Alaves
2024/12/04 - 15:43
Coudet, Alavesen entrenatzailea: ''Oso pozik nago erronka berri honekin''
Eduardo Coudet entrenatzailea aurkeztu du gaur eguerdian Alavesek, aste honetan Luis Garcia Plaza kargugabetu ostean. Erronka berriarekin oso pozik dagoela adierazi du.
2024/12/03 - 14:51
Luis Garcia Plazak euskaraz esan dio agur Alavesi
Luis Garcia Plazak Alavesen entrenatzailea izateari utzi dio, klubak kargugabetu egin baitu. Teknikaria euskaraz hitz eginez agurtu da.
2024/12/03 - 14:44
Garcia Plaza: ''Erabakia ez zait bidezkoa iruditzen, klubaren entrenatzailea izan eta helburuak bete ditut''
Luis Garcia Plazak ez du Alaves zuzenduko aurrerantzean, klubak kargugabetu egin baitu. Teknikaria prentsaurrekoan agurtu da. Erabakia ez zaio bidezkoa iruditzen, baina klubari eskerrak eman nahi izan dizkio, baita zaleei ere. (Adierazpenak, gaztelaniaz)
2024/12/03 - 14:07
Fernandez de Troconiz, Garcia Plazaren kargugabetzeari buruz: ''Taldeari bultzada emateko hartu da erabakia''
Alfonso Fernandez de Troconiz Alaveseen presidenteak Luis Garcia Plaza entrenatzailearen eta haren lantaldearen kargugabetzeari buruz hitz egin du prentsaurrekoan. (Adierazpenak, gaztelaniaz)
2024/12/02 - 22:15
Luis Garcia Plaza ez da izango Alavesen entrenatzailea aurrerantzean eta bere lekua Eduardo Coudetek beteko du
Gasteizko klubak astelehen arratsaldean iragarri duenez, entrenatzaile madrildarrak, Alaves 108 partida ofizialetan zuzenduta, taldea entrenatzeari utziko dio.
2024/11/30 - 20:12
Carlos Vicente: ''Pozik nago egoerari buelta ematen jakin dugulako puntu bat eskuratzeko''
Deportivo Alavesek bana amaitu du Leganesen aurka, gaur, Mendizorrotzan jokatu duen EA Sports Ligako partida. Madrilgo taldeak hartu du aurrea markagailuan, eta Carlos Vicentek sartu du berdinketaren gola, 88. minutuan.
2024/11/30 - 19:35
Alavesek bana egin du Leganesekin Mendizorrotzan (1-1)
Madrilgo taldeak hartu du aurrea markagailuan, eta Carlos Vicentek sartu du berdinketaren gola, 88. minutuan. Gorabehera askoko partida izan da, eta bi taldeek izan dute garaipena lortzeko aukera.
2024/11/23 - 19:54
Guridi: ''Penaltia polemikoa izan da, eta gol horrek min egin digu''
Alavesek 2-1 galdu du Atletico Madrilen aurka Metropolitanon. Babazorroak azkar aurreratu dira markagailuan, Guridik penaltiz sartutako golari esker, baina Griezmannek sartutako penalti polemiko batek eta Sorlothek sartutako gol batek punturik gabe utzi ditu.
2024/11/23 - 19:27
Penalti polemiko batek eta Sorlothen golak Alavesen defentsa ona baliogabetu dute (2-1)
Azkar aurreratu dira babazorroak markagailuan, Guridik penaltiz sartutako golari esker, baina Griezmannek sartutako penalti polemiko batek eta Sorlothek egindako gol batek punturik gabe utzi ditu.
2024/11/20 - 12:40
Vicente: ''Ez gaitu inork izutu behar, bolada ona daramate, baina beldurrik gabe ekingo diogu partidari''
Carlos Vicente Alaveseko jokalariak prentsaurrekoan hitz egin du Arabako taldeak Atletico Madrilen kontra azaroaren 23an, larunbatean, Metropolitanon jokatuko duen EA Sports Ligako 14. jardunaldiko partidaz. (Adierazpenak, gaztelaniaz)
2024/11/12 - 16:06
Manu Garcia Alavesen kapitain ohiak futbol profesionala utziko du
Denboraldi batez talderik gabe egon ostean hartu du erabakia, 38 urterekin. 308 partida jokatu zituen zuri-gorriekin, Alavesen historian gehien jokatu duen bigarren jokalaria, Martin Astudilloren atzetik (346).
2024/11/09 - 19:45
Antonio Blanco: ''Emaitzak ez du gertatutakoa islatzen''
Alavesek 3-0 galdu du Vila-realen aurka, EA Sports Ligako 13. jardunaldiko partidan. (Jatorrizkoa, gaztelaniaz)
2024/11/09 - 19:38
Vila-real Alaves baino gehiago izan da (3-0)
Lehendabiziko zatian babazorroek aurpegia eman badute ere, bigarrenean Marcelino Garciaren taldea nagusitu da. Ilias Akhomachek gol ederra sartu du atsedenaldia heldu baino lehen, eta 78. minutuan, partida erabat hautsi da, epaileak penalti eztabaidagarria adierazi ostean.
2024/11/09 - 14:51
Vila-real-Alaves, zuzenean larunbat honetan eitb.eus-en eta ETB1en
Azaroaren 9an, EA Sports Ligako 13. jardunaldia jokatuko da. Vila-real eta Alaves aurrez aurre izango dira 16:15etik aurrera, eta partida zuzenean ikusi ahalko da eitb.eus-en eta ETB1en.
2024/11/08 - 20:21
Garcia Plaza: ''Uste dut Vila-real dela hautagai nagusia Liga laugarren postuan amaitzeko''
Luis Garcia Plazak azpimarratu du Vila-realek talde oso ona eta maila handiko entrenatzailea dituela, eta, ondorioz, Alavesek larunbatean jokatuko duen partida "oso zaila" izango dela aurreikusi du.
2024/11/05 - 16:21
Lesioak, Alavesen: Protesonik zuntz haustura du, eta Hugo Novoak pubalgia
Carlos Protesoni ostiralean lesionatu zen, Mendizorrotzan, Mallorcaren aurkako partidan, eta Hugo Novoak, ordea, hainbat aste daramatza jokatu ezinik.
2024/11/02 - 00:29
Carlos Vicente: ''Oso harro talde honetaz, gure jendeaz eta gure esentzia berreskuratzeaz''
Carlos Vicente Alaveseko jokalariak EA Sports Ligako 12. jardunaldian Mallorcaren aurka lortutako garaipenaz hitz egin du. Oso pozik agertu da emaitzarekin eta oso harro Mendizorrotzara hurbildu den taldeaz eta zaleez (adierazpenak gaztelaniaz).
2024/11/02 - 00:00
Guridik Alavesen bolada txarra eten du Mallorcari irabazteko (1-0)
Partida oso parekatuan, non intentsitatea aukerak baino gehiago nabarmendu den, Jon Guridik partidako gol bakarra sartu du, Ligan berriz irabazteko bost jardunaldiz jarraian galdu ondoren.
2024/10/30 - 13:17
Alavesek Compostela kanporatu du (0-1), eta Errege Kopako bigarren kanporaketan da
Luis Garcia Plazaren taldea sailkatzeko gola Compostelako atzelari batek egin du, bere atean, hamabigarren minutuan. Alaves ez da ondoegi aritu norgehiagokan, baina ez du ia estutasunik izan gailentzeko.
2024/10/30 - 00:11
Compostela-Alaves Errege Kopako kanporaketako laburpena eta gola (0-1)
Kike Compostelako atzelariak bere atean sartutako golari esker, Alavesek Compostela kanporatu du, eta 2024-25 denboraldiko Errege Kopako bigarren txandarako sailkatu da.