F Liga
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Iñaki Goikoetxea, Eibar taldearen entrenatzaile berria

Debako teknikariak zuzenduko du Eibar F Ligan 2025-2026 denboraldian. Yerai Martin ordezkatuko du karguan.
Iñaki Goikoetxea
Iñaki Goikoetxea. Argazkia: @SDEibar

Iñaki Goikoetxea da Eibarren emakumezkoen lehen taldeko entenatzaile berria. Debakoak (Gipuzkoa) zuzenduko du talde armagina F Ligan 2025-2026 denboraldian. Goikoetxeak Yerai Martin ordezkatuko du karguan.

Armaginen teknikari berriak laguntzaile lanak egin zituen gizonezkoen Real Unionen, Dominikar Errepublikako selekzioan eta Amorebietan. Horrez gain, Real Unionen analista gisa aritu zen, eta Irungo taldeko lehen entrenatzaile karguan ere egon zen 2023ko partida batzuetan.

Emakumezkoen mailan, Iñaki Goikoetxea Realearen bigarren entrenatzailea izan zen 2018tik 2021era.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X