San Mames, Katedralaren kronologia
KRONOLOGIA, 1913 - 2013
1913 Aurreneko harria urtarrilaren 20an jarri zen, 3.500 ikusle sartzen ziren San Mamesen.

1920 9.500 ikusle izatera heldu zen futbol-zelaia handitu eta gero
1921 Espainiak aurreneko neurketa jokatu zuen: Espainia 2 - Belgika 0.
1925 Kaputxinoseko harmaila eraiki zen.
1953 Martxoan amaituta geratu ziren arkuaren lanak.
1957 Hegoaldeko Tribuna eraikin zen.
1961 Iparraldeko Tribuna egin zen.
1977 UEFAko finala jokatu zen, Athletic Club 2 - Juventus 1.

1982 Berriro lanak San Mamesen Munduko Txapelketa zela eta. 5.000 eserleku gehiago egin zituzten, eta ondorioz 46.000 ikusle sartzen ziren. Ingalaterra, Frantzia, Txekia eta Kuwait selekzioek jokatu zuten Bilbon.

1982 Bryan Robsonek Munduko Txapelketetan inoiz sartutako gol azkarrena egin zuen (gaur egun hirugarrena da).
1990 Euskal selekzioaren aurreneko partida; Euskadi 2 - Errumania 2
![]()
1997 Harmailetan zutik egoteko lekuak kendu ziren UEFAren aginduz. 40 mila ikusletan geratu zen futbol-zelaia.
1997 San Mamesen inoiz sartu den gol azkarrena Cuco Zigandak egin zuen Real Madrilen kontra
2013 Levanteren kontra azken partida ofiziala
Zure interesekoa izan daiteke
Alejandra Estefaniari beste ebakuntza bat egin diote eskuineko belaunean
Erdilari zuri-gorriari artroskopia egin diote eskuin belaunean. Jokalaria larri lesionatu zen eskuin belaunean 2024ko irailean.
Athleticek Elx menderatu du, Guruzetak bi gol sartuta, eta hiru garaipen jarraian lortu ditu Ligan (2-1)
Aurrelari donostiarrak 64. minutuan egin du 1-0ekoa, Andre Da Silvak jarri du 1-1ekoa, penaltiz, eta 89.ean egin du Guruzetak Athleticen bigarrena, penaltiz. Valverderen taldeak, horrela, Ligako azken 4 partidetan jokoan izan dituen 12 puntuetatik 10 poltsikoratu ditu.
Ane Campos, berriro Ipuruan, Eibar-Athletic derbian: “Partida gogorra izango da, xehetasunek erabakiko dute”
Aurrelari gipuzkoarrak, lehen itzulian, gol bat egin zion bere talde ohiari; orain, aurrenekoz jokatuko du aurkari gisa Eibarren estadioan. Camposek EITBrekin hitz egin du, derbia aztergai; igandean izango da, 12:00etan, eta kirolakeitb.eus-ek eta ETB2k zuzenean emango dute.
Valverde: "Ez dugu sailkapenean ez gora ez behera begiratzen, gure buruari begira gaude"
Entrenatzaile zuri-gorriak baieztatu duenez, Dani Vivian jokatzeko prest izango da, giharretako arazo batengatik azken sei neurketa galdu ostean. Mikel Jauregizar, ordea, ezin izango du zelairatu, igandean Carlos Tartieren min hartu ondoren.
Unai Egiluz, Athleticeko jokalaria: "Taldearekin itzultzeko prest nago"
Unai Egiluz Athleticeko jokalaria gaur itzuli da entrenamenduetara, lesio luze baten ostean. Oso pozik agertu da prentsaurrekoan, lanerako gogoz.
Nico Williams baja izango da datozen jardunaldietan; Jauregizarren lesioa, berriz, ez da larria
Talde zuri-gorriak argitaratutako mediku-txostenaren arabera, Williamsek kanpoko espezialista batekin landuko du pubalgia. Jauregizarren kasuan, berriz, egindako probekin ikusi dute ez duela lesio larririk, ez belauneko lotailuan, ezta meniskoan ere.
Valverde: "Nico ez dago % 100ean, eta hori arazo bat da berarentzat eta guretzat"
Athleticeko entrenatzaileak Williams anai txikiak dituen arazo fisikoei buruz hitz egin du.
Oihan Sancet: "Badakigu hiru puntuak lortzea zein zaila den eta oso pozik gaude"
Valverderen taldeak Oviedoren etxean lortutako garaipen garrantzitsua izan du hizpide Athleticeko jokalariak (1-2).
Athleticek markagailua irauli du Oviedoren aurka, eta Ligan gora begira jarri da (1-2)
Ilyas Chairak Asturiasko taldea aurreratu du lehenengo zatian; bigarrenean, Athleticek hobera egin du, Mikel Jauregizarrek gol ederra sartu du 1-1ekoa jartzeko, eta Oihan Sancetek, penaltiz, 1-2koa egin du. Jauregizar lesionatu egin da gola sartu duen jokaldian.
Oguiza: "Astean zehar partida asko izan ditugu, eta hori azkenean igarri egiten da"
Irene Oguiza Athleticeko jokalariaren adierazpenak, F Ligako 20. jardunaldiko Realaren aurkako derbia 0-2 galdu ondoren.