2016ko Eurokopa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Iñigo Lekuek Jonnyren baja beteko du Espainiako Selekzioan

Vicente Del Bosque hautatzaileak Athleticeko hegaleko jokalaria deitu du Eurokopako prestaketan laguntzeko.
Iñigo Lekue. Argazkia: EiTB

Vicente Del Bosque Espainiako Selekzioaren hautatzaileak Iñigo Lekue Athleticeko jokalaria deitu du Frantziako Eurkoparako prestaketan laguntzeko. Jonny, Celtako jokalaria, baja izan da, eta jokalari bizkaitarrak beteko du bere hutsunea. Espainiako Futbol Federazioak jakinarazi duenez, "Jonny baja da arrazoi pertsonalen ondorioz".

Beraz, Iñigo Lekue Espainiako Selekzioarekin entrenatuko da. Del Bosquek bi zerrenda eman zituen; batean Eurokopara ziur joango diren jokalariak (bi kenduta) eta bestean etorkizun handia eta denboraldi ona jokatu duten jokalariak. Bartzelonako, Real Madrileko eta Atletico Madrileko jokalariak beranduago sartuko direnez taldera, entrenamenduak burutzeko jokalari nahikoa edukitzeko egin zituen bi zerrenda hauek Vicente Del Bosquek.

 

squek.

 

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X