Alaves
2025/01/28 - 00:38
Tenaglia: ''Puntu bat da eta horrek gehitu egiten du; baina etxean hiru puntuak behar ditugu, nola edo hala''
(Jatorrizkoa, gaztelaniaz). Alavesek eta Celtak bana egin dute Mendizorrotzan, EA Sports Ligako 11. jardunaldiko partidan. Kike Garciak eta Pablo Duranek egin dituzte golak.
2025/01/27 - 14:00
LaLigako 21. jardunaldiko Alaves-Celta, zuzenean, eitb.eus-en eta ETB1en
Ligako azken jardunaldian Betisen kontrako garaipena lortzetik datoz babazorroak; gaur ere hiru puntuen bila zelairatuko dira, jaitsiera postuetatik ahalik eta gehien aldentzeko asmoz.
2025/01/25 - 13:15
Stoichkovek Alaves utzi eta Granadan jokatuko du
Cadizeko erasotzaileak amaiera eman dio talde babazorroaren ibilbideari. Iragan udan iritsi zen Alavesera, Eibarretik igaro ondoren.
2025/01/22 - 17:48
Carlos Vicente, Celtaren interesari buruz: ''Ni oso ondo nago Alavesen''
Carlos Vicente Alaveseko jokalariak prentsaurrekoan hitz egin du Celtak bera neguko merkatuan fitxatzeko ustezko interesari buruz. (Adierazpenak, gaztelaniaz)
2025/01/18 - 22:08
Coudet: ''Irabaztea behar genuen, arrisku gunetik atera eta aste lasaia izateko''
Alaves Betisi gailendu zaio EA Sports Ligako 20. jardunaldiko partidan. Babazorroen hiru golak Kike Garciak egin ditu. (Jatorrizkoa, gaztelaniaz)
2025/01/18 - 21:34
Kike Garciak Alaves jaitsiera postuetatik atera du hat-trick batekin Betisen aurka (1-3)
Aurrelari babazorroak partida bikaina egin du hiru gol sartuta, bat penaltiz, bere taldea jaitsiera postuetatik ateratzeko.
2025/01/18 - 13:03
Alavesek Luka Romeroren irteera baieztatu du
Erasotzaile argentinarrak amaiera eman dio talde babazorroaren ibilbideari. Iragan udan iritsi zen Alavesera, UD Almeriatik igaro ondoren.
2025/01/16 - 20:17
Abde Rebbach, Granadara utzita
Andaluziako klubean jokatuko du aurtengo denboraldia amaitu arte, utzita.
2025/01/11 - 18:16
Guridi: ''Dinamika txarrean sartuta gaude, baina irabazteko merituak egiten ari gara''
Jon Guridiren arabera, Alaves "dinamika txarrean" sartuta dago, baina "meritu nahikoa" egiten ari da partidak irabazteko, tartean gaur Gironaren aurka Mendizorrotzan galdu duena.
2025/01/11 - 17:07
Luzapenean sartutako gol batek garaipena eman dio Gironari Alavesen aurka (0-1)
Jhon Solisek urrezko hiru puntu eman dizkio Gironari Mendizorrotzan, Deportivo Alavesen aurka, luzapenean sartutako golari esker (0-1), Moussa Diarraren huts baten ostean.
2025/01/09 - 21:23
Eduardo Coudet: ''Ligako etenaldia oso ondo aprobetxatu dugu eta zelaian islatzea espero dugu''
Eduardo Coudetek, Alaveseko entrenatzaileak, taldearen egoeraren inguruan hitz egin du. Gironaren aurkako partida gogorra izango dela ere aipatu du. Besteak beste, irabazteko grina duela adierazi du.
2025/01/08 - 16:15
Owono: ''Taldekideek konfiantza dute nigan, jokatzeko prest eta gogotsu nago''
Jesus Owono Alavesen atezainak prentsaurrekoan hitz egin du. Sivera lesionatuta dago, eta Owonok ordezkatuko du. Girona izango da Gasteizko taldearen hurrengo aurkaria urtarrilaren 11n, eta atezaina gogotsu dago.
2025/01/03 - 15:53
Alavesek Facundo Garces aurkeztu du
Alavesek Facundo Garces aurkeztu du gaur goizean Mendizorrotzan. Talde babazorroak abuztuan fitxatu zuen 24 urteko atzelaria, baina abenduaren amaieran heldu zen Gasteizera, eta atzo batu zen estreinakoz, taldera.
2025/01/02 - 19:33
Facundo Garces Alavesekin entrenatzen hasi da, eta talde babazorroaren atzealdea indartuko du
Erdiko atzelari argentinarrak ostegunean egin du lan saioa, aurrenekoz, taldekide berriekin; izan ere, abenduaren 31n amaitu zen Club Atletico Colon taldearekin lotzen zuen kontratua. Alavesek udaran iragarri zuen Garcesen fitxaketa, eta 2028ra arte arituko da Gasteizen.
2024/12/27 - 13:58
Sivera bi hilabetez egongo da bajan, eskuan zuen lesioagatik ebakuntza egin ondoren
Atezain babazorroak joan zen igandean hartu zuen min Valentziaren aurkako partidan, Hugo Durorekin izandako tupusteko baten ondorioz.
2024/12/24 - 18:42
Ebakuntza egingo diote Siverari, eskuko haustura osatzeko
Alaveseko atezaina iragan igandean lesionatu zern, Valentziaren aurka jokatutako neurketan.
2024/12/23 - 09:48
Alavesek zapore gazi-gozoko puntua bereganatu du Mestallan (2-2)
Babazorroak bi aldiz jarri dira aurretik markagailuan. Lehen gola partida hasi eta berehala egin dute, eta bigarrena, azken txanpan. Valentziak, berriz, 97. minutuan sartu du berdintzeko gola.
2024/12/22 - 19:18
Siverak ezker eskuko atzamar bat hautsi du
Alavesek Valentziaren aurka Mestallan jokatu duen partidan lesionatu da atezain babazorroa, Hugo Durok eskuan ostikoa emanda.
2024/12/22 - 17:43
Manu Sanchez: ''Zapore mingotsa uzten dizu. Bi aldiz jarri gara aurretik''
Alaveseko jokalariak Valentziaren aurkako berdinketari (2-2) buruz hitz egin du, EA Sports Ligako 18. jardunaldian. Emaitzak zapore mingotsa utzi dio, bi aldiz jarri baitira aurretik. Hala ere, puntuatzea beti positiboa dela esan du. (Adierazpenak gaztelaniaz)
2024/12/21 - 15:37
Asier Villalibre, Fermin Muguruzaren kontzertuan tronpeta jotzen
Asier Villalibre Alaveseko jokalaria tronpeta jotzen aritu zen bart Fermin Muguruzak Miribillan (Bilbo) eskaini zuen kontzertuan. Muguruzak hainbat gonbidatu taularatu zituen, 'Gernikako bufaloa' tartean.