Eibar
2023/03/22 - 13:49
Luca Zidane 2026ra arte izango da Eibarreko jokalari
Atezain frantziarrak ordura arte luzatu du Eibarrekin zuen kontratua. Denboraldi honetan hasi da talde armaginean jokatzen; oraingoz, SmartBank Ligako 21 partidatan zelairatu da, 14 gol jaso ditu eta 12 aldiz lortu du golik ez jasotzea. Maiatzean 25 urte beteko ditu, eta titular aritzen da.
2023/03/21 - 01:05
Eibarrek lidergoa sendotu du bigarren zatian emaitza iraulita (2-3)
Gaizka Garitanok zuzentzen duen taldea 2-0eko emaitzarekin joan da atsedenaldira, baina markagailuari buelta ematen jakin du eta 4 puntu ateratzen dizkie Granadari eta Las Palmasi.
2023/03/11 - 19:57
Eibarrek hiru puntuak poltsikoratu ditu Burgosen aurka (1-0) eta laugarren garaipena jarraian bereganatu du
Armaginek 1-0eko emaitzarekin irabazi diote Gaztela eta Leongo taldeari. Ondorioz, igoera postuetan mantendu dira. Bautistak sartu du norgehiagokako gol bakarra, 34.minutuan.
2023/03/11 - 13:32
Arbillak kontratua berritu du Eibarrekin 2024ra arte
Anaitz Arbilla Nafarroako jokalariak beste denboraldi batez luzatu du klubarekin lotzen duen kontratua; hau da, 2024ko ekainaren 30era arte.
2023/03/04 - 23:50
Eibarrek 0-1 irabazi du Teneriferen aurka
Garitanok zuzendutako mutilek garaipena lortu dute. Ez dute aukera askorik izan, baina oso eraginkorrak izan dira.
2023/03/03 - 14:26
Lasure Eibarren geratuko da denboraldi amaierara arte
Zaragozako jokalariak probaldia gainditu du, eta talde armaginarekin jokatzeko prest da jada.
2023/02/25 - 01:30
Eibarrek 2-0 menderatu du Vila-real B Ipuruan, eta Las Palmasekin berdindu du lehen postuan
Yanis Rahmanik, 31. minutuan, eta Ager Aketxek, azken minutuetan, Gaizka Garitanoren taldearen golak egin dituzte. Eibarrek partida ona egin du, eta Vila-real B ere fin ibili da, kalitatea erakutsita.
2023/02/23 - 15:44
Daniel Lasurek Eibarren jokatuko du
Zaragozatik datorren ezker hegalekoak denboraldi amaierara arte sinatu du kontratua, baina bi asterako probaldian egongo da.
2023/02/19 - 19:48
Imanol Garciak hautsita dauka Akilesen tendoia eta baja izango da denboraldi osorako
Ezker hegaleko gaztea larri lesionatu da larunbat honetan talde gipuzkoarrak Lugoren aurka jokatu duen partidan.
2023/02/18 - 20:01
Eibarrek, jokalari bat gutxiagorekin, hiru puntuak atera ditu Lugotik (0-2)
Penalti bati esker, eibartarrek aurrea hartu dute lehen zatiko azken txanpan eta Jon Bautistak Alberto Rodriguezen akats bat aprobetxatu du partida ixteko.
2023/02/12 - 22:24
Eibarrek ezin izan die Cartagenaren gol goiztiarrei aurre egin (0-3)
Eibarko taldea laugarren minuturako 0-2 galtzen hasi da. Ez dira erreakzionatzeko gai izan eta bigarren zatiko 69. Minutuan jaso dute hirugarrena. Sailkapeneko 5. postura erori dira armaginak.
2023/02/05 - 15:34
Eibarrek garaipen garrantzitsua lortu du Deportivo igoera lortzeko aurkari zuzenaren kontra (1-0)
Eibarrek mendean hartu du Deportivo 1-0eko emaitzarekin RFEF Lehen Mailako 19. jardunaldiko partidan. Garaipen honen osean, sailkapenaren buruan berdinduta daude Bartzelona B (liderra), Deportivo (2.) eta Eibar (3.), 37na punturekin.
2023/02/05 - 01:01
Garitano: ''Txartel gorriaren jokaldiak erabakita utzi du partida''
Bere taldeak partida ona jokatu duela azpimarratu du Gaizka Garitano Eibarreko entrenatzaileak, eta aukerak ere izan dituela, baina bat gutxiagorekin jokatzeak kaltetu diela aitortu du.
2023/02/03 - 17:24
Eibar - Deportivo, zuzenean, eitb.eus-en eta ETB1en
Eibarren emakumezkoen taldea ere Bigarren Mailan dago, maila gorenera itzultzeko lanetan. Igandean, otsailak 5, 12:00etan, Deportivo liderra hartuko du. Partida zuzenean ikusi ahalko da eitb.eus-en eta ETB1en.
2023/01/28 - 21:56
Eibarrek hutsean berdindu du Leganesen aurka
Eibarrek ezin izan du golik egin madrildarren aurka eta partida hasi bezala bukatu da. Tejerok 30. minutuan zelaia utzi behar izan du min hartuta; Venanciok hartu du bere lekua.
2023/01/21 - 20:49
Eibarrek lider jarraitzen du Ponferradinari irabazita (0-1)
Stoichkovek 55. minutuan sartutako golak lidergoa mantentzeko beta eman dio Eibarri. Armaginek lortu zitzaketen azken 21 puntuetatik 19 lortu dituzte.
2023/01/18 - 17:21
Eibarrek ezin izan du Atxabalpen entrenatu, Ponferradinaren aurkako partidari begira, elurra dela eta
Armaginak, azkenean, beste futbol zelai batean ibili dira, Ipuruaren ondoan, elurpean. Gaizka Garitanoren taldeak larunbatean jokatuko du Ponferradan, lehen postuari eutsi nahian.
2023/01/15 - 18:54
Berrocalen golak lider mantendu du Eibar (2-1)
Malaga garaitu du partida ikusgarri batean, azken minutuetan, Berrocalek 90. minutuan sartutako golari esker.
2023/01/09 - 01:04
Eibar, liderra Eivissari irabazita (1-0)
Gaizka Garitanoren mutilek Las Palmasen porrota aprobetxatu dute eta liderrak dira.
2023/01/05 - 16:25
Eibarrek Juan Carlos Arana aurrelaria fitxatu du
Vila-real taldetik helduko da talde armaginera, eta 2025era arte jantziko du gipuzkoarren elastikoa.