Aduriz: 'Ez dut uste hau nire azken kontratua izango denik'
Aritz Aduriz Athleticeko aurrelariak adierazi duenez, "gaur egun" ez du "uste" zurigorriekin sinatutako kontratuaren luzapena bere bizitza profesionaleko azkena izango denik. 34 urteko donostiarrak datorren denboraldiko amaiera arte luzatu du kontratua, eta 2017ra arte luzatzeko aukera dauka.
"Ez dut uste hau nire azken kontratua izango denik, ezta gutxiagorik ere, eta azkena ez izateko borrokatuko dut", esan du Lezaman emandako prentsaurrekoan. Aduriz "oso gustura" dagoela esan eta "esker ona" agertu du klubak berarengan ?jarritako konfiantzagatik".
"Hau ez da amaiera, mailarik altuenean jarraitu nahi dut, egunero hobetzen eta ikasten, Athleticen inguruko guztiak pozik egoteko. Hori izango da nire helburua", azpimarratu du.
Balenziaga: 'Momenturik onenean nago'
Mikel Balenziagak ere kontratua luzatu du Athleticekin eta bere momenturik onenean dagoela adierazi du: "Nire asmoa nigan jarritako konfiantzari zelaian erantzutea da".
Aduriz bezala, Balenziaga ere oso gustura agertu da: "Athleticetik ateratzen zarenean inork ez duela klub honetatik alde egin nahi ikusten duzu".
Zure interesekoa izan daiteke
Valverde: "Dagoen zelaira egokitu behar gara, Kopa horrelakoa da, ezustekoz beteriko kutxa bat"
"Kanpoko jendeak ez daki zelako zailtasunak dakartzaten tankera honetako partidek. Are gehiago, batzuetan jokalariek ere ez dakite. Neurketa hasten denean konturatzen dira, eta une horretan dagoeneko galtzen ari zara", ohartarazi du Athleticen prestatzaileak Kopako final-hamaseirenetako kanporaketaren atarian.
Athleticek Castellon jokatuko du Superkopa, urtarrilaren 20tik 24ra bitartean
Javi Lergaren taldeak Bartzelonaren aurka jokatuko du finalerdietan, urtarrilaren 21ean, 19:00etan; finala hilaren 24rako aurreikusita dago, eta beste finalerdia, berriz, 20an jokatuko dute Real Madrilek eta Atletico Madrilek.
Yurik giharretako lesioa du, eta Egiluz korrika hasi da ia bost hilabete geroago
Zarauzko hegalekoak lesioa du "eskuin hankako muskulaturan", eta, ondorioz, Athletici urtea amaitzeko geratzen zaizkion bi partidetan ez du jokatzerik izango. Bestalde, erdiko atzelari bizkaitarra bakarrik aritu da lanean, abuztuaren 6an ebakuntza egin ziotenez gero.
Aitor Paredes: "Partida honetatik gauza asko ikasi eta hobetu behar ditugu"
Athleticek porrota jaso du Celtaren aurka (2-0), Balaidosen. Zuri-gorriek partida irabazi behar zuten goiko postuetan geratu nahi bazuten, baina ez dute lortu. Aitor Paredesek kontatu diguna, bideo honetan.
Athleticek estropezu egin du Balaidosen (2-0)
Swedberg eta El-Abdellaouiren golek eta Nico Williamsek huts egindako penaltiak Athletic porrotera eraman dute.
Athleticek talentu gazteari esker lortu du garaipena
Athleticek 0-2 irabazi dio Madrid CFFri, Liga F Moeveko 14. jardunaldian, Fernando Torres zelaian jokatutako neurketan. Elene Gurtubayk ireki du markagailua, eta Daniela Agotek sartu du bigarren gola partidako emaitza itxiz. Garaipen honi esker, Athletic sailkapenaren erdialdetik gora kokatu da.
Ernesto Valverde: "Celtak beti sortzen dizkigu arazoak; atera iristea eta zehatzagoak izatea falta zaigu"
Ernesto Valverdek prentsaurrekoa eman du igande honetan jokatuko duen Celtaren aurkako partidari begira. Adierazi duenez, taldea ondo dago, baina partida zaila izango da eta, Laporteren lesioa dela eta, Iker Monrealek jokatuko du. (Bideoa gazteleraz)
Iñigo Ruiz de Galarreta: "Talde guztiaren lanarekin lortu dugu atea hutsean mantentzea"
Ruiz de Galarreta pozik agertu da taldeak egindako lanarekin.
Txapeldunen Ligako seigarren jardunaldiko Athletic-PSG (0-0) neurketaren laburpena
Athleticek eta PSGk golik gabe berdindu dute San Mamesen, Txapeldunen Ligako seigarren jardunaldian, Valverderen taldeak lan bikaina egin du defentsan. Unai Simonek Europako txapelduna geldiarazi du, eta talde zuri-gorriari Europako txapelketa nagusian bizirik mantentzen duen puntu bat eman dio.
Athleticek ederki defendatu eta puntu bat bildu du Europako txapeldunaren aurka (0-0)
Unai Simon ikusgarri batek PSG geldiarazi du San Mamesen, eta, horri esker, talde zuri-gorriak meritu handiko puntua lortu du.