Mediku-txostena
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Oihan Sancetek giharretako lesioa du eskuin hankako femoralean

Hala jakinarazi du klubak asteazken honetan, ohar baten bidez. Badirudi, oraingoz larunbat honetan Atletico Madrilen aurkako ligako partidarako ez dela prest egongo, eta ikusteke dago Europa Ligako Erromaren kontrako neurketa jokatzeko moduan egongo den.
Oihan Sancet, igandeako gola sartu baino lehen egindako jaurtiketan. EFE
Oihan Sancet, igandeako gola sartu baino lehen egindako jaurtiketan. EFE

Oihan Sancet Athleticen jokalariak giharretako lesioa du eskuin hankako femoralean, klubak asteazken honetan ohar batean jakinarazi duenez. Sancetek aldageletarako bidea hartu behar izan zuen joan den igandean, Valladoliden kontrako ligako partidaren 68. minutuan, min hartuta. Gol bat sartu zuen.

Taldeak ez du zehaztu zenbat denbora beharko duen osatzeko, baina badirudi ez dela aste honetan Atletico Madrilen kontrako ligako hitzordurako prest egongo. Zalantzan dago, era berean, datorren astean, martxoaren 6an, Erromaren aurka duten Europa Leagueko final zortzirenetako joanekoa jokatzeko moduan egongo den ala ez.

Bestetik, Nico Williamsek ere ezin izan du asteazken goizeko entrenamenduan parte hartu, gripeak jota dagoelako.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X