Valverde: "Guk baino baino hobeto jokatu dute, joko puntu bikainean daude eta aitortu beharra dago"
Realak 0-1 irabazi dio Athletici San Mamesen jokatu den Errege Kopako finalerdietako joaneko partida. Talde txuri-urdina zuri-gorria baino askoz hobeto ibili da kanporaketako lehen norgehiagokan, eta sari handiagoa ere merezi izan du Katedralean.
Zure interesekoa izan daiteke
FIFAk Athletic sartu du bere zerrenda beltzean, eta 2028ra arte fitxatzea galaraziko lioke
Balizko zigorrak fitxaketak egin ahal izateko hiru leiho barne hartuko lituzke. Hala ere, baliteke talde zuri-gorriak urraketa garaiz zuzentzea, eta inolako ondoriorik ez izatea. Zentzu horretan, Ibaigaineko iturriek ziurtatu dutenez, Athletic zerrenda horretan sartzeak "ez du zigorrik ekarriko".
Gorka Iraizoz: "Kanporaketa berdinduta ikusten dut; bi taldeak daude indartsu eta ilusio handiz"
Athleticeko atezain ohiak Kopako hiru final jokatu zituen talde zuri-gorriarekin, 2009an, 2012an eta 2015ean; EITB harekin izan da, Bizkaiko taldeak eta Realak jokoan izango duten finalerdia hizpide.
Valverde: "Derbi batean, aldeak beti murrizten dira"
Athleticeko entrenatzaileak prentsaurrekoa eman du Errege Kopako finalerdiko joaneko derbiaren bezperan. "Ez zait asko axola faboritoa nor den, ez baitizu ezer ziurtatzen", esan du prestatzaile zuri-gorriak. "Finalerdi polita da, tentsio eta ilusio handikoa bi taldeetako zaleentzat", gaineratu du.
Itxaso Uriartek Athletic utzi du, taldean bost denboraldi eman ondoren
Erdilari gasteiztarrak 80 partida jokatu ditu Bilboko taldean; Realetik ailegatu zen talde zuri-gorrira, 2021ean.
Mikel Jauregizar: "Honek indar asko ematen digu datorrenari aurre egiteko"
Athleticeko jokalaria talde bilbotarrak Levanteren aurka lortutako garaipenaz aritu da. Zuri-gorriak 4 eta 2 gailendu dira San Mamesen, espero baino gehiago sufrituta.
Gehiegi sufrituta garaitu du Athleticek Levante San Mamesen (4-2)
Guruzetak (2), Serranok eta Navarrok sartu dituzte zuri-gorrien golak, baina Levantek, jokalari bat gutxiagorekin, 2 gol sartu ditu.
Athleticek porrot latza jaso du Sevillan (4-0)
Athleticek 4-0 galdu du igande honetan Sevillaren etxean, F Moeve Ligako 19. jardunaldiko partidan. Lehen zatian jarri zaie kontra zuri-gorriei, eta bigarrenean aldaketak egin arren, ez dira markagailua iraultzeko nahikoa izan.
Valverde: "Kopako finalerdian dena irekita dago, eta polita izango da zaleentzat"
Athleticeko entrenatzailearen ustez, "kanporaketa honetan dena irekita dago, eta zaleentzat polita izango da". "Oraintsu jokatu dugu Realaren aurka, eta guretzat partida zaila izan zen. Zaila izango da, tentsioa egongo da. Finalerdia da. Ontzian zegoen edozein aurkari zaila izango zen", adierazi du Valverdek.
Ernesto Valverde: "Hemendik aurrerako neurketa guztiak final moduan hartzen ditut"
Athleticek behar beharrezkoak ditu hiru puntuak Ligan okerrera ez egiteko, jaitsiera postuak hiru puntura baitituzte. Valverdek hemendik aurrerako neurketa guztiak final moduan hartzen ditu.