Albiste da
Osasuna eta Alaves, Errege Kopan |
Ourense-Athletic |
Lezaman
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Ibai Gomezek eta Amorebietak entrenatu ezinik jarraitzen dute

Santutxuko jokalariak eta Iurretako zentralak lesionaturik jarraitzen dute, eta "badaezpada", ez dute lan saioa egin.
Ibai Gomez. Athletic: EFE

Ibai Gomezek eta Fernando Amorebietak ez dute entrenamendua taldekideekin egin, baina Getaferen aurka jokatzeko prest egongo direla dirudi. Athleticek larunbatean partida garrantzitsua jokatuko du Getaferen kontra, Alfonso Perez estadioan, eta Bielsak ez du lan saioan hamaikakoaren inguruan pistarik eman.

Amorebietak bi lesio ditu, ezker belaunean eta ezker izterrean, baina Venezuelarekin 2014ko Munduko Txapelketarako sailkatze partidak jokatzkeo prest egongo dela dirudi. Ibai Gomezek pubisean eta aduktorean mina du, eta "badaezpada" ez du entrenamendua taldekideekin egin.

Gainera, Carlos Gurpegik Iñigo Ruiz de Galarretak eta Iñigo Perezek euren berreskuratze lanekin jarraitzen dute, Xabi Clemente prestatzailearen aginduetara.

 

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X