EA Sports Liga
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Athleticek sufritu egin du Betis San Mamesen mendean hartzeko (2-1)

Dani Vivianek eta Oihan Sancetek egin dituzte bilbotarren golak, eta Fornalsek aldea murriztu du amaierarako ordu erdiren faltan.

BILBAO, 22/03/2026.-El defensa del Athletic Club de Bilbao Dani Vivian (c) celebra su gol contra el Betis, durante el partido de la jornada 29 de LaLiga entrel el Athletic Club y el Real Betis, este domingo en el estadio de San Mamés en Bilbao.-EFE/ Javier Zorrilla
Dani Vivianek denboraldiko bere lehen gola sartu du. Argazkia: Efe.

Athleticek garaipen garrantzitsua lortu du Betisen aurka San Mamesen jokatu den EA Sports Ligako 29. jardunaldiko partidan. Vivian, Sancet eta Fornals izan dira neurketako golegileak. 

Zuri-gorriek bizi hasi dute partida eta Laportek eta Sancetek arriskua sortu dute lehen minutuetan, Pau Lopezek babestutako atearen inguruan.

Andaluziarrak, berriz, kontraerasoan jokatzen saiatu dira, baina eraginkortasunik gabe.

11. minutuan, Yuri urrutitik saiatu da, baina jaurtiketa gehiegi gurutzatu du eta baloia kanpora joan da, zutoinetik oso gertu.

Lehoien gola 25. minutuan iritsi da, erasoko jokaldi luze batean. Azken errematea Dani Vivianek egin du, Iñaki Williamsen pasea aprobetxatuta. Erdiko atzelariak aurtengo denboraldian egin duen lehen gola da. 

Bigarren gola atsedenaldiaren atarian egin dute bilbotarrek. Hasiera batean, epaileak baliorik gabe utzi du, Sancet golegilea jokoz kanpo egon dela pentsatuta, baina VARetik gola arauzkoa dela esan diote, eta bizkaitarrak 2 eta 0 aurretik joan dira atsedenaldira. 

Bigarren zatia hasteko, Pellegrinik hiru aldaketa egin ditu. Valverdek, bat ere ez.

54. minutuan, hirugarrena gertu izan dute bilbotarrek Berenguerrek egindako jaurtiketa batean, Sancetek pasea emanda, baina andaluziarren atezainak baloia kornerrera desbideratu du.

Ondoren, Betisek izan du aukera, Abderen bidez, baina bere jaurtiketari erantzun ona eman dio Unai Simonek.

Hurrengo aukeran ez dute huts egin. Fornalsek falta bat jaurti du zuzenean eta baloia bilbotarren atean sartu du.

Minutu bat geroago, Bakambuk Athleticen atea zulatu du, baina epaileak baliorik gabe utzi du gola, jokoz kanpoko posizioagatik. 

Azkenean, hiru puntuak Bilbon geratu dira, sufrituta bada ere. Lehoiek orain 38 puntu dituzte, eta hiru puntura dute Celtaren seigarren postua..

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X