Amaitu da Pekeren etapa Athleticen
Ainize Barea, Peke izenez ezagunagoa, eta Athletic Cluben arteko istorioa bere amaierara iritsi da. Talde zuri-gorriak astelehen honetan egin du ofizial aurrelari bizkaitarrarekin akordioa lortu duela bere kontratua bertan behera uzteko, nahiz eta hasiera batean 2026ko ekainaren 30era arte luzatu.
Pekek 33 urte ditu, eta 2021eko udan iritsi zen Lezamara, Deportivo Abancan aritu ostean. Ordutik, 63 partidu ofizialetan defendatu du elastiko zuri-gorria, eta 10 gol egin ditu.
Bilbon egindako ibilbideak eten bat izan zuen 2024ko martxotik aurrera, orduan hartu baitzuen kirol-baja bat haurdunaldiagatik. Bakarkako lanean hilabete batzuk eman ondoren, 2025eko urtarrilean itzuli zen entrenamenduetara.
Azken denboraldiaurre honetan, aurrelariak hiru partidatan hartu du parte eta Javi Lergak Ligako lehen bi jardunaldietarako egin zituen deialdietan sartu zen, Tenerife eta Bartzelonaren aurka. Hala ere, ez zuen minuturik izan konpromiso horietako batean ere.
Zure interesekoa izan daiteke
Ernesto Valverde: "Celtak beti sortzen dizkigu arazoak; atera iristea eta zehatzagoak izatea falta zaigu"
Ernesto Valverdek prentsaurrekoa eman du igande honetan jokatuko duen Celtaren aurkako partidari begira. Adierazi duenez, taldea ondo dago, baina partida zaila izango da eta, Laporteren lesioa dela eta, Iker Monrealek jokatuko du. (Bideoa gazteleraz)
Iñigo Ruiz de Galarreta: "Talde guztiaren lanarekin lortu dugu atea hutsean mantentzea"
Ruiz de Galarreta pozik agertu da taldeak egindako lanarekin.
Txapeldunen Ligako seigarren jardunaldiko Athletic-PSG (0-0) neurketaren laburpena
Athleticek eta PSGk golik gabe berdindu dute San Mamesen, Txapeldunen Ligako seigarren jardunaldian, Valverderen taldeak lan bikaina egin du defentsan. Unai Simonek Europako txapelduna geldiarazi du, eta talde zuri-gorriari Europako txapelketa nagusian bizirik mantentzen duen puntu bat eman dio.
Athleticek ederki defendatu eta puntu bat bildu du Europako txapeldunaren aurka (0-0)
Unai Simon ikusgarri batek PSG geldiarazi du San Mamesen, eta, horri esker, talde zuri-gorriak meritu handiko puntua lortu du.
Laportek giharretako lesio "larria" du, eta 2026ra arte ez du berriro jokatuko
Diagnostiko honekin, atzelariak Valverderen taldeari urtea bukatzeko geratzen zaizkion lau neurketak galduko ditu, Txapeldunen Ligakoa PSGren aurka, Ligako biak, Celta eta Espanyolen kontra, eta Kopako kanporaketa Ourenseren aurka.
Yuri Berchiche: ''Niretzat PSGren aurkako partida oso berezia izango da''
"Egin behar dugunaren adibiderik onena Atleticoren aurkako larunbateko partida da. Hori da denok ikusi nahi dugun Athletic. Horrela zelairatzen bagara, partida irabazteko aukera gehiago izango ditugu", azpimarratu du atzelariak San Mamesen eskaini zuen prentsaurrekoan.
Athleticek aukerekin jarraitzea bilatuko du San Mamesen, PSG Europako egungo txapeldunaren aurka
Bost jardunalditan lau puntu lortuta eta final-hamaseirenetako txartela ematen duen 24. postutik bi puntura, Ernesto Valverderen taldeak ez du amore eman nahi eta bizirik mantendu nahi du azken bi jardunaldiei begira.
Aymeric Laportek gihar lesioa du, eta partida batzuk emango ditu jokatu ezinik
Athleticeko atzelariak, larunbatean, talde zuri-gorriak Atletico Madrilen aurka jokatu zuen partidan, berdegunea utzi behar izan zuen. Aitor Paredes zigortuta dagoela, Ernesto Valverdek soilik erdiko atzelari bat du Paris Saint-Germainen aurkako neurketarako.
Athleticek jarraipena eman dio bolada onari Levante garaituz (1-0)
Athleticek 1-0 irabazi dio Levanteri Lezaman jokatu den F Moeve Ligako 13. jardunaldiko partida. Daniela Agotek sartu du partidako gol bakarra, bere taldeari hiru puntuak emanez.
Athleticek mendean hartu du Atletico (1-0)
Euskal taldea nagusi izan da jokoan une oro, eta Berenguerrek sartu du garaipenaren gola.