Eibar
2024/10/17 - 21:43
Eibarrek abonatuen inoizko kopururik handiena lortu du, 6.300
Horietako 4.200 Eibarrekoak dira; horrek, talde armaginaren iritziz, "indartu egiten ditu hiriak klubarekin duen konpromisoa eta sustraitzea".
2024/10/13 - 16:49
Altonaga: ''Dena izan dugu gure esku, berdinketa lortzeko, gutxienez''
Arene Altonagaren arabera, Eibarrek gehiago merezi izan du Athleticen aurka Ipuruan jokatutako derbian. Berak egin du berdinketaren gola armaginentzat, area kanpotik jaurtiketa ederra eginda, baina, azkenean, Athleticek lortu du garaipena, 1-2koa luzapenean sartuta.
2024/10/12 - 23:16
Eibar garaipenaren bidera itzuli da Eldense mendean hartuta (1-0)
Jon Bautistak lehen zatian sartutako gola nahikoa izan zaio hiru puntuak Ipuruan geratzeko, baina armaginak nagusi izan dira, eta markagailuko aldea handitu ahal izan dute.
2024/10/09 - 14:28
Campos: ''Badakigu Athletic zelako taldea den, derbia da eta gogotsu gaude Ipuruan garaipena lortzeko''
Ane Campos Eibar taldeko jokalariak armaginek Athleticen kontra urriaren 13an jokatuko duten F Ligako euskal derbiari buruz hitz egin du. Gipuzkoako eta Bizkaiko taldeen arteko neurketa ETB2n eta eitb.eus-en izango duzu ikusgai, igandean, 12:00etan, zuzenean.
2024/10/06 - 20:40
Eibarrek, ezin eutsita, 2-1 galdu du Espanyolen aurka
Armaginak aurretik iritsi dira atsedenaldira, baina bigarren zatian etxekoak nagusitu dira, eta hiru puntuak eskuratu dituzte etxean.
2024/10/05 - 20:54
Gol bat bere atean sartuta galdu du Eibarrek Sportingen aurka Ipuruan (1-3)
Jon Bautistak egin du partidako lehen gola, baina Sportingek handik gutxira lortu du berdintzea, eta atsedenaldia heldu baino lehen irauli du markagailua, Corpasek gola bere atean sartuta. Hirugarrena 94. minutuan egin dute.
2024/09/29 - 22:50
Eibarrek 1-0 galdu du Oviedoren aurka, eta punturik gabe bueltatu da Carlos Tartieretik
Talde armaginak denboraldiko lehen porrota jaso du Hypermotion Ligako zazpigarren jardunaldian, Real Oviedori egindako bisitan.
2024/09/28 - 16:46
Eibarrek lehen porrota jaso du Ipuruan, Levanteren aurka (0-3)
Talde armaginak, atezainaren kanporaketak baldintzatuta, ordubetetik gora jokatu du jokalari bat gutxiagorekin, eta horrek ondorioak izan ditu: hiru gol kontra. Levantek egoera aprobetxatu du eta hiru puntuak bereganatu ditu Ipuruan.
2024/09/23 - 01:59
Eibarrek berdindu du eta partida bat gutxiagorekin amaitu du Almeriaren aurka (2-2)
Edgar Gonzalezek bere atean sartutako gol batek eta Xeber Alkainen beste batek aurretik jarri dituzte armaginak markagailuan, baina Melamenek eta Rachadek berdinketa jarri dute. Luzapenean, bigarren txartel horia atera diote Sergio Alvarezi.
2024/09/15 - 23:02
Eibar 2-0 gailendu zaio Valentziari Ipuruan
Eibarrek bikain hasi du F Liga. Lehendabiziko jardunaldian, Betis menderatu zuen, eta gaur Valentziari irabazi dio Ipuruan. Lehenengo gola Elbak sartu du, eta bigarrena Monnecchi iritsi berriak lortu du, jaurtiketa eder bat eginda.
2024/09/14 - 22:55
Eibarrek bolada onean jarraitzen du Teneriferi irabazita (1-0)
Nolaskoainen gol batekin irabazi dute armaginek Ipuruan, eta orain arte jokatutako bost jardunaldietan puntuatu dute.
2024/09/10 - 01:37
Eibarrek denboraldiko bigarren garaipena lortu du, Albaceten irabazita (0-1)
Raul Lizoain Albaceteko atezainak partidako 17. minutuan bere atean egindako golari esker gailendu da Joseba Etxeberriaren taldea. Jokatutako lau jardunaldietan, armaginek ez dute neurketarik galdu.
2024/09/07 - 22:49
Eibarrek bikain hasi du F Liga, Betis nagusitasunez menderatuta (2-0)
Eibarrek 2-0 irabazi dio Betisi, gaur arratsaldean Ipuruan, F Ligako lehen jardunaldian, eta denboraldiko lehen hiru puntuak bereganatu ditu. Ane Camposek eta Esperanza Pizarrok sartu dituzte armaginen golak.
2024/09/04 - 22:04
Hashimoto: ''Asko lan egiten duen erdilaria naiz; baloiak lapurtzea da nire espezialitatea''
Eibarrek, asteazkenean, jokalari japoniarra aurkeztu du; hasi berri den denboraldirako egindako fitxaketetako bat da. Japoniako selekzioarekin internazionala bera, Kento Hashimoto Huescatik iritsi da: "Taldeari lagundu nahi diot, ahalik eta onen jardungo dut".
2024/09/04 - 16:30
Arene Altonaga: ''Taldea ilusioarekin eta gogotsu dago''
F Liga asteburu honetan hasiko da, eta Eibarrek Betis hartuko du larunbatean. Arene Altonaga taldeko kapitainari egindako elkarrizketa honetan, denboraldi berriari begira nola dauden kontatu du.
2024/09/03 - 12:40
Puertasek 93. minutuan sartutako golak puntu bat eman dio Eibarri (2-2)
Eibarrek eta Levantek bina berdindu dute bisitariak bi aldiz aurreratu diren neurketan. Armaginek bietan berdintzea lortu dute, eta gola sartzeko aukera gehiago izan dituzte.
2024/08/29 - 22:49
Kento Hashimoto eta Aritz Arambarri Eibarren arituko dira
Hashimoto Huescan aritu zen aurreko denboraldia; Arambarri, berriz, Leganesen.
2024/08/27 - 13:56
Toni Villa, Eibarko jokalari berria
Murtziako futbolaria Gironan aritu da orain arte, eta libre iritsiko da Eibarrera, 2026ra arteko kontratua sinatuta.
2024/08/23 - 23:51
Eibarrek berdindu egin du Racingen aurka, aldeko 0-2ko emaitza aprobetxatu ezinik (2-2)
Armaginek aurrea hartu dute Puertasen eta Carrilloren bi golekin, baina azken 10 minutuetan etxekoek puntu bat poltsikoratu dute Camara eta Martinen golekin, azken hori penaltiz.
2024/08/19 - 14:40
Berrocalek Eibar utzi du, Getafen jokatzeko
EA Sports Ligako Madrilgo taldeak Juan Berrocal fitxatu du Hypermotion Ligako talde armaginetik. Jokalari andaluziarrak bi denborali eman ditu Eibarren, 73 partida jokatuta.