Espainiako Superkopa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Athleticek bere laugarren Superkopa bilatuko du Saudi Arabian, Yuri eta Laporte gabe

Asteazkenekoa zuri-gorrien hamabigarren partida izango da txapelketa horretan. Gainera, Valverdek bere hirugarren Superkopa irabazteko aukera du, Cruyff eta Guardiola entrenatzaileekin berdintzeko abagunea.

Athletic llegada a Yeda Arabia Saudi Supercopa de España
18:00 - 20:00

Athletic Yedara (Saudi Arabia) iritsi den unea. Irudia: EITB

Athleticek Espainiako laugarren Superkopa lortu nahi du bere zortzigarren parte-hartzean. Txapelketak 42. edizioa ospatuko du. Asteazkenean hasiko da Saudi Arabian, talde zuri-gorriaren eta Bartzelonaren arteko finalerdiarekin.

Asteazkenekoa zuri-gorrien hamabigarren partida izango da txapelketan, horietatik bederatzi Bartzelonaren aurka, bi Real Madrilen kontra eta bat Atletico Madrilen aurka jokatu dituzte.

Bestalde, Ernesto Valverde Athleticeko prestatzaileak bere hirugarren Superkopa irabazteko aukera du, Johan Cruyff eta Pep Guardiola entrenatzaileekin berdintzeko abagunea.

Valverdek 2015ean eskuratu zuen Superkopa Athleticekin, Bartzelona mendean hartuta, urte horretan Luis Enriquek zuzentzen zuen Kataluniako taldea, eta 2018an Bartzelona berarekin, Tangerren jokatutako neurketa bakarreko finalean Sevillari 2-1 irabazi ondoren.

Aymeric Laportek eta Yuri Berchichek min hartuta jarraitzen dute, eta astelehen honetan ez dira Saudi Arabiara joan. Valverdek 25 jokalari eraman ditu: Unai Simon; Areso, Vivian, Paredes, Adama; Jauregizar, Galarreta; Iñaki Williams, Sancet, Nico Williams; Guruzeta; Padilla, Santos; Gorosabel, Monreal, Lekue; Vesga, Rego, Selton, Unai Gomez, Eder Garcia; Robert Navarro, Berenguer, Nico Serrano eta Izeta.

Talde zuri-gorriak azken lan saioa egin du astelehen honetan Lezaman. Athleticek Hyatt Jeddah hotelean hartuko du ostatu Yedan, txapelketa jokatzen den hirian.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X