EA SPORTS LIGA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Las Palmas vs Alaves partida, zuzenean eitb.eus-en eta ETB1en, martxoaren 14an

Babazorroek Kanaria Handian jokatuko dute EA Sports Ligako 28. jardunaldiko neurketa. Norgehiagoka zuzenean emango dute eitb.eus-ek eta ETB1ek, 21:00etan.
Alaves vs Las Palmas
EA Sports Ligako lehen itzuliko Alaves vs Las Palmas partidako irudia. Argazkia: EFE

Las Palmasen eta Alavesen arteko EA Sports Ligako 28. jardunaldiko partida martxoaren 14an jokatuko da, 21:00etan, eta zuzenean emango dute eitb.eus-ek eta ETB1ek.

Kanaria Handiko eta Euskal Herriko taldeen arteko neurketa oso garrantzitsua da, mailari eusteko borrokan aurkari zuzenak baitira. Beraz, asko egongo da jokoan Kanaria Handia estadioan jokatuko den norgehiagokan.

EITB Mediak partidaren xehetasun guztiak helaraziko dizkizu, webgune, telebista eta irrati (Euskadi Irratia, Radio Euskadi eta Radio Vitoria) bidez.

Zure interesekoa izan daiteke

Dafne Triviño
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Dafne Triviño: “Alavesek prozesuan sinetsi du, eta emakumezkoen taldea lehen mailara igotzea da saria"

Bigarren mailan hiru denboraldi gogor eman ostean, Alaveseko emakumezkoen taldea maila gorenean lehiatuko da datorren denboraldian. Dafne Triviño kirol arduradunak klubaren konpromisoa azpimarratu du. "Alavesek prozesuan sinetsi du", horren arabera, eta konfiantza hori funtsezkoa izan da emakumezkoen futboleko maila gorenera igotzeko helburua lortzeko.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X