Lesioak
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Pedro Leonek eta Ivan Ramisek denboraldi hasiera galduko dute, lesioen eraginez

Ramisek mikro zuntz-haustura du eskuin hankako bizeps femoralean eta 2 edo 3 aste egongo da jokatu gabe. Pedro Leonek lunbalgia zorrotza du, eta 10 edo 15 egunerako baja da.
Pedro Leon. Argazkia: EFE
Pedro Leon, Getaferen aurkako partida baten. Argazkia: EFE

Pedro Leon eta Ivan Ramis Eibarko jokalariek denboraldi hasiera galduko dute, lesioen eraginez. Beraz, baja ziurrak dira, igande honetan talde armaginak jokatuko duen Huescaren aurkako partidarako.

Ivan Ramisek mikro zuntz-haustura du eskuin hankako bizeps femoralean, eta 2 edo 3 aste beharko ditu jokatzen hasteko. Bestalde, Pedro Leonek lunbalgia zorrotza du, eta 10 edo 15 egun emango ditu jokatu ezinda.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X