Valverde, Ligako hamaikako onenaren entrenatzailea UEFAren ustez
Ernesto Valverde Athleticeko entrenatzailea izendatu du UEFAk 2015-2016. denboraldiko BBVA Ligako hamaikako onenaren entrenatzaile. UEFAk Ligako hamaikako onena aukeratu du, eta Valverde izendatu du entrenatzaile.
"Ligako 20 entrenatzaileetatik 'Txingurri' da muga gehien dituena euskal taldearen filosofia bereziagatik. Muga horrez gain, Valverdek bosgarren kokatu du Athletic BBVA Ligako sailkapenean", publikatu du UEFAk bere webgunean.
Oblak; Filipe Luis, Godin, Victor Ruiz, Juanfran; Busquets, Modric, Griezman; Leo Messi, Luis Suarez eta Cristiano Ronaldo jokalariek osatzen dute BBVA Ligako hamaikako onena UEFAren ustez.
UEFAk publikatu duenez, "zerrenda horretatik at geratu diren beste jokalari batzuek ere merituak egin dituzte onenen artean egoteko" eta Pique, Iniesta, Saul Ñiguez eta Aduriz aipatu ditu.
rong>
Zure interesekoa izan daiteke
Athleticek hamarrekin irabazi du Logroñon (0-1)
Athletic Clubek bigarren garaipena jarraian lortu du F Moeve Ligan igande honetan Logroñori etxetik kanpo irabazita, Maddi Torreren gol bati esker eta 15. minututik bat gutxiagorekin jokatu arren. (Bideoa gazteleraz).
Oihan Sancet: “Partida ikaragarria egin dugu"
Athleticek 3-0 irabazi dio Atletico Madril taldeari San Mamesen, EA Sports Ligako 4. jardunaldiko partidan. Nico Williams, Robert Navarro eta Oihan Sancet izan dira golegileak.
Athleticek garaipen handia lortu du San Mamesen, Atletico menderatuta (3-0)
Athleticen lehen bi golak bigarren zatiaren hasieran iritsi dira, bata bestearen atzetik izandako bi jokalditan; Nico Williams eta Robert Navarro izan dira golegileak. Hirugarrena, berriz, Oihan Sancetek sartu du, neurketaren azken txanpan.
Terzic: “Ez dago talde garaiezinik, eta, are gutxiago, etxean jokatzen badugu”
Athleticek Atletico Madril hartuko du larunbatean San Mamesen. Edin Terzicek adierazi du badakiela aurkariak maila handia duela, baina esan du Bilboko taldea prest dagoela onenei aurre egiteko.
Adama Boiro West Ham United taldean arituko da, Athleticek utzita
Ezker hegaleko atzelaria 2026-2027 denboraldian ibiliko da Londresko klubean; hori bai, taldek jokalaria erosteko aukera izango du. West Ham United Championshipen dabil lehian, alegia, Ingalaterrako bigarren mailan.
Unai Vencedorrek Athleticekin zuen kontratua eten eta Burgosen jokatuko du
Errekaldeko erdilariak amaiera eman dio Athleticeko etapari, 82 partida ofizial jokatuta eta Superkopa bat irabazita.
Andoni Gorosabelek Espanyolen jokatuko du, Athleticek utzita
Eskuin hegaleko atzelari arrasatearra 2026-2027 denboraldian arituko da Kataluniako klubean; gainera, Espanyolek helburuei lotutako nahitaezko erosketa-aukera du.
Iñaki Williamsek eta Unai Simonek klubarekin duten arazoaz hitz egin dute
Iñaki Williams eta Unai Simon Athletic Clubeko jokalariek jokalarien eta klubaren arteko egungo egoeraz hitz egin dute, eta atsekabea "jokalariena bakarrik ez" dela eta "elkarrizketa bat egiteke" dutela azpimarratu dute.
Iñaki Williams: “Hau da jarraitu beharreko bidea"
Athletic Clubeko jokalariak Celtaren aurkako garaipenari buruz hitz egin du (0-2) EA Sports Ligako 3. jardunaldian. Pozik agertu da taldeak egindako partida onagatik, batez ere lehen zatian.
Athleticek mamuak uxatu ditu Celtari irabaziz (0-2)
Lehen zati ikusgarria egin dute lehoiek, eta aurkaria baino askoz gehiago izan dira. Berenguer eta Navarroren golekin, denboraldiko lehen garaipena lortu dute.