Bartzelonak Athletic lotsagarri utzi du Superkopan, gainetik pasa eta bost gol sartuta (5-0)
Talde zuri-gorriak lau gol jaso ditu lehen zatian, blaugranen oldea gelditu ezinik. Bigarren zatian, norgehiagoka erabakita zegoela, neurketaren erritmoak behera egin du nabarmen.
Athleticek porrota jaso du Bartzelonaren aurka Saudi Arabian jokatu den Superkopako lehen finalerdian. Ernesto Valverderen taldeak ez du apenas oztoporik jarri, eta Kataluniako taldea askoz gehiago izan da. Zuri-gorriek defentsan ahultasun kezkagarria erakutsi dute.
Athleticek ez du neurketa gaizki hasi, aurkariaren area zapaldu baitu lehen minutuetan. Paredesek buruz errematatu du korner batean, eta haren burukada arriskutsua Eric Garciak ere buruz desbideratu du.
Handik gutxira, Raphinhak lehen abisua eman du, baina erdiraketak ez du errematatzailerik aurkitu, Unai Simon atzean utzi ostean. Atezain zuri-gorriak ez du asmatu irteeran.
Ondoren, Sancet saiatu da, baina jaurtiketa Joan Garciaren eskuetara joan da. Jarraian, Pedrik eta Ferminek Simon esutan jarri dute, eta Murgiako atezainak bi jaurtiketak aparteko arazo barik gelditu ditu.
Blaugranen setioa areagotu egin da Athleticen defentsa hauskorraren aurrean, eta gol zaparrada hasi da. Ferran Torresek markagailua ireki du area txikitik baloi bat errematatuz.
Bederatzi minutu geroago, Ferminek, Raphinharen jokaldi baten ondoren, bigarrena egin du, bigarren zutoinean bakarrik errematatu du brasildarraren erdiraketa. Hiru minutu geroago, Roonyk 3-0ekoa jarri du jaurtiketa gurutzatu baten bidez. Simon ez da batere fin ibili jokaldian.
Rafinhak lehen zatiko gol-zaparrada itxi du, laugarrena eginez. Atezain zuri-gorriak ezer gutxi egin ahal izan du brasildarraren jaurtiketa bikainaren aurrean. Athleticen lehen zatiko aukera argi bakarrean, Oihan Sancetek zutoinera bidali du baloia, Berenguerren erdiraketa ederraren ostean. Horrela bukatu da lehen zatia, ordurako kanporaketa guztiz erabakita zegoela.
Bigarren zatia ez da hobeto hasi, Bartzelonak bosgarrena egin duelako, Raphinharen eskutik. Golaren ondoren, espero zen bezala, norgehiagokaren erritmoak behera egin du nabarmen, Flicken taldeak azeleragailua sakatzeari utzi baitio, eta finalera begira jarri da.
Bigarren zatian zelairatu den Unai Gomezek abagune argia izan du 75. minutuan, baina errematea kanpora joan zaio. Athleticek gol bat baino gehiago sartzeko aukerak izan ditu, baina aurkariaren ate aurrean kamuts jarraitzen du.
- Fitxa teknikoa:
5 - Bartzelona: Joan Garcia; Kounde, Cubarsi, Eric, Balde (Gerard Martin, 64.m); De Jong (Marc Bernal, 64.m), Pedri (Dani Olmo, 72.m), Fermin; Roony Bardghji (Lamine Yamal, 72.m), Ferran eta Raphinha (Rashford, 64.m).
0 - Athletic: Unai Simon; Areso, Vivian, Paredes, Adama Boiro (Lekue, 57.m); Jauregizar, Rego (Selton Sanchez, 61.m); Berenguer, Ohian Sancet (Galarreta, 55.m), Robert Navarro (Unai Gomez, 55.m); eta Iñaki Williams (Guruzeta, 55.m).
Golak: 1-0, 22.m: Ferran Torres; 2-0, 30.m: Fermin; 3-0: 34.m: Roony Bardghji; 4-0, 38.m: Raphinha; 5-0, 52.m: Raphinha.
Epailea: Gaztela-Mantxako Isidro Diaz de Mera Escuderos. Ez du txartelik erakutsi.
50.141 ikusle bildu dira Jiddako (Saudi Arabia) Alinma Stadium futbol-zelaian.
Zure interesekoa izan daiteke
Maroan: “Hurrengo partidetan dena emango dugu”
Maroan Sannadi Athleticeko jokalariaren adierazpenak, EA Sports Ligako 30. jardunaldiko partidan Getaferen aurka 2-0 galdu ondoren.
Athleticek porrota jaso du Getaferen aurka, eta Europako postuetatik urrundu da (2-0)
Zirkulazioan argitasunik gabe eta azken metroetan asmatu gabe, zuri-gorriek ia ez dute aurkariaren atea urduritu, eta amore eman dute Getaferen aurrean.
Athleticek azken hatsean irabazi dio Levanteri (0-1)
Athleticek asko kostata irabazi dio Levanteri, F Moeve Ligako azken sailkatuari, hain justu ere. Partida oso parekatua izan da. Talde zuri-gorriak, baina, ez du amore eman, eta Ane Camposek 92. minutuan sartu du garaipenaren gola.
Valverde: “Nico Williams oso ondo dago, minik gabe eta jokatzeko aukerekin"
Nico Williamsen itzulera da nobedade nagusietako bat Ernesto Valverde Athletic Clubeko entrenatzaileak Getaferen aurka igande honetan jokatuko duen partidarako deitutako 24 futbolarien zerrendan.
Clara Pinedo Athleticeko jokalaria, berritasun nagusia Espainiako selekzioaren deialdian
Irene Paredes legazpiarra berriro sartu da zerrendan, eta Adriana Nanclares Athleticeko atezaina eta Aiara Agirrezabala Realeko atzelaria ere ageri dira bertan.
Yerayk jokatzeko baimena du, hamar hilabeteko zigorra beteta
Athleticeko erdiko atzelariak positibo eman zuen, 2025eko maiatzean, doping-kontrol batean. Otsailaren 2an hasi zen Lezaman entrenatzen, eta orain, Ernesto Valverdek hala erabakiz gero, baimena du berdegunera bueltatzeko.
Jon Uriartek bi egunetan lortu ditu Athleticeko presidentetzarako bere hautagaitza balioztatzeko gutxieneko 2.070 abalak
Momentuz, talde bilbotarraren hauteskundeetara aurkeztuko dela iragarri duen bazkide bakarra da; hauteskundeak maiatzaren 8rako deituta daude.
Jon Uriartek bere hautagaitza ofizial egin du: “Athletic askoz handiagoa egitera gatoz"
Bilboko taldearen bulegoetan aurkeztutako hautagaitzak oraingoz beste zortzi kide ditu: Jon Salinas, Xabi Alvarez, Ibon Naberan, Nacho Uriguen, Roque Echaniz, Jon Ruigomez, Laura Ruiz de Azua eta Josetxu Urrutia.
Athleticek ezin izan du Atletico menderatu, nahiz eta koltxoneroak bat gutxiago izan (1-2)
Athleticek 1-2 galdu du Atletico Madrilen aurka San Mamesen jokatu dute F Moeve Ligako 24. Jardunaldiko partida. Atletico jokalari bat gutxiagorekin geratu da 35. minutuan eta Nerea Nevadok gola sartu du ia jarraian. Hala ere, Penalvo eta Oterminen golek garaipena eman diete Atleticori.
Athleticeko Kudeaketa Batzordeak ofizialki deitu ditu hauteskundeak maiatzaren 8rako
Hautagaitzak "formalki eta osorik" aurkezteko epea apirilaren 9an hasi eta hilaren 18an amaituko da.