Athletic, burua altxa ezinda (1-2)
Athleticek merezita galdu du San Mamesen jokatutako partida kaskarra. Valverderen gizonek madarikazioa dute Ligako azken sailkatuekin, eta gaur Elxek etekina atera dio egoera horri. 1 eta 2 gailendu dira Alacantekoak, San Mamesen euren historiako lehen garaipena lortuta.
Athleticek oso goiz eman du lehen abisua; bigarren minutuan Mikel Ricok boleaz jaurtiketa bortitza egin du, baina Tyton zuhur ibili da baloia urruntzeko.
Zuri-gorriek baloia izan dute baina aukera argirik sortu gabe. Elxek, berriz, gola egin du izan duen lehen aukera handian: Victor Rodriguezek baloia eskuarekin eraman eta Iraizoz gainditu du. Athleticeko jokalariek protesta egin dute, baina Iglesias Villanueva epaileak ez die jaramonik egin. Balenziagari txartel horia atera dio, protestatzen jarraitzeagatik.
20 minutuan Aduriz banakoa egitear izan da, baina txilenaz egindako errematea kanpora joan zaio. Donostiarrak ezin izan du nahi bezala errematatu.
33. minuan beste aukera bat izan du Adurizek, baina jaurtiketa kanpora joan zaio, oso gutxigatik. Atsedenaldiaren aurretik, bilbotarrek beste aukera bat izan dute, oso argia, partida berdintzeko, baina Oscar de Marcosen burukada gora joan da, errezena baloia atean sartzea zela zirudienean.
Bigarren zatian lehen txistuak entzun dira San Mamesen, eta zuri-gorriek bigarren zaplastekoa hartu dute: Balenziagak huts ikaragarria egin du atzeko aldean eta Fayçalek Elxen bigarren gola sartu du. Handik bi minutura, Valverdek Viguera sartu du zelaian, Oscar de Marcos kaskar baten ordez.
San Joseren gol bikaina
Athletic jota geratu da, norabidea galduta… San Jose agertu den arte. Nafarrak gol ederra egin eta bere taldea partidan sartu du berriro, arearen kanpoko aldetik egindako jaurtiketa bikainaren bidez.
Bizkairrrek erasora jo dute, baina bururik gabe. Azkenean Elxek merezita irabazi du partida, eta Athleticek sailkapeneko beheko postuetara begiratzen hasi beharko du. Asko dauka hobetzeko Ernesto Valverderen taldeak.
Fitxa teknikoa
1 - Athletic: Iraizoz; Iraola, Etxeita, Laporte, Balenziaga; Iturraspe (San José, 66. min), Rico; Susaeta, De Marcos (Viguera, 54. min), Muniain (Toquero, 66. min); Aduriz.
2 - Elx: Tyton; Damián Suárez, Roco, Lombán, Domingo Cisma; Pasalic, Adrián; Víctor Rodríguez (Cristian, 84. min), Fajr, Aarón Níguez (Coro, 69. min); etaJonathas (Pelegrín, 93. min).
Golak: 0-1, 17. min: Víctor Rodríguez. 0-2, 53. min: Fajr. 1-2, 73. min: San José.
min: San José.Zure interesekoa izan daiteke
Valverde: “Hiru puntu nola edo hala lortzeko premia dugu"
Ernesto Valverdek ohartarazi du egun Athleticek “lasai egoteko puntuak” falta dituela, eta orain helburua “nola edo hala” irabaztea dela, Europarako txartel ematen duten postuetara begira egon beharrean.
Maroan: “Hurrengo partidetan dena emango dugu”
Maroan Sannadi Athleticeko jokalariaren adierazpenak, EA Sports Ligako 30. jardunaldiko partidan Getaferen aurka 2-0 galdu ondoren.
Athleticek porrota jaso du Getaferen aurka, eta Europako postuetatik urrundu da (2-0)
Zirkulazioan argitasunik gabe eta azken metroetan asmatu gabe, zuri-gorriek ia ez dute aurkariaren atea urduritu, eta amore eman dute Getaferen aurrean.
Athleticek azken hatsean irabazi dio Levanteri (0-1)
Athleticek asko kostata irabazi dio Levanteri, F Moeve Ligako azken sailkatuari, hain justu ere. Partida oso parekatua izan da. Talde zuri-gorriak, baina, ez du amore eman, eta Ane Camposek 92. minutuan sartu du garaipenaren gola.
Valverde: “Nico Williams oso ondo dago, minik gabe eta jokatzeko aukerekin"
Nico Williamsen itzulera da nobedade nagusietako bat Ernesto Valverde Athletic Clubeko entrenatzaileak Getaferen aurka igande honetan jokatuko duen partidarako deitutako 24 futbolarien zerrendan.
Clara Pinedo Athleticeko jokalaria, berritasun nagusia Espainiako selekzioaren deialdian
Irene Paredes legazpiarra berriro sartu da zerrendan, eta Adriana Nanclares Athleticeko atezaina eta Aiara Agirrezabala Realeko atzelaria ere ageri dira bertan.
Yerayk jokatzeko baimena du, hamar hilabeteko zigorra beteta
Athleticeko erdiko atzelariak positibo eman zuen, 2025eko maiatzean, doping-kontrol batean. Otsailaren 2an hasi zen Lezaman entrenatzen, eta orain, Ernesto Valverdek hala erabakiz gero, baimena du berdegunera bueltatzeko.
Jon Uriartek bi egunetan lortu ditu Athleticeko presidentetzarako bere hautagaitza balioztatzeko gutxieneko 2.070 abalak
Momentuz, talde bilbotarraren hauteskundeetara aurkeztuko dela iragarri duen bazkide bakarra da; hauteskundeak maiatzaren 8rako deituta daude.
Jon Uriartek bere hautagaitza ofizial egin du: “Athletic askoz handiagoa egitera gatoz"
Bilboko taldearen bulegoetan aurkeztutako hautagaitzak oraingoz beste zortzi kide ditu: Jon Salinas, Xabi Alvarez, Ibon Naberan, Nacho Uriguen, Roque Echaniz, Jon Ruigomez, Laura Ruiz de Azua eta Josetxu Urrutia.
Athleticek ezin izan du Atletico menderatu, nahiz eta koltxoneroak bat gutxiago izan (1-2)
Athleticek 1-2 galdu du Atletico Madrilen aurka San Mamesen jokatu dute F Moeve Ligako 24. Jardunaldiko partida. Atletico jokalari bat gutxiagorekin geratu da 35. minutuan eta Nerea Nevadok gola sartu du ia jarraian. Hala ere, Penalvo eta Oterminen golek garaipena eman diete Atleticori.