Clara Pinedok 2030era arte berritu du kontratua Athleticekin
Jon Uriarte eta Clara Pinedo. Irudia: Athletic Club
Athleticek eta Clara Pinedok akordioa lortu dute jokalariaren kontratua lau denboraldiz luzatzeko, 2030eko ekainaren 30era arte.
Harrobiko jokalaria 2019-20 denboraldian iritsi zen Bizkerre FT taldetik. Gaztea izan arren, denboraldi honetan 100 partiden langa gainditu du lehoi gisa (117). 2021eko ekainean debutatu zuenetik, 21 gol sartu ditu guztira.
Aurten, ezin izan zuen Ligako zortzigarren jardunaldira arte jokatu, denboraldiaurreko azken partidan sorbaldan min hartu zuelako. Horren ondorioz, ebakuntza egin zioten.
Pinedo oso pozik agertu da kontratua 2030era arte luzatzeagatik: "Athleticekin kontratua berritzea izan da niretzat aukera bakarra. Elastiko hau janztea txikitatik amestu dudan gauza izanik, berezia da".
Zure interesekoa izan daiteke
Iñaki Williams ez da Ghanaren deialdian izango, arazo fisikoak dituelako
Ghanak gaur goizean iragarri duenez, aurrelari zuri-gorria Austria eta Alemaniaren aurka jokatu beharreko lagunartekoetarako deialditik atera da, Betisen aurkako partidan jasotako kolpe baten ondorioz.
Jon Uriarte, salatutako mehatxuen gainean: “Niri indarra ematen didate horrelako gauzek”
Athleticen presidenteak salatu du mehatxuak egin dizkitoela, eta horiek ere izan ditu hizpide, asteartean, klub zuri-gorriaren hauteskundeak maiatzaren 8an izango direla iragarri duen agerraldian.
Honela iragarri du Jon Uriartek Athleticen hauteskundeetako data
Bilboko klubaren presidenteak, San Mamesen asteartean egindako prentsaurrekoan, azaldu du bere iritziz eta berak zuzentzen duen Batzarraren ustez, aukeratutako eguna, maiatzaren 8a, egokiena dela hauteskundeak egiteko.
Uriartek iragarri du Athleticen hauteskundeak maiatzaren 8an izango direla
Presidente zuri-gorriak prentsaurrekoa eman du San Mamesen. Valverderi eskerrak emanez hasi du agerraldia, eta, ondoren, hauteskundeak noiz egingo diren iragarri du. Era berean, bere burua bozetara berriro aurkeztuko duela baieztatu du Uriartek, aurkarien zain. Horren harira, agintari zuri-gorriak esan du ez dakiela beste presidentegairik aurkeztuko ote den prozesura.
Iñaki Williamsi omenaldia egin diote San Mamesen, Athleticekin 500. partida jokatu ditu eta
Talde zuri-gorriaren egungo kapitainak garaikurra jaso du. Oscar de Marcos aurreko kapitainak eman dio; azken urteetan, De Marcosi berari, Iker Muniaini eta Markel Susaetari egin diete omenaldia.
Sancet: “Gaurko hiru puntuekin gora begiratu behar dugu"
Oihan Sancet Athleticeko jokalariaren adierazpenak, Betisen aurka 2-1 irabazi ostean, EA Sports Ligako 29. jardunaldiko partidan.
Athleticek sufritu egin du Betis San Mamesen mendean hartzeko (2-1)
Dani Vivianek eta Oihan Sancetek egin dituzte etxekoen golak, eta Fornalsek aldea murriztu du amaitzeko ordu erdiren faltan.
Athleticek jipoia hartu du Bartzelona liderraren etxean (7-1)
Zuri-gorriek porrot argia jaso dute F Moeve Ligako 23. jardunaldiko partidan. Atsedenaldirako, bilbotarrak 4-0 izan dira atzetik. Daniela Agotek egin du bizkaitarren gol bakarra.
Valverdek, bere agurrari buruz: "Aspalditik hausnartutako erabakia da"
Betisen bisita jaso aurreko prentsaurrekoan, atzo Ernesto Valverdek denboraldi amaieran Athleticeko aulkia utziko duela baieztatu ostean, gaur lehen azalpenak eman ditu.