Neguko merkatua
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Carlos Vicentek Alaves utzi du eta Birmingham Cityn ibiliko da aurrerantzean

Carlos Vicente 2023ko abenduan iritsi zen Gasteizera, Ferrolgo Racingetik, eta 81 partida jokatu ditu Arabako taldearekin. 2029ra arteko kontratua sinatu du Ingalaterrako taldearekin.

Carlos Vicente Alaves

Carlos Vicente, Alavesen elastikoarekin, gol bat ospatzen. Argazkia: Europa Press

Alavesek eta Birmingham Cityk akordioa lortu dute Carlos Vicenteren salmenta gauzatzeko, talde babazorroan bi denboraldi eman ostean, klubak ohar baten bidez baieztatu duenez.

Vicentek 2029ra arte sinatu du Ingalaterrako taldearekin. Jokalaria astelehenean iritsi zen Birminghamera, Championshipeko (bigarren maila) klubarekin akordioa ixteko.

Toni Martinez rueda de prensa en Ibaia previa al partido frente al Espanyol en Liga
18:00 - 20:00

Vicente 2023ko abenduan iritsi zen Gasteizera, Ferrolgo Racingetik, eta, bi denboraldi hauetan, jokalari aragoiarrak 81 neurketa jokatu ditu babazorroen elastikoarekin. Denboraldi honetan 10 gol sartu ditu.

Alavesek eskerrak eman dizkio Carlos Vicenteri egunero egin duen lanagatik eta kirol-proiektuan izan duen inplikazioagatik, eta profesional eta pertsona gisa izan duen jokabide eredugarriagatik".

Halaber, Arabako taldeak "zorterik handiena" opa dio "bere ibilbide profesionalaren aro berri honetan, Ingalaterrako futbolean eta etorkizun pertsonalean".

Carlos Vicente

Eskerrik asko, bihotzez, nire familiari

Ingalaterrako taldeak fitxatu duela iragarri ostean, Aragoiko futbolariak mezu bat argitaratu du bere sare sozialetan, batez ere jarraitzaile babazorroei zuzenduta. "Eskerrik asko, bihotzez", esan dio bere "familiari". Vicentek erantsi duenez, "pribilegiatua da" Gasteizko taldearen "historiaren parte" izan delako.

"Eskerrik asko, iritsi nintzenetik ni gasteiztar sentiarazteagatik, eskerrik asko gehien gustatzen zaidana egiteko aukera emateagatik, eta Alavesen elastikoa jantzita eta Mendizorrotzan jokatuz gozatu dudan bezala gozatzen uzteagatik", adierazi du.

"Gasteiztarra eta arabarra, betiko. Ziur nago gure bideek berriro egingo dutela bat", gaineratu du bere komunikatuan.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X