Espainiako Superkopa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Iñaki Williams: "Agian hitzak ez ziren egokiak izan, baina ez naiz damutzen"

18:00 - 20:00

Iñaki Williams eta Ernesto Valverde Espainiako Superkopako finalerdiaren atariko prentsaurrekoan, Saudi Arbian. Irudia: EITB

"Ikusitakoa ikusita, naturala izatea eta gauzak norberak pentsatzen duen bezala esatea... askotan kontu pixka bat izan behar da, baina egia da gure zaleentzat gogaikarria dela. Agian formak ez ziren zuzenak izan, baina ziurrenik bihar etxetik kanpo jokatzea bezala izango da, jarraitzaile asko izango ez ditugulako", deitoratu du aurrelari zuri-gorriak. Ernesto Valverde Athleticeko entrenatzailea, ostera, pragmatikoago azaldu da berriro. "Pozik gaude hemen", esan du. Hala ere, "beste formato batekin, gure publikoarekin, aukera gehiago izango genituzke", onartu du prestatzaile zuri-gorriak.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X