Osasunak garaipen handia lortu du Malagaren aurka
Osasunak 2-1 irabazi dio Malagari Sadarren eta garaipena lortu du liderraren aurka. Andaluziako taldeak aurrea hartu du lehen zatian, baina Osasunak buelta eman dio emaitzari bigarren zatian.
Erritmo biziarekin eta baloiaren jabe izanda ekin dio neurketari talde gorritxoak, nahiz eta kosta egin zaion abaguneak sortzea lehen minutuetan. Brandonek izan du partidako lehen aukera, baina ezin baloia sare barrura sartu. Neurketako 21. minutuan, aldiz, Malagak gola sartu du izan duen lehen abagunean, Pauren bitartez (0-1). Falta bat baliatu du Malagak erdiraketa ona jarri eta Pauren errematea sare barrura bidaltzeko. Osasunak norgehiagoka berdintzeko aukera izan du 28. minutuan, baina Juan Villar ez da errematea egitera iritsi golaren zuloan egon denean. Bi taldeek abagune bana izan dute atsedenaldira iritsi orduko; Konek izan du aukera Malagarentzat, eta Juan Villarrek Osasunarentzat, baina bi taldeetako bat ere ez da gola sartzeko gai izan.
Bigarren zatia oso parekatua, lehiatua, polemikoa eta abagune gutxikoa izan da. Partidako 75. minutuan Malaga jokalari bat gutxiagorekin geratu da Blanco Leschuck egotzia izan baita bigarren txartel horia ikusita. Osasunak baliatu egin du jokalari bat gehiagorekin jokatzea, eta 79. minutuan berdinketaren gola sartu du talde gorritxoak Juan Villarren bitartez (1-1). Gola sartu ostean N'Diayek burua galdu du, eta epaileak egotzi egin du Malaga taldeko jokalaria. Liskarra izan da futbolarien artean, eta Osasunako Xiscok ere txartel gorria ikusi du. Jagoba Arrasatek zuzentzen duen taldea 10 jokalarirekin geratu da azken minutuei ekiteko, eta Malaga 9rekin. Partida berdintzeak konfiantza eman dio Osasunari, eta gorritxoek bigarren golaren bila jo dute. Lehiako 83. minutuan, Roberto Torresek aurretik jarri du Nafarroako taldea (2-1), faltaz gol ikusgarria sartuta. Azken minutuetan, kontrolpean izan du neurketa Osasunak, Juan Villarrek abagune argia izan du gorritxoen hirugarren gola sartzeko, baina ez du aurkariaren ate aurrean asmatu. Amaieran, Osasuna atera da garaile (2-1).
Fitxa teknikoa:
1 - Osasuna: Ruben; Lillo, Unai Garcia, Aridane (David Garcia, 77. min), Clerc; Roberto Torres, Fran Merida; Juan Villar, Ruben Garcia, Kike Barja (Nacho Vidal, 64. min), Brandon (Xisco, 64. min).
2 - Malaga: Munir; Ivan Rodriguez, Luis Hernández, Pau Torres, Ricca; Juanpi (Ontiveros, 36. min), N'Diaye, Adrian, Pacheco (David Lomban, 73. min) ; Blanco Leschuk eta Kone (Hector Fernandez, 61. min).
Golak: 0-1, 20. min: Pau. 1-1, 81. min: Juan Villar. 2-1, 83. min: Roberto Torres.
Epailea: Oliver de la Fuente Ramos. Txartel horiak atera dizkie Osasunako Juan Villar eta Xisco (txartel gorriarein egotzia izan da), eta, Malagako Ivan, Munir, Ricca, Lomban, Ontiveros, Adrian jokalariei. Gainera, egotzi egin ditu Blanco Leschuk (bi txartel horia) eta N'diaye (txartel gorria).
Zure interesekoa izan daiteke
Lisci: “Osasunari ondo ematen ez zaion aurkaria dugu aurrean"
Osasunako entrenatzaileak Betisen aurka jokatuko duten EA Sports Ligako 31. jardunaldiko partidaz hitz egin du.
Iker Muñozek 2030era arte berritu du kontratua Osasunarekin
Klubak akordioa lortu du futbolariarekin beste hiru urtez gorritxo bezala jarraitzeko.
Sergio Herrera, kritiko bigarren penaltiarekin
Osasunako atezainak Alavesen aurka lortutako berdinketaren ostean hitz egin du (2-2) Mendizorrotzan jokatu den EA Sports Ligako 30. jardunaldiko euskal derbian.
Lisci: “Oso partida ezberdina izango da, aurrekoekin alderatuz"
Osasunako entrenatzaileak EA Sports Ligako 30. jardunaldian Alavesen aurka jokatuko duten euskal derbiari buruz hitz egin du.
Muñoz: "Oso garrantzitsua zen gaur irabaztea"
Iker Muñoz Osasunako jokalariaren adierazpenak, EA Sports Ligako 29. jardunaldiko partidan Gironaren aurka 1-0 irabazi ostean.
Budimirren golak merezitako saria eman dio Osasunari Gironaren aurkako partidan (1-0)
Lisciren mutilek hiru puntu oso garrantzitsu lortu dituzte. Gazzaniga atezainaren geldiketek nafarrek markagailu zabalagoa lortzea saihestu dute.
Lisci: "Denok ehuneko ehuna ematen dugunean, guztiei aurre egiteko gai gara"
Osasunako entrenatzaileak Gironaren aurkako EA Sports Ligako 29. jardunaldiko partidari buruz hitz egin du. Horren arabera, irabazteko joaneko partidan baino partida hobea egin behar dute.
Moncayola: "Argi dago zuzendu egin behar ditugula gauza batzuk"
Jon Moncayola Osasunako jokalariaren adierazpenak, EA Sports Ligako 28. jardunaldiko partidan Realaren aurka 3-1 galdu ostean.
Lisci: "Partida jokatzeko eta egoera iraultzeko gogoak ditugu"
Osasunako entrenatzailea EA Sports Ligako 28. jardunaldian Realaren aurka jokatuko duten partidari buruz aritu da. Horren arabera, urteko gaurik gogorrenak Realaren aurkako partiden ostean izan dira.
Osasunak puntu bat lortu du Mallorcaren aurka, azken hasperenean partida iraulita (2-2)
Talde gorritxoak azken minutuan irauli du markagailua Malllorcaren aurka, 2-2 berdinduz, 89. minutura arte 0-2 galtzen joan ostean. Kike Barjak egin du lehen gola, 89. minutuan, eta Budimirrek berdinketa ezarri du 93.ean, epaileak jokalari bi kanporatu izanak markatu duen partidan.