Fitxaketa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Pablo De Blasis, Eibar taldeko jokalari berria

Argentinarra da, FSV Mainz talde alemaniarretik dator eta 2020ra arte sinatu du talde armaginarekin.
Argazkia: Eibar
Argazkia: Eibar
Eibarrek Pablo de Blasis fitxatu du. Hegaleko erdilari argentinarrak 30 urte ditu, eta 2020ko ekainaren 30era arte sinatu du kontratua talde armaginarekin. FSV Mainz 05 taldean jokatu ditu azken bost denboraldiak, eta guztira 115 partida jokatu, 17 gol sartu eta 15 goleko pase eman ditu bertan. Alemaniara joan aurretik, Greziako Asteras Tripolisen eman zituen hiru denboraldi.

Jokalari azkarra da, baloia ondo erabiltzen du eta lan handia egiteko gaitasuna du.

 

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X