Athletic-Bartzelona, goi-mailako kanporaketa San Mamesen
Athleticek Bartzelonaren aurka jokatuko du Errege Kopakop final-laurdenetako kanporaketa, partida bakarrera, San Mamesen.
Bilbotarrak galtzailea atera dira Bartzelonarekin jokatu dituzten azken bederatzi kanporaketetan, eta blaugranak 1959-1960 denboraldian kanporatu zituzten azken aldiz, duela 60 urte.
Orduko final-laurdenetan, Bartzelonak irabazi zuen Nou Campen jokatutako joaneko partida, 3-1 (Kubala 2 eta Tejada/Koldo Aguirre), baina lehoiek kanporaketa irauli zuten astebete geroago San Mamesen, 3 eta 0eko emaitzari esker (Jose Luis Artetxe, Jesus Garay eta Felix Markaida).
Ondorengo bederatzi kanporaketak Bartzelonaren alde izan ziren: 1970-1971, 1989-1990, 2010-2011 eta 2016-2017 denboraldietako final-zortzirenak, 1967-1968, 1982-1983 eta 2015-2016 denboraldietako final-laurdenak, eta 1980-1981 eta 1985-1986 denboraldietako finalerdiak.
Datorren astean San Mamesen jokatuko dena, bien arteko 17. norgehiagoka izango da, bederatzi finalak kontuan izan gabe. Oraingo honetan, baina, kanporaketa partida bakarrera jokatuko da.
Denboraldia Joanekoa Itzulikoa Kanporaketa Sailkatuta
1929-1930 ATH 2-BAR 1 BAR 4-ATH 3 1/2 Athletic
1944-1945 BAR 1-ATH 2 ATH 3-BAR 1 1/8 Athletic
1950-1951 BAR 0-ATH 0 ATH 1-BAR 2 1/2 Bartzelona
1953-1954 BAR 4-ATH 2 ATH 1-BAR 1 1/4 Bartzelona
1954-1955 BAR 0-ATH 2 ATH 2-BAR 2 1/2 Athletic
1957-1958 ATH 2-BAR 0 BAR 4-ATH 3 1/2 Athletic
1959-1960 BAR 3-ATH 1 ATH 3-BAR 0 1/4 Athletic
1967-1968 BAR 3-ATH 1 ATH 0-BAR 0 1/4 Bartzelona
1970-1971 ATH 1-BAR 0 BAR 3-ATH 0 1/8 Bartzelona
1980-1981 BAR 2-ATH 0 ATH 1-BAR 2 1/2 Bartzelona
1982-1983 ATH 1-BAR 0 BAR 3-ATH 0 1/4 Bartzelona
1985-1986 BAR 1-ATH 0 ATH 1-BAR 2 1/2 Bartzelona
1989-1990 ATH 0-BAR 1 BAR 1-ATH 0 1/8 Bartzelona
2010-2011 BAR 0-ATH 0 ATH 1-BAR 0 1/8 Bartzelona
2015-2016 ATH 1-BAR 2 BAR 3-ATH 1 1/4 Bartzelona
2016-2017 ATH 2-BAR 1 BAR 3-ATH 1 1/8 Bartzelona
Zure interesekoa izan daiteke
Valverde: “Hiru puntu nola edo hala lortzeko premia dugu"
Ernesto Valverdek ohartarazi du egun Athleticek “lasai egoteko puntuak” falta dituela, eta orain helburua “nola edo hala” irabaztea dela, Europarako txartel ematen duten postuetara begira egon beharrean.
Maroan: “Hurrengo partidetan dena emango dugu”
Maroan Sannadi Athleticeko jokalariaren adierazpenak, EA Sports Ligako 30. jardunaldiko partidan Getaferen aurka 2-0 galdu ondoren.
Athleticek porrota jaso du Getaferen aurka, eta Europako postuetatik urrundu da (2-0)
Zirkulazioan argitasunik gabe eta azken metroetan asmatu gabe, zuri-gorriek ia ez dute aurkariaren atea urduritu, eta amore eman dute Getaferen aurrean.
Athleticek azken hatsean irabazi dio Levanteri (0-1)
Athleticek asko kostata irabazi dio Levanteri, F Moeve Ligako azken sailkatuari, hain justu ere. Partida oso parekatua izan da. Talde zuri-gorriak, baina, ez du amore eman, eta Ane Camposek 92. minutuan sartu du garaipenaren gola.
Valverde: “Nico Williams oso ondo dago, minik gabe eta jokatzeko aukerekin"
Nico Williamsen itzulera da nobedade nagusietako bat Ernesto Valverde Athletic Clubeko entrenatzaileak Getaferen aurka igande honetan jokatuko duen partidarako deitutako 24 futbolarien zerrendan.
Clara Pinedo Athleticeko jokalaria, berritasun nagusia Espainiako selekzioaren deialdian
Irene Paredes legazpiarra berriro sartu da zerrendan, eta Adriana Nanclares Athleticeko atezaina eta Aiara Agirrezabala Realeko atzelaria ere ageri dira bertan.
Yerayk jokatzeko baimena du, hamar hilabeteko zigorra beteta
Athleticeko erdiko atzelariak positibo eman zuen, 2025eko maiatzean, doping-kontrol batean. Otsailaren 2an hasi zen Lezaman entrenatzen, eta orain, Ernesto Valverdek hala erabakiz gero, baimena du berdegunera bueltatzeko.
Jon Uriartek bi egunetan lortu ditu Athleticeko presidentetzarako bere hautagaitza balioztatzeko gutxieneko 2.070 abalak
Momentuz, talde bilbotarraren hauteskundeetara aurkeztuko dela iragarri duen bazkide bakarra da; hauteskundeak maiatzaren 8rako deituta daude.
Jon Uriartek bere hautagaitza ofizial egin du: “Athletic askoz handiagoa egitera gatoz"
Bilboko taldearen bulegoetan aurkeztutako hautagaitzak oraingoz beste zortzi kide ditu: Jon Salinas, Xabi Alvarez, Ibon Naberan, Nacho Uriguen, Roque Echaniz, Jon Ruigomez, Laura Ruiz de Azua eta Josetxu Urrutia.
Athleticek ezin izan du Atletico menderatu, nahiz eta koltxoneroak bat gutxiago izan (1-2)
Athleticek 1-2 galdu du Atletico Madrilen aurka San Mamesen jokatu dute F Moeve Ligako 24. Jardunaldiko partida. Atletico jokalari bat gutxiagorekin geratu da 35. minutuan eta Nerea Nevadok gola sartu du ia jarraian. Hala ere, Penalvo eta Oterminen golek garaipena eman diete Atleticori.