Osasunak penaltietan galdu du Almeriaren aurka eta Kopatik at geratu da
Osasuna Errege Kopatik kanpo geratu da Almeriaren aurka penaltietan galdu ostean (5-4). Arauzko 90 minutuak eta luzapena golik gabe amaitu dira (0-0), eta penalti jaurtiketetan Almeria izan da nagusi.
Lehen zatia abagune gutxikoa izan da. Hala ere, Osasunak gola sartzeko hiru aukera izan ditu, baina Fernando atezainak erantzun ona eman die David Garciaren erremateei, eta Enric Gallegok gola sartzea eragotzi du, atepean gelditu ona eginda. Almeriak izan duen abagune onena, Lezok kanpora bota duen jaurtiketa bat izan da.
Bigarren zatian, Fernando Almeriako atezainak beste erantzun on bat eman dio Enric Gallegoren erremateari. Beranduago, Oierrek gola sartzeko aukera izan du, baina errematea kanpora joan zaio. Andaluziako taldeak ere izan du markagailuan aurretik jartzeko aukera, baina Fran Villalbak ez dio Sadiq aurrelariari pase ona eman, eta abagunea ezerezean geratu da.
Luzapenean, Osasunak gertu izan du gola Calleriren bidez birritan, baina talde gorritxoko aurrelariak ezin izan du aurkariaren atea zulatu. Azken jokaldian, Sadiqek ere ez du asmatu Almeriarentzat, eta final-laurdenetarako txartela penalti jaurtiketen bidez erabaki da.
Corpasek Almeriak jaurti duen bigarren penaltia huts egin du, baina Osasunaren hirugarren jaurtiketa Fernando atezainak gelditu dio Manu Sanchezi. Lehen bost penalti jaurtiketetan launa gol sartu ditu talde bakoitzak. David Garciak talde gorritxoaren seigarren penaltia jaurti eta Fernandok gelditu egin du; Carvalhok, ordea, ez du barkatu, eta garaipena eman dio Almeriari.
Fitxa teknikoa:
0 - Almeria: Fernando; Buñuel, De la Hoz, Chumi, Akieme; Petrovic (Carvalho, 106. min), Robertone (Samu Costa, 86. min), Appiah (Ramazani, 69. min), Fran Villalba (Ivanildo, 106. min), Lazo (Corpas, 86. min); eta Villar (Sadiq, min. 69).
0 - Osasuna: Juan Perez; Nacho Vidal (Unai Garcia, 79. min), Roncaglia (Juan Cruz, 97. min), David Garcia, Manu Sanchez; Moncayola, Iñigo Perez (Oier, 60. min), Javi Martinez (Lucas Torro, 60. min), Roberto Torres, Ruben Garcia (Kike Barja, 60. min); eta Enric Gallego (Calleri, 91. min).
Penaltiak: Roberto Torres (gola, 0-1); Akieme (gola, 1-1); Moncayola (gola, 1-2); Corpas (kanpora); Calleri (gola, 1-3); Sadiq (gola, 2-3); Manu Sanchez (Fernandok gelditu du); Ramazani (gola, 3-3); Kike Barja (gola, 3-4); De la Hoz (gola, 4-4); David Garcia (Fernandok gelditu du); Carvalho (gola, 5-4).
Epailea: Jaime Latre. Txartel horiak atera dizkie Ivanildo Almeriako jokalariari, baita David Garcia, Nacho Vidal eta Oier Osasunako futbolariei.
Zure interesekoa izan daiteke
Lisci: "Tokatzen zen partida egin dugu; taldeak partida bikaina egin du, eskatu diedan ia guztia egin dute"
Osasunak 2-0 galdu du Bartzelonaren aurka Spotify Camp Noun. Partidaren ondoren, Alessio Liscik adierazi du taldea ondo aritu dela, akats batzuk tarteko, baina eskatutakoa bete dutela.
Osasunaren harresiak ez dio Bartzelonaren erasoari eutsi (2-0)
Gorritxoek dena eman dute defentsan euren areara etengabe hurbildu den talde baten aurka, Raphinhak garaipenaren bi golak sartu dituen arte.
Lisci: "Dena gerta daiteke futbolean, eta Bartzelonaren aurka saiatuko gara"
Osasuna taldeko entrenatzaileak larunbatean Bartzelonaren aurka EA Sports ligako 16. jardunaldian jokatuko duen partidaz hitz egin du.
Boyomok, Lucas Torrok, Aimar Orozek eta Arguibidek Bartzelonaren aurka jokatu ahalko dute, larunbatean
Osasunako lau jokalariek arazo fisikoak zituztela amaitu zuten Levanteren aurkako partida, aurreko astelehenean, baina Alessio Liscirendako eskuragarri egonen dira, Camp Noun jokatuko den partidan.
Iñigo Argibide: ''Amets bat izan da titularra izatea, eta gainera, irabazi dugu''
Iñigo Argibide Osasunako jokalaria pozik agertu da Levanteri irabazi ostean. Titular izatea amets bat izan dela berretsi du, berriz errepikatzea espero duela esateaz gain.
Osasunak garaipen sendoa lortu du Levanteren aurka, Sadarren (2-0)
Talde gorritxoak partida tinkoa sinatu du mailari eusteko lehia zuzenean, eta Levante are ukituago utzi du.
Osasunak Alykall Doumbia harrobiko aurrelari azkarrari kontratua 2029ra arte berritu dio
Gainera, talde gorritxoak 2031ra arte luzatu ahal izango du lotura profesionala. Jokalariaren etete-klausula 20 milioikoa izango da, eta 40 milioira igoko da lehen taldeko kide bada.
Valentin Rosierrek bere taldekideekin entrenatu du, Taxoaren
Osasunako jokalariak taldearekin entrenatu ahal izan du, hilabete eta erdi baino gehiago lesionatuta eman ondoren; horrela, hurrengo astelehenean berragertu ahalko litzateke, Levanteren aurkako partiduan.
Lisci kritiko agertu da bere taldearekin, garaipena eta sailkapena lortu arren
"Geldikako jokaldietan askoz kontzentratuago egon behar gara, partida berriro irekitzen utzi dugu baloi geldian eta bigarren jokaldietan. Ez nago pozik abantailaren kudeaketarekin, noski", azpimarrtu du gorritxoen entrenatzaileak Ebrori irabazi ondoren.
Errege Kopako Ebro vs Osasuna kanporaketako laburpena eta golak (3-5)
Osasunak Ebro kanporatu du, txapelketako bigarren kanporaketan, eta final zortzirenetarako sailkatu da. Raul Garcia de Harok bi gol sartu ditu, eta Moi Gomezek, Sheraldo Beckerrek eta Victor Muñozek, bana.