala heldu da kanpokoen gola. Partidako hirugarren minutuan korner batean Sergio Herrerak ez du ondo aldaratu eta baloia Joao Felixen oinetan amaitu du Atleticoren gola egiteko (0-1).
Talde gorritxoak aurrera pausoa eman du gola jaso eta gero; David Garciak eta Budimirrek abaguneak izan dituzte, baina ez dute asmatu Oblaken aurrean.
37. minutuan berriro ere Budimirrek, buruz, zutoinera bidali du bere burukada. Nafarrek berdinketa merezi izan dute baina atsedenaldira galtzen joan dira.
Bigarren zatian Arrasataren taldeak baloia izan du eta madrildarrak markagailua defendatzen hasi dira, halere, 58. minutuan kontraeraso batean Luis Suarezek Sergio Herrera aurreratua ikusi eta oso urrunetik jaurti eta gol ikusgarria egin du (0-2).
70. minutuan bigarren zatian atera den Kike Garciak aukera ona izan du gola egiteko, baina Oblakek harrapatu du bere jaurtiketa.
Partida amaitzear, nahiz eta baloia Osasunarena izan, Correak hirugarrena egin du 89.ean. Gehiegizgo zigorra Jagoba Arrasateren mutilentzat.
FITXA TEKNIKOA
Hamaikakoak:
Osasuna: Sergio Herrera; Nacho Vidal (81' Javi Martínez), David Garcia, Juan Cruz, Manu Sanchez (75' Cote); Torró, Chimy Avila (67' Kike Garcia), Moncayola, Darko Brasanac (67' Torres), Ruben García (67' Kike Barja) eta Budimir. Entrenatzailea: Jagoba Arrasate.
Atletico: Oblak; Vrsaljko, Savic, Gimenez (46' Felipe), Reinildo; Llorente (80' Correa), Herrera, Koke, Carrasco (81' Hermoso); Joao Félix (81' Serrano) eta Suarez (71' Kondogbia). Entrenatzailea: Cholo Simeone.
Futbol-zelaia: Sadar
Golak:
0-1, Joao Felix (3')
0-2, Luis Suarez (59')
0-3, Correa (89')
Zure interesekoa izan daiteke
Moncayola: "Gaur erakutsi dugu taldea ondo dagoela, liderren aurka garaipen borobila lortuta"
Jon Moncayola Osasunako jokalariaren adierazpenak, EA Sports Ligako 25. jardunaldiko partidan Real Madril 2-1 garaitu ostean.
Raul Garciak azken minutuetan sartutako gol bikainak garaipena eman dio Osasunari Real Madrilen aurka (2-1)
Lehenengo gola Budimirrek egin du lehen zatian, penaltiz. Bigarrenezn, Viniciusek banakoa egin du 73. minutuan, eta, luzapenean, Raul Garciak garaipena eman die nafarrei.
Lisci: "Real Madrilen aurkako partidetan Sadarreko giroa ikaragarria izaten dela esan didate"
Real Madrilen aurkako neurketa jokatu aurreko prentsaurrekoan esan duenez, Osasunako entrenatzaileak badaki Madrilgo taldearen aurkako partidetan Sadarren giro "ikaragarria" izaten dela.
Alessio Lisci: "Talde batek irabaztekotan, Elxek irabazi behar zuen"
Osasunako entrenatzaileak Elxen aurkako berdinketaz (0-0) hitz egin du EA Sports Ligako 24. jardunaldian. (Adierazpenak gazteleraz)
Sergio Herrera harresi bilakatu da Osasunari puntu bat emateko Elxen aurka (0-0)
Elxek hainbat aukera izan ditu gola sartu eta aurretik jartzeko, baina atezain gorritxoak partida bikaina burutu du aukera bakoitza zapuzteko.
Alessio Lisci: "Ondo gaude eta edozertarako gai garela uste dugu"
Alessio Lisci Osasunako entrenatzaileak prentsaurrekoa eman du ostiral honetan gorritxoek Elxen aurka jokatuko duten partida aztertzeko.
Lisci: "Pozik gaude, baina berdinketa emaitzarik justuena zela uste dut"
Osasunako entrenatzaileak Celtaren aurka lortutako garaipenaz (1-2) hitz egin du Balaidosen jokatutako EA Sports Ligako 23. jardunaldian.
Osasunak hiru puntu eskuratu ditu Balaidosen euripean (1-2)
Euri zaparradek markatutako partidan, Budimirrek aurreratu ditu gorritxoak, baina Borja Iglesiasek berdinketa jarri du penaltiz. Raul Garcia de Harok sartu du garaipenaren gola.
Alessio Lisci: "Konfiantza handiz joan behar dugu"
Alessio Lisci Osasunako entrenatzaileak prentsaurrekoa eman du ostiral honetan Celtaren aurka jokatuko duten LaLigako partida aztertzeko.
Osasunak Sheraldo Beckerrek Mainz 05era joateko lagapena itxi du, derrigorrez erosteko aukerarekin
Futbolariak Bundesligan jarraituko du denboraldi honetan, bi kluben artean itxita geratu den operazio baten ostean.