Hurrengo denboraldia
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Terzic alemaniarra, Athleticeko entrenatzaile izatetik oso gertu

Hainbat hedabidek baieztatu dute Borussia Dortmundeko entrenatzaile ohia aukeratu duela Jon Uriarteren zuzendaritzak Ernesto Valverde ordezkatzeko, datorren denboralditik aurrera.

Edin Trzic posible futuro entrenador del Athletic Club
Terzic eraikina. Argazkia: EFE

Edin Terzic izango da Ernesto Valverderen ordezkoa Athleticen aulkian. Hala baieztatu dute hainbat hedabidek azken orduetan, eta badirudi alemaniarrak akordioa lortu duela Jon Uriarte buru duen zuzendaritza batzordearekin.

Bere izena Andoni Iraolaren itzalean entzuten zen, baina Bounemoutheko egungo teknikariaren aukerak indarra galdu du.

Terzic (aita bosniarra eta ama kroaziarra ditu) ez da ezezaguna. 2022-23 denboraldian Bundesligako txapeldunordea izan zen Borussia Dortmundekin, eta txapeldun izateko aukerei eutsi zien azken jardunaldira arte.

2020-21 denboraldian Kopa erdietsi zuen, eta Txapeldunen Ligako finala galdu zuen Real Madrilen aurka 2024an. 

Terzicek bere erabakiz utzi zuen Borussia 2024ko ekainaren 13an.

Erasoan eta aurkariaren zelaian jokatzea gustuko duen entrenatzailea da.

 

Zure interesekoa izan daiteke

Yuri Berchiche prentsa aurrekoan
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Yuri Berchiche: “Ez gaude nahi genuen tokian, eta Osasunaren aurkako partida final bat da"

Yuri Berchichek ahotsa jarri dio Athleticen une kritikoari, irregulartasunak, zalantzek eta sailkapenaren presioak markatuta. Hegaleko atzelariak aitortu du egoerak beregan eragin emozionala izan duela "gau askotan ez dut lorik egin”; eta taldeak Europari begiratu arren, beherantz ere adi egon behar duela.  Zazpi jardunaldi aurretik izanda, Osasunaren aurkako lehia "partida giltzarria"dela adierazi du, zailtasun handiagoak saihesteko eta helburuei berriro lotzeko. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X