Athletic Club
2025/09/08 - 14:11
UEFAk hamar hilabeteko zigorra ezarri dio Yeray Alvarezi
Athleticeko jokalaria zigortuta zegoen, behin-behinean, joan den ekainaren 2an Manchester Uniteden kontrako Europa Ligako partidaren osteko kontrol batean positibo eman zuen eta. Erabakiaren arabera, otsailaren 2an hasi ahal izango da berriz entrenatzen, eta apirilaren 2tik aurrera, lehiatzen.
2025/09/07 - 16:47
Athleticek gol zaparrada jaso du San Mamesen (1-8)
20. minuturako, Bartzelona 0-3 zen aurretik markagailuan. Zuri-gorriak gogotsu zelairatu dira, baina ezer gutxi egin ahal izan dute Bartzelonako jokalarien nagusitasunaren aurrean.
2025/09/05 - 11:23
Valverde, Laporteren aferaren inguruan: ''Aurrera begiratu behar dugu''
Athleticek Aymeric Laporte fitxatu ezin izana "futbolean ematen diren egoeretako bat" dela esan du Ernesto Valverdek. "Orain aukerak ikusi eta aurrera egin behar dugu", erantsi du.
2025/09/04 - 16:54
Zubieta (Athletic): ''Bartzelonaren aurkako partidak zailak dira, baina gogoz irtengo gara''
Athleticek Bartzelonaren aurka jokatuko du San Mamesen, irailaren 7an, F Ligako 2. jardunaldiko partida. Maite Zubieta talde zuri-gorriko jokalariak EITB Mediarekin hitz egin du Barçaren aurkako neurketari buruz.
2025/09/03 - 19:34
Laporte ezin izango da Athleticen jokalari ibili, momentuz
Bilboko klubak jakinarazi duenez, FIFAk ukatu egin du Aymeric Laportek Athleticen jokatzeko Saudi Arabiako Futbol Federaziotik Nazioarteko Transferentzia Ziurtagiria (ZTB) lortzeko Espainiako Futbol Federazioak egindako eskaera.
2025/09/03 - 18:27
Iñigo De la Calle, abokatua: ''FIFAk ez die baimen berezirik emango Laporteri eta Athletici''
EITB Mediak Iñigo De la Calle Senn Ferrero bulegoko abokatuarekin hitz egin du Aymeric Laporteren kasuari buruz. Komunikabide batzuek diotenez, Athleticen eta Al-Nassrren artean adostuta zegoen fitxaketa, baina epez kanpo iritsi zen dokumentazioa. (Adierazpenak, gaztelaniaz)
2025/09/03 - 17:56
Lau partidako zigorra Valverdek, eta hiru Padillak, Betisen aurkako partidan ateratako txartel gorriengatik
Entrenatzaile zuri-gorriari ezarritako zigorraren oinarrian, arbitroari protesta egitea (bi partida) eta gutxiespen edo begirunerik eza adieraztea (bi partida) daude.
2025/09/02 - 22:14
Athleticek arazoak ditu Laporte Ligan inskribatzeko
Hainbat komunikabidek adierazi dutenez, astelehenean aurkeztu behar zuten dokumentazioaren zati bat, eta Al-Nassr klubari zegokiona ez zen bidali zehaztutako epea amaitu baino lehen. FIFA auzia aztertzen ari da.
2025/09/02 - 02:36
Unai Vencedorrek Levanten jokatuko du, Athleticek utzita, 2026ko ekainera arte
Erdilaria, 24 urtekoa bera, hirugarrenez arituko da utzita; izan ere, azken bi denboraldietan, Eibarren eta Racing Santanderren ibili da. Vencedor, horrenbestez, EA Sports Ligara bueltatu da.
2025/09/01 - 12:21
Athleticek hiru partida jokatu eta hirurak irabazi egin ditu, eta, gainera, lider dabil
Athleticek eta Betisek partida bizia eta parekatua jokatu dute (1-2). Talde zuri-gorriaren lehen gola Marc Bartrak egin du, bere atean, eta bigarrena, berriz, Paredesek, buruz. Neurketaren amaieran iskanbila izan da, eta epaileak Ernesto Valverde eta Padilla kanporatu ditu.
2025/09/01 - 00:52
Paredes: ''Ez gara horren ondo aritu, baina Europan ari den talde baten etxean irabazi dugu''
Aitor Paredes pozarren agertu da Athleticek 1-2 irabazi diolako Betisi, Cartujan, eta talde zuri-gorriaren bigarren gola berak sartu duelako.
2025/08/30 - 19:51
Valverde: ''Pellegriniren taldeak beti dira arriskutsuak erasoan''
Athleticeko entrenatzaileak Betisek erasorako duen potentziala azpimarratu du. "Pellegrinik zuzentzen dituen taldeak beti dira arriskutsuak erasoan, aurkariari aurpegira begiratzen baitiote", esan du. Txapeldunen Ligako egutegiaren inguruan, berriz, espero bezain gogorra dela adierazi du.
2025/08/30 - 16:41
Athleticek puntu bat eskuratu du Costa Adeje Teneriferen aurka (0-0)
Zuri-gorriek lehen hiru puntuak irabazita estreinatu nahi zuten Liga, baina itxaron egin beharko dute, denboraldiko lehen neurketa 0-0 amaitu baita. Etxekoak ahalegindu diren arren, Tenerife gehiago izan da.
2025/08/29 - 14:03
Ruiz de Galarreta: ''Zozketa ikusi ahala konturatzen zara Txapeldunen Ligak duen mailaz''
Iñigo Ruiz de Galarretak esan du Athleticentzat izugarria dela Txapeldunen Ligan lehiatu ahal izatea, eta aurkari zailak egokitu arren (Borussia Dortmund, Paris Saint-Germain eta Arsenal, besteak beste), ilusio handiarekin arituko direla eta dena emango dutela azpimarratu du.
2025/08/28 - 21:28
Dortmund, PSG eta Arsenal, Athleticen aurkari zailenen artean Txapeldunen Ligan
Guztira zortzi talde dira, eta horietatik lauren aurka jokatuko du San Mamesen, eta beste hainbeste bisitatuko ditu bere zelaietan.
2025/08/27 - 16:23
Ane Campos eta Olatz Santana, gogotsu, Athleticekin denboraldiari ekiteko
Olatz Santana eta Ane Campos Athleticen fitxaketa berriak dira. Santana atezaina Realetik heldu da Bilboko taldera, eta Campos aurrelaria, Eibarretik. Biak ala biak gogotsu azaldu dira 2025-2026 denboraldiari ekiteko.
2025/08/26 - 23:12
Lekuek giharretako lesioa du eskuineko aduktorean
Baliteke Iñigo Lekue Betisen aurkako partidarako prest ez egotea, astearte goizean Lezaman entrenatzen ari zela lesioa min hartu du eta.
2025/08/26 - 00:56
Sancetek garaipena eman dio Athletici Rayoren aurka, lesiotik itzuli berritan (1-0)
Iñigo Perezen taldeak ez die erraztasunik eman zuri-gorriei, lehen zatian batez ere; baina penaltiz egindako golari esker, Bilboko taldeak bi garaipen lortu ditu elkarren segidan.
2025/08/26 - 00:28
Sancet: ''Golak sartzeak konfiantza ematen dit''
Jokalari nafarrak garaipena eman dio Athletici Rayoren aurkako partidan, penaltiz gola eginda, lesioaren ostean jokatutako lehen partidan.
2025/08/24 - 20:29
Valverde: ''Partida zaila baina erakargarria da, antzeko taldeak garelako''
Ernesto Valverde Athleticeko entrenatzaileak EA Sports Ligako 2. jardunaldian Rayo Vallecanoren aurka jokatuko duten partidaz hitz egin du.