Lesioa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Roncagliak haustura du eskuin hankako kuadrizepseko aurrealdean

Facundo Ronclagia Osasunako futbolariak haustura du eskuin hankako kuadrizepseko aurrealdean, afekzio tendinosoarekin. Ez da baztertzen jokalariari ebakuntza in behar izatea.
Facundo Roncaglia
Facundo Roncaglia (Osasuna), Sevillaren aurkako partida baten. Argazkia: EFE

Facundo Roncaglia Osasunako jokalariak haustura du eskuin hankako kuadrizepseko aurrealdean, afekzio tendinosoarekin, klubak ostiral honetan publikatu duen mediku-txostenak dioenez.

Talde gorritxoko jokalariak min hartu zuen Almeriaren aurkako Errege Kopako partidako bosgarren minutuan, eta ezin izan zuen jokatzen jarraitu. Partida horretan, Osasuna Kopatik at geratu zen.

Nafarroako Unibertsitate Klinikan egin dizkiote azterketak ostiral honetan, eta medikuek ez dute baztertzen Roncagliari ebakuntza egin behar izatea.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X